Kbus
Kbus Barakaldo udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Barakaldoko Udalaren menpe dagoena, eta Euskotren Autobusa, ADNOR eta Transitia eragileen behin-behineko enpresa elkarteak ustiatuta. Hasiera batean Barakaldoko tranbiak egingo lukeen ibilbide antzekoari jarraitzen bazion ere, eta lehenengo autobus linea behin-behinekoa zen arren, gaur egun zerbitzua bi lineaz osatzen da, eta tranbia linearen eraikuntza oraindik ez da hasi.
Kbus | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Autobusa |
Lineak | 2 |
Geltokiak | 64 |
Bidaiariak | 830.705 (2017) |
Jabea | Barakaldoko Udala |
Webgunea | www.kbus.es |
Ustiapena | |
Hasiera | 2011ko apirilaren 16a |
Eragilea | Euskotren Autobusa, ADNOR, Transitia |
Maiztasuna | 20' 30' 60' |
Zerbitzua 2011ko apirilaren 16an jarri zen martxan, eta urte horretan 278.658 bidaiari izan zituen.[1] Ordutik, urtez urte bidaiari kopuruak gora egin du, eta 2017an bi lineek 830.705 bidaiari garraiatu zituzten.[2]
Ordutegiak
aldatu1. linea (Desertu - Lutxana)
aldatuDesertutik Lutxanara, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.
Kontrako norantzan, Lutxanatik Desertura, lanegunetan zerbitzua 6:45etan hasi eta 22:45etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:15etan hasi eta 23:15etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.
2. linea (Errekatxo - Lasesarre)
aldatuErrekatxotik Lasesarrera, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 6:40etan hasi eta 23:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:30etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.
Kontrako norantzan, Lasesarretik Errekatxora, lanegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.
Ibilbideak
aldatu1. linea (Desertu - Lutxana)
aldatu
|
|
2. linea (Errekatxo - Lasesarre)
aldatu
|
|
Tarifak
aldatuHona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[3]
Kbusen besterik ez erabiltzekoak
aldatu- Txartel arrunta: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
gune 1 | |
---|---|
Txartel arrunta | 1,29€ |
Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitakoak
aldatu- Creditrans: Barik txartel batean kargatzen den txanpondegi titulua da, hobaridun prezioekin bidaiatzeko. Barik txartela anonimoa bada, transferigarria da eta bidaia berean behin baino gehiagotan erabiltzekoa da. Barik txartela pertsonalizatua bada, pertsonal eta transferiezina da.
gune 1 | ||
---|---|---|
Creditrans | Arrunta | 0,68€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 0,55€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 0,35€ |
- Gizatrans: Barik giza txartel batean kargatzen den txanpondegi titulu soziala da, 65 urte baino gehiagoko edota e edo gehiagoko minusbalio edo baliogabetasuna duten pertsonei zuzendutakoa eta hobaridun prezioekin bidaiatzeko. Pertsonal eta transferiezina. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daiteke.
gune 1 | ||
---|---|---|
Gizatrans | Arrunta | 0,32€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | ||
F50 (Familia Ugari Berezia) |
Autobusak
aldatuIrizar i4. 5 autobusekin egiten dira zerbitzuak, gehi erreserba autobus batekin, besteak erabiltzeko moduan ez daudenean. Arrapala bat dute atzeko atean, pertsona minusbaliatuentzat, eta autobus barruan 2 leku.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskotren, Memoria 2011, 74. orrialdea http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/docs/MEMORIA 2011 EUSKOTREN.pdf[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
- ↑ «Tarifak | Kbus» www.kbus.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).