Katon Maior

Katon Zentsorea» orritik birbideratua)
Artikulu hau Katon Maior-i buruzkoa da; bere herenilobari buruzkoa beste hau da: «Katon Minor».

Marko Portzio Katon (latinez: Marcus Porcius Cato) (K.a. 234K.a. 149) Erromako politikaria izan zen, Censor, Sapiens, Priscus, edo Maior goitizenak jaso zituena. Azken hau Katon Minor (bere hereniloba) bereizi ahal izateko.

Katon Maior

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 195 - K.a. 195
Kuestore


pretore


Erromatar zentsore

Bizitza
JaiotzaTusculum (en) ItzuliK.a. 234
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromaK.a. 149 (84/85 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Licinia (en) Itzuli
Salonia
Seme-alabak
Familia
LeinuaPorcii Catones (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Ancient Roman historian (en) Itzuli, ekonomialaria, poeta, Antzinako Erromako politikaria, filosofoa, hizlaria, historialaria eta soldadua
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Censorius
Gradualegatus legionis (en) Itzuli
Tribuno militar
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Discogs: 6196949 Edit the value on Wikidata

Haren familia jatorri plebeiokoa zen, zein kargu publikoetan aritzeagatik noblezia irabazi zuen. Valerio Flakoren babespean, Erromara joan zen eta kuestore (K.a. 204), edil (K.a. 199), pretore (K.a. 198) eta kontsul (K.a. 195) izendatu zuten.

Moral publikoaren ikuskatzaile zorrotza izan zen. Lex Oppia, zein Bigarren Gerra Punikoan luxua murrizteko abian jarri zen, bertan behera utzi zutenean, Katonek kontra egin zuen. Sardinian eta Hispanian ere bere moral zorrotza erakutsi zuen.

K.a. 191an, Seleukotar Inperioko Antioko III.a Handiaren kontrako gerran, Termopiletako guduan paper garrantzitsua jokatu zuen Katonek, horregatik ospe militarra eskuratuz. Geroztik buru belarri murgildu zen Erroma barneko kontuetan, batez ere hautagaien jokaera ikuskatzean. Katonek sortutako izpiritu honen ildoan, Eszipion Afrikarra eta Eszipion Asiarra epaitu ziren ustelkeria leporatuta. Eszipion Afrikarra absolbitu zuten Hanibalen kontrako garaipenak gogoraraziz, baina Erromatik kanpo erretiroa hartu behar izan zuen.

Katoren zeregin nagusia, ordea, Erromara etorri berri zen kultura helenikoari aurre egitea izan zen. Kultura honek erromatarren ohitura sinpleak iraultzeko arriskua ekarri zuen. Zentsore aritu zenean, su eta gar borrokatu zuen inbasio hori. Militarren eta senatarien zerrendak zorrotz baino zorrotzago ikuskatzen zituen, baliozkoak ez direnak bota zaitezen.

Luxuaren kontrako arautegia zorroztu zuen. Apaindura pertsonalen gaineko zerga martxan jarri zuen, batik bat emakumezkoen kasuetarako. K.a. 181ean, lex Orchia babestu zuen, zeinek ikuskizunetako publikoaren kopurua murrizten baitzuen. K.a. 169an, lex Voconia ere babestu zuen, zeinek emakumeen zilegizko aberastasuna ikuskatzen zuen.

Aldi berean, ubideak eta estoldak eraiki, berritu eta zaindu zituen. Ur publikoaren erabilera pribatua ere zigortu zuen. Bidea oztopatzen zuten etxeak eraitsi zituen.

Zentsore aritu zenetik (K.a. 184tik) ez zuen berriro kargu publikorik hartu. Nolanahi ere, Senatuan ospe handiko hitzaldiengatik nabarmendu zen. Bakoren misterioen aurrean aztoratu zen, ohitura helenistikoen indarra ikusita. Atenasek filosofoak (Karneades, Diogenes eta Kritolao) enbaxadore bidali zituenean, berehala eskatu zuen haien kanporatzea, ikusmolde arriskutsua zutelako salaketapean.

Bere azken eginkizun publikoa Kartagoren kontrako gerra bultzatzea izan zen. Kartagok berreskuratutako ahalmen ekonomikoak txundituta, etsai tradizionalaren erabateko suntsipena behin eta berriro eskatu zuen. Izan ere, Carthago delenda est esaldi ospetsuaren ustezko egilea da.[1]

Katonen ikuspuntutik, bizitza diziplinan oinarritzen zen. Senar gogorra, aita zorrotza eta maisu ankerra izan zen. Bizitza publikora bertute berberak eraman zituen, eta erromatarren ikusmoldetik, Katon ohitura zaharretako eredua izan zen beti.

Idazkiak

aldatu
  • Origines
  • De agri cultura
  • Orationes
  • De re militari
  • De lege ad pontifices auguresque spectanti
  • Praecepta ad filium
  • Historia Romana litteris magnis conscripta
  • Carmen de moribus
  • Apophthegmata

Erreferentziak

aldatu
  1. Little, Charles E.. (1934). «The Authenticity and Form of Cato's Saying 'Carthago Delenda Est'» Classical Journal (29): 429-435..

Bibliografia

aldatu
  • Astin, A. E. (1978), Cato the Censor, Oxford: Clarendon Press
  • Dalby, Andrew (1998), Cato: On Farming, Totnes: Prospect Books, ISBN 0-907325-80-7
  • Goujard, R. (1975), Caton: De l'agriculture, Paris: Les Belles Lettres

Kanpo estekak

aldatu