Kaskarot
Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea da, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke.
Gizonezkoak arrantzaleak eta emakumezkoak arrain-saltzaileak izaten ziren.[1] Beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak zituzten, eliza propioa zuten, hitz eta esamolde bereziak, etab.
Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ D'antan, Euskal Herria Lehen / Pays Basque. (2021-05-05). «EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LES KASCAROTS AU PAYS BASQUE AUTREFOIS» EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Joseba Aurkenerena: Kaskarotak Lapurdiko gizartean eta folklorean. Naiz. 2016/03/18
- Joseba Aurkenerena: Kaskaroten rol aldaketa Lapurdiko ihauterian.[1]
- Joseba Aurkenerena: Kaskarotak eta zirtzilak Urruñan, denen pozgarri. [2]
- Joseba Aurkenerena: Kaskarotei buruzko gogoeta zenbait. [3]
- Joseba Aurkenerena: Kaskarotei buruzko bi ekarpen berri. [4]