Karlskrona
Karlskrona Blekinge konderriko hiriburu eta hiri nagusia da. 2010ean 35.212 biztanle zituen. Bere hirigune barrokoagatik da ezaguna eta honetaz gain itsas-portua Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1998an.
Karlskrona | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Karlskronako Stortoget enparantza. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Blekinge | |
Izen ofiziala | Karlskrona | |
Posta kodea | 371 xx | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°11′32″N 15°37′51″E / 56.19221°N 15.630842°E | |
Azalera | 21,72 km² | |
Altuera | 16 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 36.904 (2020ko abenduaren 31) 0 (2020) | |
Dentsitatea | 17 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1680 | |
Telefono aurrizkia | 0455 | |
Ordu eremua | UTC 01:00 eta UTC 02:00 | |
Hiri senidetuak | Hillerød, Ólafsfjörður, Klaipėda, Gdynia eta Rostock | |
http://www.karlskrona.se/ |
Etimologia
aldatuKarlskrona izenak "Karlosen koroa" esan nahi du, hiria sortu zuen Karlos IX.a Suediakoaren omenez.
Geografia
aldatuBlekinge uhartediko 30 uhartetan zehar hedatzen da, handiena Trossö da. Uharte gehienak ferri bidez loturik daude.
Historia
aldatuHiria 1680an sortu zen, Suediako Itss Armadak Stockholm utzi eta ordurarte nekazal eremua izan zen Trossö uhartean egoitza ezarri zuenean. Itsaso Baltikoan nagusi zen Suedia eta toki estrategikoa zen berau. Hiria azkar hasi zen eta 1750 urterako 10.000 biztanle bazituen. Garai hartakoak dira oraindik hirian mantentzen diren eraikin barroko gehienak. Hiriaren egitura koadrikulatua ezarri zen hasieratik eta hala jarraitzen du, ondorioz haize korronte handiengatik ere ezagutzen da Karlskrona.
Itsas-portua
aldatuKarlskronako itsas-portua1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 871 |
Kokalekua | Suedia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Itsas-portua hiriarekin batera ezarri zen. 1711 urtean Suediako ontziola handiena zegoen bertan, 1.100 langile zituen. Polhem dikea, ezarritako lehena, oraindik erabilgarri dago.
Erlijioa
aldatuHiru eliza nagusi daude hirian:
- Federikoren eliza: 1720 eta 1744 artean eraiki zuen Nicodemus Tessin Gaztea arkitektoak. Stortorget enparantzan dago.
- Hirutasun Santuaren eliza: 1697 eta 1709 artean eraiki zen, hau ere Tessin-en diseinuei jarraituz. Merkatu plazaren erdian kokaturik dago.
- Karlskronako Almirante eliza: 1685 urtekoa da.
Kultura
aldatuSuediako plazarik handiena da Karlskronako Stortorget enparantza eta bertan Lövmarknaden feria ospatzen da udako solstizioaren bezperan. Uztaila eta abuztuan The Sail jaialdia ere izaten da Karlskronako portuan.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Kungsholm gotorlekua.
-
Federikoren eliza.
-
Hirutasun Santuaren eliza.
-
Stumholmen uhartea.