Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Karlos I.a[1][2] (ingelesez: Charles I; Dunfermline, Eskozia, 1600eko azaroaren 19a – Londres, 1649ko urtarrilaren 30a) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen 1625eko martxoaren 27tik 1649an hil zuten arte.
Bizitza
aldatuJakue I.aren bigarren semea zen. bere aitak tronu ingelesa oinordekotzan jaso ondoren, 1603an, Ingalaterrara joan zen bizitzera, eta han eman zuen bere bizitzako zati handi bat. Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erresumen oinordeko nabari bihurtu zen 1612an, anaia nagusi Henry Frederick, Galesko printzea, hil zenean. 1623an, Maria Anna Espainiako infantarekin ezkondu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu. Bi urte geroago, Henrietta Maria Frantziakoarekin ezkondu zen.
Bere ondorengotzaren ondoren, 1625ean, Karlos Ingalaterrako Parlamentuarekin haserretu egin zen, Parlamentuak bere errege-pribilegioa mugatu nahi zuelako. Erregeen jainkozko eskubide sakratuan sinesten zuen, eta bere kontzientziaren arabera gobernatzea erabaki zuen, Parlamentuaren iradokizunei kasurik egin gabe. Bere menpekoetako askok haren politiken aurka egin zuten, batez ere, zergen ordainarazpena Parlamentuaren baimenik gabe, eta haren ekintzei errege absolutu tiraniko batenak zirela zeritzeten.
Bere politika erlijiosoek, erromatar katoliko batekin ezkontzearekin batera, talde erlijioso erreformazaleen ezinikusia eta mesfidantza sortu zuten. Puritano ingelesak eta eskoziar covenanterrak (XVII. mendeko eskoziar presbiteriano batzuk) ez zuten batere ondo ikusten Karlos I.aren iritzia, haien ustez katolikoegia zelako. Eliza anglikanoko goi mailako elizgizonen alde egin zuen, baina ez zuen lortu Hogeita Hamar Urteko Gerran indar protestante kontinentalak arrakastaz laguntzea. Eskoziako Eliza praktika anglikanoetara hurbiltzeko edo behartzeko egin zituen ahaleginek apezpikuen gerretara eraman zuten, Parlamentu ingeles eta eskoziarren posizioa indartu zuten eta haren gainbehera azkartzen lagundu zuten.
1642tik aurrera, Ingalaterrako eta Eskoziako parlamentuen armaden aurka borrokatu zen Ingalaterrako Gerra Zibilean. 1645ean New Model Army parlamentuaren indarraren aurrean porrot egin ondoren, Oxfordeko gotorlekutik iparraldera ihes egin zuen. Charles Eskoziako indar baten aurrean errenditu zen, eta parlamentu ingeles eta eskoziarren arteko negoziazio luzeen ondoren, Londresko Long Parliament delakoaren esku utzi zuten. Charlesek ez zituen onartu atxilotu zutenen eskaerak monarkia konstituzional bat ezartzeko, eta 1647ko azaroan ihes egin zion aldi baterako gatibutzari. Wight uhartean berriz hartu zuten preso, Eskoziarekin aliantza bat egin zuen, baina 1648. urtearen amaieran New Model Army-k Ingalaterraren gaineko kontrola sendotu zuen. Karlos 1649ko urtarrilean epaitu, kondenatu eta exekutatu zuten traizio handiagatik. Monarkia une horretan bertan behera geratu zen, eta Ingalaterra errepublika bihurtu zen. Baina errepublika ingelesak gutxi iraun zuen, handik hamaika urtera berriro ere monarkia ezarri zen, Karlos I.aren semeari eman zioten tronua, Karlos II.ari, 1660an.
Politika
aldatuBere absolutismo politiko eta erlijiozkoarengatik liskarrak izan zituen Parlamentuarekin. 1626-1640 bitartean Parlamenturik gabe gobernatu zuen, baina Eskoziako anglikanoek Prayer Book («Otoitz Liburua») erabiltzera behartu nahi izan zutenean, erregea matxinatu egin zen. Gerra gastuei erantzun ezinik berriro bildu zuen Parlamentua: erregearen laguntzaileak epaitu eta heriotzara kondenatu zituen. Ondorengo gerra zibilean, Oliver Cromwell buru zuten parlamentuzaleek[3] eskoziarrekin bat eginik, Marston Mooren (1644) eta Nesebyn (1645) menderatu zuten erregea. Erregea Eskozian babestu zen, baina eskoziarrek Ingalaterrako Parlamentuaren esku utzi zuten. Ihes egin eta beste matxinada bat antolatu ondoren, Parlamentuak epaitu eta hiltzera kondenatu zuen, eta Londresko Whitehallen hil zuten 1649ko urtarrilaren 30ean, lepoa moztuta. Windsorko gazteluan ehortzi zuten, 1649ko otsailaren 7an.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
- ↑ Charles Ier. in: Encyclopédie Larousse en ligne. larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-7-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa |
Aurrekoa Jakue I.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea 1625eko martxoaren 27a–1649ko urtarrilaren 30a |
Ondorengoa Karlos II.a Ingalaterrakoa |