Karl Theodor Wilhem Weierstrass (Oestenfelde, 1815ko Urriaren 31Berlin, 1897ko Otsailaren 19) matematikari alemaniarra izan zen, eta "analisi modernoaren aita"-tzat daukate[1]. Bere lorpen handienen hartean funtzio baten jarraitasunaren definizioa, bataz besteko balioaren teorema frogatzea, eta Bolzano-Weierstrass teorema enuntziatzea daude.

Karl Weierstrass

(ezezaguna)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Theodor Wilhelm Weierstrass
JaiotzaOstenfelde1815eko urriaren 31
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin1897ko otsailaren 19a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaGymnasium Theodorianum (en) Itzuli
(1829 - 1834)
Bonngo Unibertsitatea
(1834 - 1838) : zuzenbide (jakintza), cameralism (en) Itzuli
Münsterreko Unibertsitatea
(1838 - 1840) : matematika, fisika
Tesi zuzendariaChristoph Gudermann
Doktorego ikaslea(k)Heinrich Bruns (en) Itzuli
Leo Königsberger (en) Itzuli
Nikolai Bugaiev
Ferdinand Rudio (en) Itzuli
Carl David Tolmé Runge
Hermann Schwarz (en) Itzuli
Friedrich Schottky
Lazarus Fuchs (en) Itzuli
Józef Puzyna (en) Itzuli
Sofia Kovalevskaia
Alfred Pringsheim
Friedrich Schur
Hermann Stahl (en) Itzuli
Georg Hettner (en) Itzuli
Reinhold von Lilienthal
Max Simon (en) Itzuli
Johannes Knoblauch (en) Itzuli
Ernst Eduard Wiltheiss (en) Itzuli
Ernst Kötter (en) Itzuli
Felix Müller (en) Itzuli
Emil Lampe (en) Itzuli
Adolf Piltz (en) Itzuli
Ludwig Wilhelm Thomé (en) Itzuli
Amandus Wendt (en) Itzuli
Richard Müller (en) Itzuli
Theodor Berner (en) Itzuli
Wilhelm Gustav Adolf Biermann (en) Itzuli
Max Blasendorff (en) Itzuli
Willy Howe (en) Itzuli
Paul Hoyer (en) Itzuli
Karl Schwering (en) Itzuli
Theodor Adrian (en) Itzuli
Alexander Wernicke (en) Itzuli
Carl Julius Heinrich Weltzien (en) Itzuli
Konstantin Winterberg (en) Itzuli
Anders Donner
Ludwig Milewski (en) Itzuli
Leopold Loewenherz (en) Itzuli
Friedrich Wilhelm August Ludwig Kiepert (en) Itzuli
Ludwig Stickelberger (en) Itzuli
Leopold Gegenbauer (en) Itzuli
Ivan Śleszyński
Arthur Moritz Schoenflies
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Collegium Hosianum (en) Itzuli  (1848 -  1856)
Gewerbeinstitut Berlin (en) Itzuli  (1856 -  1864)
Frederiko Gilen Unibertsitatea  (1857ko uztailaren 9a -  1890)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Corps Saxonia Bonn (en) Itzuli
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Biografia

aldatu

Weierstrass Oestenfelden sortu zen, Prusiako Westfalia probintzian (gaur egun Alemanian dena). Gobernuko funtzionario zuen aita. Gaztetatik izan zuen matematikekiko interesa. Hala ere, Bonngo unibertsitatera bidali zuten gurasoek funtzionario bihurtzeko presta zedin. Weierstrassek arreta gutxi eskaini zien funtzionario bihurtzeko ekonomia, finantza eta zuzenbide arloko ikasgaiei, eta bere kabuz matematikak ikasten aritu zen. Graduatu gabe utzi zituen ikasketak, eta Münsterreko Akademian hasi eta bukatu zituen matematika ikasketak. Ondoren, aitak irakasle postu bat lortu zion Münsterreko eskola batean.

1850ean gaixoaldi luze bat pairatu zuen, baina lanak argitaratzen jarraitu zuen, arrakasta handiz. 1856an Gewerbeinstitut delakoan irakasle postua eskuratu zuen (geroago Berlingo Unibertsitate Tekniko bihurtuko zenean). 1864an Berlingo Friedrich-Wilhelms Unibertsitateko irakasle izan zen (geroago Humboldt Unibertsitatea deituko zena). Bere ikasleen artean Ferdinand Georg Frobenius bera izan zuen.

Bere bizitzako azken hiru urteak mugiezinik pasa zituen eta Pneumonia batek hil zuen 1897n.

Ekarpen nagusiak

aldatu

Matematika arloan, eta bereziki kalkuluan zenbait teoremaren aurkitzaile eta beste hainbat legeren frogatzaile dugu Weierstrass.

Funtzio baten limitea, jarraitasuna eta deribatuaren definizioak zehazki taxutu zituen, gaur egun ere erabiltzen direnak. Definizio horietan oinarrituz frogatu ahal izan zituen ordurarte frogapen zorrotzik ez zuten zenbait teorema. Teorema berriak aurkitu eta frogatu ere egin zituen. Hona hemen bere ekarpen nagusien zerrenda:

  • Weiestrass teorema
  • Bolzano-Weiestrass teorema
  • Weiestrass-en hurbilpen teorema (Stone-Weiestrass teoreman orokortua)
  • Weiestrass-Casorati teorema
  • Weiestrassen funtzio eliptikoa
  • Weiestrassen funtzioa

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Karl Weierstrass, Britannica entziklopedian. (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Weierstrass  
  Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.