Karimat El-Sayed (Egipto, 1933ko abenduaren 10a) kristalografo egipziarra da. Nazioarteko Kristalografia Elkarteko Hezkuntza sailaren zuzendaria izan zen[1] eta Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2003an[2].

Karimat El-Sayed
Bizitza
JaiotzaEgipto1933ko abenduaren 10a (90 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Ain Shams University (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakkristalografoa
Enplegatzailea(k)Ain Shams University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Biografia

aldatu

Ain Shams Unibertsitatean Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen eta ohorezko graduazioa lortu zuen 1957an. 1965ean Londresko University Collegen egin zuen doktoretza Kathleen Lonsdale zuzendari zuela. Materialen bibrazio atomikoa eta tenperatura igoerak eragindako bolumen hedatzea erlazionatu zituen[3].

El-Sayedek ikerlanetan materialen egitura, mikroegiturazko ezaugarriak eta metalurgia industrialean eta materiale erdieroaletan ezpurutasunen aplikazioak izan ditzakeen ondorioak aztertzen ditu.

Abdul-Aziz Erregearen Unibertsitateko Fisika Departamendtuko Emakumezkoen saila sortu zuen 1975ean, Nazioarteko Kristalografia Elkarteko Hezkuntza sailaren zuzendaria izan zen eta hiru urtez Egiptoko Kristalografia Batzordeko lehendakaria izan zen.

Emakumezkoek zientzian parte hartzeko ahaleginak egin ditu, materialen ikerketa esparruan bereziki.

Argitalpenak

aldatu

Karimat El-Sayedek hainbat argitalpen egin ditu. Honako hauek dira aipatuenak[4]:

  • The crystal structure (at five temperatures) and anisotropic thermal expansion of anthraquinone, K Lonsdale, J Milledge, K El Sayed (1966) Acta Crystallographica 20 (1), 1-13[5]
  • Structure of harman, 1-methyl-9H-pyrido [3, 4-b] indole K El-Sayed, DM Barnhart, HL Ammon, GM Wassel (1986) Acta Crystallographica Section C: Crystal Structure Communications 42 (10), 1383-1385[6]
  • Structural and anisotropic thermal expansion correlation of Li2ZrO3 at different temperatures Z Heiba, K El-Sayed (2002) Journal of applied crystallography 35 (5), 634-636[7]
  • Structural, magnetic and dielectric properties of (PANI)–Ni0. 5Zn0. 5Fe1. 5Cr0. 5O4 nanocomposite MB Mohamed, ELS Karimat (2014) Composites Part B: Engineering 56, 270-278[8]
  • Effect of synthesis methods with different annealing temperatures on micro structure, cations distribution and magnetic properties of nano-nickel ferrite K El-Sayed, MB Mohamed, S Hamdy, SS Ata-Allah (2017) Journal of Magnetism and Magnetic Materials 423, 291-300[9]

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) El-Sayed, Karimat. (2002). «Women in Physics in Egypt» AIP Conference Proceedings (AIP) 628: 81–82.  doi:10.1063/1.1505283. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  2. «L’ORÉAL-UNESCO science award» www.iucr.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  3. (Ingelesez) Lonsdale, K.; Milledge, J.; El Sayed, K.. (1966-01-10). «The crystal structure (at five temperatures) and anisotropic thermal expansion of anthraquinone» Acta Crystallographica 20 (1): 1–13.  doi:10.1107/S0365110X6600001X. ISSN 0365-110X. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  4. «Karimat El-Sayed» scholar.google.com.eg (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  5. «The crystal structure (at five temperatures) and anisotropic thermal expansion of anthraquinone» scholar.google.com.eg (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  6. «Structure of harman, 1-methyl-9H-pyrido [3, 4-b indole»] scholar.google.com.eg (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  7. «Structural and anisotropic thermal expansion correlation of Li2ZrO3 at different temperatures» scholar.google.com.eg (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  8. «Structural, magnetic and dielectric properties of (PANI)–Ni0. 5Zn0. 5Fe1. 5Cr0. 5O4 nanocomposite» scholar.google.com.eg (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  9. «Effect of synthesis methods with different annealing temperatures on micro structure, cations distribution and magnetic properties of nano-nickel ferrite» scholar.google.com.eg (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  10. «Al-Ahram Weekly | Profile | Dr Karimat El-Sayed: A scientific struggle» web.archive.org 2013-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).

Kanpo estekak

aldatu