Kai Siegbahn
Kai Manne Borje Siegbahn (Lund, 1918ko apirilaren 20a - 2007ko uztailaren 20a) suediar fisikaria izan zen.
Kai Siegbahn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kai Manne Börje Siegbahn |
Jaiotza | Lund, 1918ko apirilaren 20a |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Lund |
Heriotza | Ängelholm, 2007ko uztailaren 20a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Uppsalako hilerri zaharra |
Familia | |
Aita | Manne Siegbahn |
Ama | Karin Högbom |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea Stockholmgo Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Ewert Bengtsson (en) |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Royal Institute of Technology (en) Uppsalako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Pontifize-Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Academia Europaea (en) |
Aitak, Karl Manne Siegbahnek, Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen 1924an, X izpiei buruz egindako lanengatik. Kai Siegbahnek Uppsalan eta Stockholmen egin zituen ikasketak; Stockholmeko Teknologiako Errege Institutuko irakasle izan zen 1951tik 1954ra bitartean, eta Uppsalako Unibertsitateko fisika saileko burua eta irakaslea 1954tik aurrera. 1981ean Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen, Nicolaas Bloembergen eta Arthur Leonard Schawlow zientzialariekin batera, erresoluzio handiko elektroi espektroskopiaren alorrean egindako lanengatik. Nicolaas Bloembergen eta Arthur L. Schawlow materialak aztertzeko laser izpiez baliatu ziren, eta Siegbahnek X izpiekin lan egin zuen. Hain zuzen ere, materialak X izpiez bonbardatu zituen Siegbahnek, eta X izpiek atomotik aldentzen dituzten elektroiak behatzeko aukera izan zuen horrela; teknika berri horrekin sustantzia bakoitzean atomoak bata besteari nola lotzen zaizkion aztertu ahal izan zen. Siegbahnek egindako aurkikuntzen arabera, atomoen arteko lotura kimikoen izaeraren araberakoa da elektroien energia, eta aurkikuntza hori analisi kimikorako elektroi espektroskopia deritzon teknikara aplikatu zuen (ESCA).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.