Kabardino-Balkaria[1] (errusieraz: Кабарди́но-Балка́рияtranslit.: Kabardino-Balkaria) edo Kabardino-Balkariako Errepublika[1] (errusieraz: Кабарди́но-Балка́рская Респу́бликаtranslit.: Kabardino-Balkarskaia Respublika; kabarderaz: Къэбэрдей-Балъкъэр Республикэ; karatxaiera-balkareraz Къабарты-Малкъар Республика) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 12.500 km²ko eremua du eta 2010ean 859.939 biztanle zituen[2]. Hiriburua Naltxik da.

Kabardino-Balkaria
 Errusia
Ereserkia
State Anthem of Kabardino-Balkaria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KB
HiriburuaNaltxik
lehendakariaQ84724346 Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°35′N 43°24′E / 43.58°N 43.4°E / 43.58; 43.4
Azalera12.500 km²
MugakideakIpar Osetia-Alania, Stavropol kraia, Karatxai-Txerkesia, Samegrelo-Zemo Svaneti eta Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti
Demografia
Biztanleria905.464 (2024)
36.273 (2021)
Dentsitatea72,44 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera, Kabardera eta Karatxaiera-balkarera
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta Europa/Mosku
Matrikula07
glava.kbr.ru

Geografia

aldatu
 
Kabardino-Balkariako Errepublikako mapa.

Iparraldean Stavropol kraiarekin du muga, ekialde eta hegoaldean Ipar Osetia-Alaniarekin, hegoalde eta hego-mendebaldean Georgiarekin eta mendebalde eta ipar-mendebaldean Karatxai-Txerkesiarekin.

Oso lurralde menditsua da. Hegoaldean Kaukaso Handiko gailur gorenak daude: Elbrus (5.642 m), Dikh-Tau (5.205 m), Koshtan-Tau (5.152 m), Dzhangi-Tau (5.051). Glaziar handiak daude, orobat, eta ur-laster azkarreko ibaiak. Gailur hauen iparraldean larre alpetarrak, baso hostoiraunkorrak eta hostoerorkorrak (pago, haritz, haltz, xarma, astigar eta lizarrak). Hegoalderago 500-700 mko muinoak daude, baso hostoerorkorrez estaliak, eta belardiak haranetan. Iparraldean eta ipar-ekialdean Kabardinoko ordokia dago, Terek ibaiak zeharkatzen duena. Ibai honetara isurtzen dira Txerek, Txegem, Baksan eta Malkan adarrak[3]. Ordokiak mendialdeak baino lur hobeak ditu nekazaritzarako, eta hor biltzen da nekazaritza gehiena.

Ekonomia

aldatu

Aberastasun-iturri nagusia, nekazaritzaz eta abere-hazkuntzaz gainera, energia elektrikoaren esportazioa (Kaukaso mendietako zentral hidroelektrikoak), meatzeak (urrea, kromoa, nikela) eta industria txikien produktuak (oihalgintza, zapatagintza, etab.) dira.

Historia

aldatu

1557an kabardak errusiarrekin aliatu ziren, Kabarda eskualdea Terek kosako eskualdearen parte zela (gaur egun han bizi diren errusiar gehienak kosakoen ondorengoak dira). Mendietako balkar etniakoek luzaro eutsi zieten errusiarren erasoei.

1921ean Kabardino eskualde autonomoa eratu zen, eta 1922an, Balkariarekin baturik, Kabardino-Balkaria lurralde autonomoa; 1936an errepublika autonomoa eratu zen. 1943an, balkar etniakoak, alemaniar nazien laguntzaile zirela leporaturik, beren lurraldetik kanpora egotzi zituzten. Haien lurraldea, Baksango haran menditsua, Georgiari eman zitzaion. 1956an balkarrak berriro itzuli ziren beren lurraldera, eta hurrengo urtean Kabardino-Balkaria errepublika eratu zen berriro.

Demografia

aldatu

2010ean 859.939 biztanle ziren, W,2 kabardak, ",5 errusiarrak eta ,7 balkarrak[2]. Biztanleriaren T hirietan bizi da. Erlijio nagusia (U) islama da.

Talde
etnikoa
1926ko errolda1 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Kabardak 122.237 T,2 152.237 B,4 190.284 E,3 264.675 E,0 303.604 E,5 364.494 H,2 498.7022 U,3 490.453 W,2
Balkarrak 33.197 ,7 40.747 ,3 34.088 %8,1 51.356 %8,7 59.710 %9,0 70.793 %9,4 104.951 ,6 108.577 ,7
Errusiarrak 32.622 ,5 129.067 5,9 162.586 8,7 218.595 7,2 234.137 5,1 240.750 1,9 226.620 %,1 193.155 ",5
Osetiarrak 3.839 %1,7 4.608 %1,3 6.442 %1,5 9.167 %1,6 9.710 %1,5 9.996 %1,3 9.845 %1,1 9.129 %1,1
Ukrainarrak 24.723 ,0 11.142 %3,1 8.400 %2,0 10.620 %1,8 12.139 %1,8 12.826 %1,7 7.592 %0,8 4.800 %0,6
Besteak 8.803 %3,9 21.328 %5,9 18.315 %4,4 33.790 %5,7 47.246 %7,1 55.672 %7,4 53.784 %6,0 51.556 %6,0
1 1926ko erroldako datuak gaur egungo lurraldeari dagozkio, orduan Kabardino-Balkaria lurralde autonomoa eta Terek barrutiaren zati bat hartzen zituena. Azken honetan, batez ere, errusiarrak eta ukrainarrak bizi ziren.[4]

2 1989ko eta 2010eko erroldetako emaitzak ikusirik, 2002koan kabarden kopuruak handiegia dirudi.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.