Jules Michelet
Jules Michelet (Paris, 1798ko abuztuaren 21a - Hyères, 1874ko otsailaren 9a) frantses historialari eta idazlea izan zen. Bere ikuspegi historiografikoak frantses nazionalismoa oinarritzen lagundu zuen.
Frantziako Nazio Artxiboen Historia Saileko zuzendari eta Collège de France-ko irakasle izan zen. Napoleonen alde jarri zen, eta horrek arazoak ekarri zizkion. Ideologia liberala, elizaren kontrakoa, eta historiaren ikuspegi erlijioso eta erromantikoa azaldu zuen bere lanean. Idatzi zituen lanen artean Principes de la philosophie de l´Histoire (1827), Histoire Romaine (1831, 2 liburuki), Histoire de France (1833-1867, 20 liburuki), Histoire de la Révolution française (1847-1853, 17 liburuki) eta Histoire du XIX siècle (1872-1875, 3 liburuki) ditu azpimarragarrienak.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Michelet |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.