Judaismo

erlijio monoteista

Judaismoa erlijio abrahamdar eta monoteista bat da, juduen zibilizazioak eta tradizio erlijioso, kultural eta legalak osatzen dutena.[1][2][3] Jatorria erlijio antolatu gisa Ekialde Hurbilean dauka, Brontze Aroan.[4] Hainbat adituren arabera judaismo modernoa jahvismotik garatu zen, K.a. 500 urte inguruan, antzinako Israel eta Judeako Erresumetako erlijioa zenetik, eta horregatik bizirik dauden erlijio monoteistetatik zaharrena dela iritzi ohi da.[5] Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamdar guztiak, adibidez kristautasuna eta islama.[6][7] Judu fededunentzat, Jainkoak israeldarrekin ezarri zuen itunaren adierazpena da judaismoa.[8]

Argimutilak, etrog kutxa, xofarra, Tora erakuslea, Tanakha, natla (eskuak garbitzeko pitxerra).

Tora (hebreeraz: תורה‎‎, «legea» edo «irakaskuntza»[9]) judaismoaren liburu fundatzailea da, eta Tanakh deritzonaren zati bat osatzen du. Adituek Hebrear Biblia izena erabili ohi dute Tanakha izendatzeko. Idatzizko Toraz gain, ahozko tradizioa ere garrantzitsutzat jotzen dute juduek, esaterako, midrax (Tanakhari egindako iruzkinak) eta Talmuda. Hebreerazko Tora izenak hainbat esanahi izan ditzake eta Tanakh osoa izendatzeko erabil daiteke, nahiz eta berez Moisesen bost liburuak, hau da, Tanakharen lehen zatia, izendatzen duen.[10] Horregatik, batzuetan ahozko tradizioari «Ahozko Tora» esaten zaio.

Judaismoaren baitan erlijio-mugimendu ugari daude, horietako gehienak judaismo errabinikotik datozelarik.[3][11] Judaismo errabinikoaren arabera, Jainkoak legeak eta aginduak Sinai mendian eman zizkion Moisesi, Idatzizko Tora eta Ahozko Tora gisa.[12] Historikoki, hainbat taldek zalantzan jarri dute baieztapen hau, esaterako saduzearrek eta judaismo helenistikoak Bigarren Tenpluaren (edo Herodesen Tenpluaren) garaian;[3][13] judu karaitek;[14] eta gaur egungo mugimendu ez-ortodoxo batzuek.[14] Horrez gain, judaismo modernoaren adar batzuk, adibidez judaismo humanistikoa, laikoak edo ez teistak dira.[15][16] Gaur egungo judaismoaren mugimendu handienak judaismo ortodoxoa (haredi eta judaismo ortodoxo modernoa), judaismo kontserbadorea eta judaismo erreformista dira. Hauen arteko desberdintasun iturri nagusiak halakha (euskaraz: «lege judua»), tradizio errabinikoaren autoritatea eta Israelgo Estatuari ematen dioten garrantzia dira.[17][18][19] Judaismo ortodoxoak berresten du Tora eta halakha jainkotiarrak, betierekoak eta aldaezinak direla jatorriz eta erabat jarraitu behar direla. Judaismo kontserbadore eta erreformistak ikuspuntu liberalago bat bultzatzen dute, nahiz eta judaismo kontserbadoreak oro har ikuspuntu tradizionalagoa daukan. Orokorrean, erreformisten iritzia da halakha jarraibide bat besterik ez dela eta ez debekuen eta betebeharren sorta bat.[20]

2021ean, munduan 15,2 milioi judu zeudela kalkulatzen da, hau da, munduko biztanleriaren % 0,19.[21] Horietatik gehienak Israelen eta Estatu Batuetan bizi dira.[21]

Etimologia

aldatu

Judaismo terminoa latineko iudaismus hitzetik dator, eta hau antzinako grezierako Ἰουδαϊσμός-etik (ioudaismos; ἰουδαΐζειν aditzetik, «judearren alde jartzea edo haiek imitatzea»).[22] Oinarria hebreera klasikoko יהודה (jehuda, «Judea») hitzetik dator,[23] eta bertatik dator, baita ere, hebreeraz judaismoa izendatzeko hitza: יַהֲדוּת (jahadut). Ἰουδαϊσμός terminoa koinez idatzitako Makabearren II. liburuan agertzen da lehen aldiz, K.a. II. mendean, eta bere antonimoaren itxura dauka, Ἑλληνισμός (hellenismos) hitzarena, hain zuzen ere. Hellenismos hitzak jendeak arau kultural helenistikoei men egitea adierazten zuen. Iudaismos eta hellenismos-en arteko gatazka Makabearren matxinadaren arrazoia izan zen, eta ondorioz iudaismos hitza sortu zen.[24]

Shaye J. D. Cohen-ek zera idatzi zuen The Beginnings of Jewishness liburuan:

Tentatuta gaude, jakina, [Ioudaïsmós] «judaismo» moduan itzultzeko, baina itzulpen hau hertsiegia da, zeren eta terminoaren lehen jazoeran, Ioudaïsmós oraindik ez zen erlijioaren izendapenera mugatu. Aitzitik, «judearrak judear (edo juduak judu) egiten dituzten ezaugarri guzti horien osotasuna» esan nahi du. Ezaugarri hauen artean, noski, gaur «erlijiozko» izendatuko genituen praktika eta sinesmenak daude, baina praktika eta sinesmen hauek ez dute terminoaren eduki osoa kontuan hartzen. Beraz, Ioudaïsmós ez litzateke «judaismo» moduan itzuli behar, baizik eta judeartasun moduan.[25]

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Juduen historia»

K.a. V. mendetik K.o. 70. urtera bitartean, israeldarren erlijioa Bigarren Tenpluaren garaiko judaismoaren eskola teologiko ezberdinetan garatu zen. Hebrear Bibliako testua garai honetan idatzi zen eta ziurrenik kanonizatu ere bai. Adierazgarri arkeologiko eta testualen arabera, Toraren legeak betetzen zituen populazio juduaren hedapen zabala K.a. II. mendean agertu zen lehen aldiz.[26]

K.o. 70. urtean, Erromatar Inperioak eragindako Jerusalemen suntsiketaren eta juduen kanporatzearen ondorioz, gurtzak Tenpluaren inguruan antolatua izateari utzi zion eta errabinoen autoritatearen eta komunitatearen inguruan berregin zen, eta otoitzak sakrifizioaren tokia hartu zuen.[3]

Tradizio errabinikoaren arabera, Ahozko Tora deitutakoaren xehetasunak eta interpretazioa Jainkoak Moisesi esan zizkion Sinai mendian, eta idatzi gabeko tradizio gisa transmititu ziren. Dena dela, juduen jazarpena areagotu egin zenez eta ahozko lege hauek ahazteko arriskua zegoenez, Juda ha-Nasi errabinoak Mixna deritzon idazkian idatzi zituen, K.o. 200. urte inguruan. Errabinoek Mixnari egindako iruzkinen multzoari Gemara deitzen zaio, eta Mixna eta Gemara biltzen dituen idazkiari Talmud. Bi Talmud idatzi ziren, bata Babilonian (nahiz eta garai hartan Asoristan edo Irak izenaz ezagutzen zen judaismotik kanpo) eta bestea Palestinan.[27]

Erlijio-testuak

aldatu
 
Alepoko Kodexa, X. mendean Tiberiaden idatzitako Tanakh bat.

Hauek dira judaismoaren testu nagusiak:[28]

  • Tanakh: Hebrear Biblia ere deitua, testu juduen bilduma kanonikoa da.
    • Tora: Tanakharen lehen atala.
    • Neviim: Tanakharen bigarren atala.
    • Ketuvim: Tanakharen hirugarren atala.
  • Garai Talmudikoko testuak
    • Mixna: Ahozko legeen bilduma, Tanakharen osagarria.
    • Tosefta: Mixnan ez dauden legeak eta eztabaidak biltzen ditu.
    • Gemara: Mixnaren analisi eta iruzkin errabinikoak biltzen ditu.
    • Talmud: Mixnak eta Gemarak osatzen dute.
  • Midrax: Tanakheko testuak ulertzeko exegesi metodo bat.
  • Halakha: lege juduaren corpusa da, juduen eguneroko bizitza zuzentzen duten epai eta agindu erlijiosoak, lege talmudiko eta errabinikoak eta ohiturak biltzen dituen bilduma.
    • Mixne Tora: Maimonidesek idatzitako lege juduen kodea.
    • Arba'a Turim: Jakob ben Axer-ek idatzitako lege juduen kodea.
    • Xulhan Arukh: Josef Karo-k idatzitako lege juduen kodea.
  • Pentsamendua eta etika
    • Musar literatura: Literatura etiko eta didaktikoa.
    • Kabala: Doktrina mistiko eta metafisikoen multzoa.
  • Sidur: Otoitz-liburua.
  • Piut: Poema liturgikoa, ofizio erlijiosoetan kantatu edo errezitatzeko.

Lege-literatura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Halakha»

Tradizioaren eta halakharen oinarria Tora da. Tradizio errabinikoaren arabera, Toran 613 agindu daude. Hauetako batzuk gizonezkoei edo emakumezkoei bakarrik zuzenduta daude, beste batzuk antzinako apaiz-taldeei (Kohanim eta Leviim) bakarrik, eta beste batzuk Israelgo Lurraldeko nekazariei. Agindu horietako asko Jerusalemen Tenplua zegoenean bakarrik bete zitezkeen eta, ondorioz, gaur egun 369 soilik aplika daitezke.[29]

Mendeetan zehar, Tora ahozko tradizioarekin batera transmititzen zen testu gisa erabiltzen zen soilik. Ahozko irakaspenak ahaztu egingo zirelakoan, Juda ha-Nasi errabinoa askotariko iritziak idazten hasi zen lege multzo batean, ondoren Mixna izenaz ezagutuko zena.[30]

Mixna 63 tratatuz dago osatua, halakha kodetzen dutenak eta Talmudaren oinarria direnak. Abraham ben Daviden iritziz, Mixna Juda ha-Nasi errabinoak bildu zuen Jerusalemen suntsiketaren ondoren, 189. urtean (anno mundi 3949).[31]

Tora idatzian hainbat hitz zehaztugabeak dira eta hainbat prozedura azalpenik edo argibiderik gabe aipatzen dira. Honelako fenomenoak, batzuetan, Tora idatzia ahozkoarekin batera transmititua izan denaren ikuspuntua balioztatzeko erabili izan dira, irakurleak beste iturri batzuk, hau da, ahozko iturriak, ezagutzen dituenaren suposizioa argituz.[32]

Filosofia judua

aldatu
 
Maimonidesen estatua, Kordoban.

Filosofia judua filosofiaren eta teologia judua elkarrekin aztertzean datza. Judu filosofo garrantzitsu batzuk Filon Alexandriakoa, Salomon ben Gabirol, Saadia Gaon, Yehuda Halevi, Maimonides eta Gersonides dira.[33] Ilustrazioari erantzunez, aldaketa handiak gertatu ziren XVIII-XIX. mendeetan zehar eta post-Ilustrazioko filosofo juduak deritzenak agertu ziren. Filosofia judu modernoa ortodoxiaren adarretik zein ez-ortodoxiaren adarretik jorratzen da. Filosofo judu ortodoxoen artean Eliyahu Eliezer Dessler, Joseph Soloveitchik[33] eta Yitzchok Hutner daude. Filosofo ez-ortodoxoen artean, aldiz, Martin Buber, Franz Rosenzweig, Mordecai Kaplan, Abraham Joshua Heschel eta Emmanuel Levinas aurki ditzakegu.[33]

Hermeneutika errabinikoa

aldatu

Batez ere judu ortodoxoek, baina beste batzuek ere, ez dute sinesten emandako Tora idatzitako edukiez bakarrik osatuta dagoenik, baina baita haren interpretazioez ere. Toraren ikasketa (zentzu zabalenean ulertuta, poesia, narratiba eta legea eta baita Hebrear Biblia eta Talmuda ere biltzen dituena) garrantzi handia duen ekintza sakratua da judaismoan. Mixna eta Talmudeko jakintsuentzat eta beren gaur eguneko ondorengoentzat, Tora ikastea ez da Jainkoaren errebelazioaren edukia ikasteko era soilik, baizik eta helburua bera. Talmudaren arabera:

Gauza hauengatik pertsonak dibidenduak gozatzen ditu mundu honetan, eta etorriko den munduan geratzen da garrantzitsuena; hauek dira: gurasoak ohoratzea, adeitasunezko ekintzak maitatzea, eta bakeak egitea pertsona baten eta beste baten artean. Baina Tora ikastea guzti horien parekoa da. (Talmud Shabbat 127a).

Judaismoan, Tora ikastea Jainkoa sentitzeko modua izan daiteke, batzuen arabera.[34] Amoraim eta Tanaim jakintsuen ekarpenari buruz hausnartuz, Jacob Neusner katedradunak zera esan zuen:

Errabinoaren ikerketa logiko eta arrazionala ez datza neurriz gaineko argudio ahulak erabiltze hutsean. Huskerietan Jainkoaren borondatearen oinarrizko printzipioak aurkitzeko eta ohikeriazko munduan ekintza espezifiko eta konkretuenak bideratu eta donesteko ahalegin seriosa eta funtsezkoa da. Hona hemen judaismo talmudikoaren misterioa: adimena ez dela fedegabetasunaren instrumentua, baizik eta santutzearen instrumentua denaren konbikzio arrotz eta lausoa.[35]

Tora Idatziaren eta Ahozko Toraren ikasketa, batak bestea kontuan izanik, beraz, Jainkoaren izena nola ikasi ikastea da. Toraren ikasketan, jakintsuek hainbat printzipio logiko eta hermeneutiko formulatu eta jarraitu zituzten. David Stern-en arabera, hermeneutika errabiniko guztiak bi axioma basikotan oinarritzen dira:

Lehendabizi, Eskrituraren oro-esanguran sinesmena, bere hitz, letra, eta baita (txosten famatu baten arabera) eskriben errubriken adierazkortasunean ere; bigarren, Eskrituraren batasun esentziala, borondate jainkotiarraren adierazpena dena.[36]

Bi printzipio hauek interpretazio aniztasun handia ahalbidetzen dute. Talmudaren arabera:

Bertset bakoitzak hainbat esanahi ditu, baina ez daude bi bertset esanahi berarekin. R. Ismaelen eskolan zera erakutsi zen: «Nire hitza sua bezala da, harkaitza txikitzen duen mailua bezala. Hala diot nik, Jaunak» (Jeremias 23:29). Mailuak harkaitza kolpatzean txinparta asko sortzen dituen moduan, bertset batek esanahi asko izan ditzake (Talmud Sanhedrin 34a).

Judu praktikanteek, beraz, Tora dinamikotzat jotzen dute, bere barnean interpretazio ugari dituelako.[35][37][38]

Tradizio errabinikoaren arabera, Tora idatziaren baliozko interpretazio guztiak ahoz eman zitzaizkion Moisesi Sinai mendian, eta irakasleek ikasleei transmititu zizkieten denboran zehar. Errabino ezberdinek interpretazio kontraesankorrak igortzen zituztenean, batzuetan printzipio hermeneutikoetara jotzen zuten beren argudioak legitimatzeko; errabino batzuek baieztatu zuten printzipio hauek berak Jainkoak ezagutarazi zizkiola Moisesi Sinain.[36]

Hillel-ek zazpi printzipio hermeneutiko ezagutarazi zituen, legeen interpretazioan maiz erabiltzen zirenak (Sifra hasierako baraitan dioenez, Sifra Lebitarren liburuaren midrax halakhikoa izanik); Rabbi Ismaelek, berriz, hamahiru (Hillelek esandakoaren hedapena da hau).[38][39] Eliezer ben Jose ha-Gelilik 32 zerrendatu zituen, nagusiki Toraren elementu narratiboen exegesirako erabiliak. Talmudean eta Midraxean sakabanatutako arau hermeneutiko guztiak Malbim-ek jaso zituen Ayyelet haXahar-en, berak Sifrari egindako iruzkinen sarreran. Hala ere, Rabbi Ismaelen 13 printzipioak dira, agian, gehien ezagutzen direnak; logikari, hermeneutikari eta jurisprudentziari egindako ekarpen garrantzitsua osatzen dute, judaismoan izandako lehenetako bat.[37][38][39] Juda Hadassik Ismaelen printzipioak judaismo karaitara txertatu zituen XII. mendean.[38] Gaur egun, Ismaelen 13 printzipioak juduen otoitz-liburuetan agertzen dira eta judu praktikanteek egunero irakurtzen dituzte.[40][41][42]

Sinesmena

aldatu

Antzinako Ekialde Hurbileko beste jainko batzuek ez bezala, hebrear Jainkoa unitario eta bakarti gisa deskribatzen da. Ondorioz, hebrear Jainkoak harreman nagusiak ez ditu beste jainko batzuekin, munduarekin baizik eta, zehatz-mehatz, hark sortutako pertsonekin.[43] Judaismoa, hortaz, monoteismo etikoarekin hasten da, hau da, Jainkoa bat denaren eta gizateriaren ekintzekin arduratzen den sinesmenarekin.[44] Hebrear Bibliaren arabera, Jainkoak Abrahami hitzeman zion bere ondorengoak nazio aparta bihurtuko zituela.[45][46] Hainbat belaunaldiren ondoren, Israelgo nazioari agindu zion Jainko bakar bat maitatu eta gurtzeko; hau da, nazio juduak Jainkoari hark munduarekiko duen ardura itzuli behar diola.[47] Halaber, juduei agindu zien elkar maita zezaten, Jainkoak pertsonekiko duen maitasuna imitatuz.[48] Agindu edo agindu hauek agindu eta lege corpus zabal bateko bi adibide baino ez dira, horiek guztiek judaismoaren substantzia den ituna osatzen dutelarik.

Jainkoa

aldatu

Judaismoan Jainkoa hainbat modutan ulertu izan da.[49] Judaismoaren arabera Jahvehk israeldarrak Egiptoko esklabotzatik aske utzi zituen, eta Sinai mendian Moisesen legea eman zien, Toran deskribatzen den bezala.[50][51] Juduek tradizionalki Jainkoaren kontzepzio monoteista batean sinesten dute (Jainkoa bakarra da),[51][52][53] transzendentea (unibertso materialetik erabat independentea eta baztertua) ez ezik, immanentea (unibertso materialean nahasia) ere badena.[51][54][55]

Jainkoa bakar eta perfektutzat hartzen da, akats eta gabezia guztietatik libre eta, gainera, bere ezaugarri guztietan ahalguztidun, nonahiko, orojakile eta erabat infinitutzat hartzen da, bikoterik edo berdinkiderik ez duena, existentzian den guztiaren sortzaile bakarra delarik.[51][56] Judaismoan, Jainkoa ez da inoiz ezein iruditan erretratatzen.[57] Torak debekatu egin zuen beste kideren bat egoztea bere subiranotasun berezia partekatzeko, absolututzat hartzen baita, zatiezina eta berdingabea, ezeren antzekoa ez dena eta haren pareko ezer ez duena.[51][56] Tanakhean gehien erabiltzen diren Jainkoaren izenak YHWH (hebreeraz: יהוה‎) eta Elohim dira.[51][58]

Batzuek argudiatu dute judaismoa kredorik gabeko erlijioa dela eta ez dela beharrezkoa Jainkoarengan sinestea.[59][60] Beste batzuentzat, halakha jarraitzea garrantzitsuagoa da per se Jainkoarengan sinestea baino.[61] Gaur egungo garaian, mugimendu judu liberal batzuek ez dute onartzen historian aktibo egon den jainko pertsonifikatu baten existentzia.

Monoteismo etikoa

aldatu

Monoteismo etikoa judaismoaren barruan sortu zen.[62][63][64] Monoteismo esklusiboaren forma bat da, non Jainkoa jainko bakarra dela uste den, baita moraltasun-arauen iturria ere, gizadia printzipio etikoen bidez gidatzen duena.[erreferentzia behar]

Monoteismo etikoa funtsezkoa da judaismoko testu sakratu eta normatibo guztietan. Haatik, monoteismoa ez da beti praktikatua izan. Hebrear Bibliak antzinako Israelen beste jainkoei egiten zitzaien gurtza hedatuaren berri ematen du eta kondenatu egiten du.[65] Greziar-erromatar garaian, monoteismoaren interpretazio ugari zeuden judaismoaren baitan, kristautasunari hasiera eman ziotenak barne.[66]

Tanakharen arabera, zatien ituna edo aldeen arteko ituna (hebreeraz: ברית בין הבתרים‎brit bein habetarim) gertakari garrantzitsua da juduen historian.[67] Gertaera hartan, Jainkoa Abrahami agertu zitzaion eta harekin ituna egin zuen. Itun hartan, Jainkoak Abrahami iragarri zion bere ondorengoek Israelgo Lurraldea oinordetzan hartuko zutela.[68] Brit mila (erdainkuntzaren ituna) delakoaren oinarria da.[69]

Herri hautatua

aldatu

Juduak herri hautatua izatearen kontzeptua (hebreeraz: הָעָם הַנִבְחַר‎haam ha-nivhar) juduak herri hautatua direla sinestea da, hau da, Jainkoarekin ituna egiteko aukeratuak. Israeldarrak Jainkoak aukeratuak izatearen ideia Deuteronomioaren Liburuan aurkitzen da.[70]

Judaismoaren baitan hainbat iritzi daude honen inguruan. Immanuel Jakobovits errabino ortodoxo modernoak honela azaldu zuen: «Uste dut herri bakoitza — eta, egiaz, pertsona bakoitza, modu mugatuagoan — "aukeratua" dela edo helburu bereizgarriren bat duela Probidentziaren asmoetan aurrera egiteko. [...] Jainkoak juduak aukeratu zituen erlijioaren eta moralaren aitzindari izateko, eta hori zen eta da haien helburu nazionala».[71]

Judaismo kontserbadoreak honela ikusten du hautatuak izatearen kontzeptua: «Torak eta profetek argi eta garbi esan zuten horrek ez dakarrela sortzetiko nagusitasun judurik. [...] Torak esaten digu "apaizen erresuma eta nazio sakratua" izan behar dugula, estatus hori onartu nahi izatetik sortutako betebehar eta eginkizunekin. Pribilegio berezirako askatasuna izatetik urrun, erantzukizun gehigarriak dakartza, ez bakarrik Jainkoarekiko, baita gure hurkoekiko ere. [...] Gizarte justu eta errukiorra eraikitzera behartzen gaitu [...]».[72]

Judaismo erreformistaren ikuspuntua hauxe da: «Gure eginkizun historikotzat jotzen dugu Jainkoaren erresuma, anaitasun unibertsala, Justizia, egia eta bakea lurrean ezartzeko gizaki guztiekin lankidetzan aritzea. Hau da gure helburu mesianikoa».[73]

1980ko hamarkadaren erdialdean, mugimendu berreraikitzaileak bere Plataforma Berreraikitzailea argitaratu zuen. Hautatuak izatearen ideia «moralki jasanezina» dela dio, sinesmen horiek dituenak «komunitate hautatuaren nagusitasuna eta besteen arbuioa dakarrelako».[74]

Aginduak

aldatu

Tradizio juduaren arabera, Torak 613 agindu ditu (hebreeraz: תרי״ג מצוות‎taryag mitzvot).[75] Aginduen artean «agindu positiboak» daude, egin beharreko ekintzak, eta «agindu negatiboak», egin ez beharreko ekintzak.[76]

613 zenbakia Talmudean aipatzen den arren, bere benetako garrantzia Erdi Aroko amaierako literatura errabinikoan handitu zen, non aginduak zerrendatu edo moldatu zituzten lan ugari sortu ziren. Aipagarriena Maimonidesen zerrenda da.

Inork ezin ditu horiek guztiak burutu. Asko jada zutik ez dagoen Jerusalemgo tenpluan bakarrik bete daitezke. Kalkulu baten arabera,[77] gaur egun 77 agindu positibo eta 194 negatibo bete daitezke, eta horietatik 26 Israelgo Lurraldean bakarrik aplikatzen dira.[77] Gainera, agindu batzuk juduen kategoria jakin batzuei bakarrik aplikatzen zaizkie: batzuk kohen-ek bakarrik betetzen dituzte, eta beste batzuk gizonek edo emakumeek bakarrik.

Hamar Aginduak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hamar Aginduak»
 
Hamar Aginduak Dobruškako museoko sinagogan, Txekian.

Tanakharen arabera, Jainkoak Moisesi ezagutarazi zizkion Hamar Aginduak, Israelgo herriak Egiptotik ihes egin ondoren.

Hamar Aginduak lege juduaren oinarria dira.[78] Jainkoaren araberako ona eta txarra denaren irizpide unibertsal eta betierekoak adierazten dira bertan. Torako gainerako 613 aginduek, ordea, hainbat betebehar eta zeremonia barne hartzen dituzte, adibidez kaxrut lege dietetikoak eta Tenplu Sakratuan apaizek egin beharreko erritualak.[69] Juduen tradizioak Hamar Aginduak gainerako aginduen oinarri teologikotzat jotzen ditu. Beste batzuek, Saadia Gaon errabinoak kasu, Hamar Aginduekin duten loturaren arabera sailkatu dituzte gainerako aginduak.[79]

Hauek dira aginduak:

  1. Jainkoa maitatuko duzu gainontzeko guztiaren gainetik.
  2. Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko.
  3. Jaiegunak santuetsiko dituzu.
  4. Aita eta ama ohoratuko dituzu.
  5. Ez duzu hilko.
  6. Ez duzu ekintza lizunik egingo.
  7. Ez duzu lapurtuko.
  8. Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango.
  9. Ez duzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko.
  10. Ez dituzu besteen ondasunak desiratuko.

Santutasuna

aldatu
 
Mikve bat.

Santutasuna, sarri hebreerazko hitzaz adierazia, keduxa (hebreeraz: קְדֻשָּׁה‎), judaismoan maiz erabiltzen da hainbat gauza deskribatzeko: Jainkoa; estatus sakratua duten munduko lekuak eta gauzak,[10] hala nola Tora eta juduen errituetarako objektuak, esaterako menora, tzitzit, tefillin edo mikve; urteko egun bereziak;[80] eta maila izpiritual handia dutela uste diren pertsonak (tzadik edo gadol).[10]

Mistizismoa

aldatu

Nahiz eta badagoen tradizio esoterikoa judaismoan, Max Kadushin aditu errabinikoak judaismo normatiboa «mistizismo normal» gisa bereizi zuen, Jainkoaren eguneroko esperientzia pertsonalak dakartzalako, judu guztientzat amankomunak direnak.[34] Hau halakha edo lege juduaren praktikaren bidez burutzen da, eta baita birkat ha-mitzvot (agindu positibo bat egiten denean esaten den bedeinkazio motza) ahoz esatearen bidez ere.

Bizi ditugun eguneroko gauza eta gertaera arrunt eta ohikoak Jainkoa sentitzeko aukerak dira. Eguneroko elikagaiak izatea eta eguna bera Jainkoaren maitasun-adeitasunaren seinaletzat jotzen dira, berakhot edo bedeinkazioak eskatzen dituena. Keduxa, santutasuna, Jainkoaren imitazioa baino ez dena, eguneroko jokabidearekin arduratzen da, adeitsua eta errukitsua izatearekin, eta norbera idolatriatik, adulteriotik eta odola isurtzearen profanaziotik urrun egotearekin. Birkat ha-mitzvot esatean erritu errabiniko bat sakratua denaren kontzientzia sorrarazten da, baina erritu hauetan erabiltzen diren objektu gehienak ez dira sakratuak, izaera orokorrekoak baizik [...]. Eta gauza eta gertaera arruntak ez dira Jainkoaren esperientzia ekartzen duten bakarrak. Norbaiti gertatzen zaion edozerk sorrarazten du esperientzia hori, izan gaiztoa zein ona, berakha gauza gaiztoak gertatzean ere esaten baita. Horregatik, nahiz eta Jainkoaren esperientzia beste ezeren modukoa ez izan, Hura sentitzeko aukerak, Harekiko kontzientzia izatea, askotarikoak dira, berakha eskatzen dutenak bakarrik kontuan hartzen baditugu ere.[34]

Fede-artikuluak

aldatu

Fedearen 13 oinarriak:

1. Fede osoz uste dut Sortzailea, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, dela sortu den guztiaren Sortzaile eta Gidari; Hark bakarrik egin ditu, egiten ditu eta egingo ditu gauza guztiak.

2. Fede osoz uste dut Sortzailea, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, Bat dela, eta ez dagoela Harenaren moduko inolako batasunik, eta Hura bakarrik dela gure Jainkoa, izan zena, dena, eta izango dena.

3. Fede osoz uste dut Sortzaileak, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, ez duela gorputzik, eta materiaren propietate guztietatik aske dagoela, eta ez dagoela inolako konparaziorik (fisikorik) Harekin.

4. Fede osoz uste dut Sortzailea, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, lehena eta azkena dela.

5. Fede osoz uste dut Sortzailearentzat, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, eta Harentzat bakarrik, zuzena dela otoitz egitea, eta ez dela zuzena Hartaz gain beste ezein izakiri otoitz egitea.

6. Fede osoz sinesten dut profeten hitz guztiak egiazkoak direla.

7. Fede osoz uste dut Moisesen -bakea izan bedi-, gure irakaslearen, profezia egiazkoa zela, eta hura zela profeten buru, bai haren aurrekoena, bai haren ondorengoena.

8. Fede osoz uste dut orain gure esku dagoen Tora osoa Moisesi -bakea izan bedi-, gure irakasleari, eman zitzaion berbera dela.

9. Fede osoz uste dut Tora hau ez dela trukatua izango, eta ez dela izango Sortzailearen, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, beste Torarik.

10. Fede osoz uste dut Sortzaileak, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, ezagutzen dituela gizakien ekintza guztiak eta haien pentsamendu guztiak, idatzita dagoen bezala, "guztien bihotzak eratu zituena, haien ekintza guztiak ulertzen dituena" (Salmoak 33:15).

11. Fede osoz uste dut Sortzaileak, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, Haren aginduak betetzen dituztenak saritzen dituela eta horiek urratzen dituztenak zigortzen dituela.

12. Fede osoz sinesten dut Mesiasen etorreran, eta, nahiz eta hura atzeratu, hala ere, egunero itxaroten dut haren etorrera.

13. Fede osoz uste dut hildakoen berpizkundea gertatuko dela Sortzaileari, Bedeinkatua izan bedi Haren Izena, ondo irizten zaion unean, eta Haren aipamena goretsiko da betiko eta betiko.

—Maimonides [81]

Zentzu hertsian, judaismoan ez dago sinesgai edo fede-artikulurik.[82] Judaismoaren historian zehar adituek hainbat formulazio proposatu zituzten judaismoaren oinarrizko printzipioei buruz, baina denek jaso dituzte kritikak.[82][83] Formulaziorik ezagunena Maimonidesen hamahiru fede-oinarriak dira, XII. mendean garatutakoak.[82][83] Maimonidesen arabera, hauetako bat bera ere baztertzen duen judua apostata eta heretikoa izango litzateke.[84][85] Aditu juduek Maimonidesen oinarrietatik banantzen diren ikuspuntuak izan dituzte.[86][87] Esaterako, judaismo erreformistaren barruan lehenengo bost oinarriak bakarrik onartu ohi dira.[17]

Maimonidesen garaian, Hasdai Crescasek eta Josef Albok bere printzipioen zerrenda kritikatu zuten. Albo eta Abraham ben Davidek argudiatu zuten Maimonidesen printzipioek federako funtsezkoak ez diren gai gehiegi zituztela, nahiz eta egia diren.[82][83]

Josefo antzinako historialariak praktikei eta ohiturei eman zien garrantzi handia, eta ez hainbeste sinesmen erlijiosoei. Ondorioz, apostasia halakha ez jarraitzearekin lotu zuen, eta mantendu zuen judaismora bihurtzeko baldintzak zirela erdainkuntza eta ohitura tradizionalei atxikitzea.[erreferentzia behar] Maimonidesen printzipioak neurri handi batean ez ziren aintzat hartu hurrengo mendeetan.[88] Beranduago, printzipio hauen berrespen poetikoak (Ani ma'amin eta Jigdal) judu askoren liturgian gehitu ziren[17][82] eta, ondorioz, onarpen ia unibertsalera iritsi dira.[87][89]

Garai modernoan, judaismoak ez dauka dogma erlijioso zehatza aginduko lukeen autoritate nagusirik. Honengatik, oinarrizko sinesmenen aldaketa ezberdin asko daude judaismoaren helmenaren barruan.[86] Hala ere, judaismoaren mugimendu guztiak daude, hein handiago edo txikiago batean, Hebrear Biblian eta Talmud eta Midrax bezalako iruzkinetan oinarrituta. Judaismoak, halaber, Jainkoaren eta Abraham Patriarkaren arteko itun biblikoa modu orokorrean onartzen du, baita Moisesi, judaismoaren profeta nagusiari, jakinarazitako itunaren alde gehigarriak ere.[86][90] Judaismo errabinikoaren funtsezko testu bat den Mixnan, itun honen jatorri jainkotiarraren onarpena judaismoaren ezinbesteko alderditzat jotzen da, eta ituna ukatzen dutenek galdu egingo dute hurrengo munduko beren zatia.[91]

Aro modernoan judaismoaren oinarrizko printzipioak finkatzea zailagoa da oraindik, mugimendu judu garaikideen aniztasuna dela eta. Esate baterako, Joseph Soloveitchikek, mugimendu ortodoxo modernoarekin lotuta dagoenak, modernitateari emandako erantzuna da judaismoa identifikatzea halakha betetzearekin, azken xedea mundura santututasuna ekartzea delarik. Mordecai Kaplanek, judaismo berreraikitzailearen sortzaileak, erlijioaren ideia alde batera lagatzen du eta judaismoa zibilizazioarekin identifikatzen du; oinarrizko printzipioen itzulpen laikoaren bitartez, judaismoaren ahalik eta mugimendu gehien barne hartzen saiatzen da. Beste alde batetik, Solomon Schechterren judaismo kontserbadorea berdin-berdina da Toraren interpretazioaren moduan ulertzen den tradizioarekin, izatez Legeari etengabe egindako eguneraketa eta moldaeren historia dena. Azkenik, David Philipsonek judaismo erreformista deskribatzerakoan, ohiturazko ikuspuntu errabiniko zorrotzen aurka egiten du.[17][92]

Ohiturak

aldatu
 
Tzedaka kutxak Jerusalemen.

Etika juduak tradizio halakhikoak, bertute judu nagusiak edo beste printzipio moral batzuk izan ditzake gidari, Mendebaldeko tradizio filosofikoa barne.[93] Juduen praktika etikoa, orokorrean, justizia, abegi ona, maitasun-onginahia (hesed), errukia, eta norbere buruarenganako errespetua bezalako balioek markatzen dute.[28] Juduen praktika etiko zehatzek karitatearen antzeko praktikak (tzedaka, «justutasuna»)[94] eta hizkera negatiboari uko egitea (laxon hara)[95] barne hartzen dituzte.[28]

Otoitza

aldatu
 
Emakume bat otoitz egiten, tallit-a (tzitzit-ekin) eta tefillinak jantzita dituela.

Tradizionalki, juduek hiru aldiz errezitatzen dituzte otoitzak egunero:[33]

  • Xaharit (goizez).
  • Minha (arratsaldez).
  • Ma'ariv edo arvit (gauez).

Sabbatean eta jaiegunetan laugarren otoitz bat, musaf, gehitzen zaie.[28]

Erlijio-ekitaldi bakoitzaren erdialdean amida edo xemone esrei dago. Erlijio-ekitaldi askoren beste funtsezko otoitz bat fedearen adierazpena da, xema deitua. Xema Toraren bertso baten errezitazioa da (Deuteronomioa 6:4): Xema Israel Adonai Eloheinu Adonai Ehad (euskaraz: entzun, Israel, Jauna da gure Jainkoa, Jauna bakarra da).[28]

Erlijio-ekitaldi tradizional judu bateko otoitz gehienak pertsona bakar batek errezitatu ditzake, nahiz eta otoitz komunala nahiago izan ohi den. Otoitz komunalak hamar judu helduen quoruma eskatzen du, minyan izenekoa.[69]

Otoitz-zerbitzuez gain, judu tradizionalek otoitzak eta bedeinkazioak errezitatzen dituzte egunean zehar hainbat ekintza egiten dituztenean. Bedeinkazioak goizean esnatzean errezitatzen dira, jan edo edan aurretik, otordu bat jan ondoren, eta abar.[69]

Janzkera

aldatu

Kipa judu askok otoitz egiten, jaten, bedeinkazioak errezitatzen edo testu erlijiosoak ikasten dituzten bitartean, eta judu batzuek une oro, erabiltzen duten txapel biribil bat da. Komunitate ortodoxoetan, gizonek bakarrik erabiltzen dute kipa; komunitate ez-ortodoxoetan, emakume batzuek ere erabiltzen dute.[28]

Tzitzit uhalak edo borlak dira, tallit-aren lau ertzetan ipintzen direnak.[28] Tallit-a gizon juduek eta emakume judu batzuek otoitz egitean erabiltzen duten xala da.[33]

Tefillin larruzko bi kutxa karratu dira, Tanakheko bertsoak dituztenak, bata kopetan erantsia eta bestea ezkerreko besoaren inguruan lotua, larruzko uhalez.[28] Gizon judu erlijiosoek eta emakume judu batzuek erabiltzen dituzte.[33]

Elikadura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Kaxrut»

Juduen lege dietetikoei kaxrut esaten zaie. Haren arabera prestatutako elikagaiei koxer esaten zaie, eta koxer ez direnei treif. Kaxrut legeen xehetasunak ugariak eta konplexuak badira ere, oinarrizko printzipio batzuetan oinarritzen dira:[28]

  • Irizpide espezifikoak betetzen dituzten ugaztun, hegazti eta arrain mota jakin batzuk baino ez dira koxerrak; debekatuta dago irizpide horiek betetzen ez dituzten animalien haragia kontsumitzea, hala nola txerrikia eta itsaskia.
  • Koxer ugaztunak eta hegaztiak xehita izeneko prozesu baten arabera hil behar dira; odola ezin da inoiz kontsumitu eta haragitik atera behar da gazituz eta uretan beratuz.
  • Haragia eta haren deribatuak ezin dira inoiz esnekiekin nahastu. Haragia prestatzeko erabilitako katiluak, mahai-tresnak eta abar ezin dira esnekiak prestatzeko erabili, eta alderantziz.

Bizitzako zikloa

aldatu
 
Bi mutil bar mitzva zeremonian.
 
Senar-emazte ezkondu berriak Hungarian.
  • Brit mila: ume juduentzat oso zeremonia garrantzitsua da eta umeak zortzi egun dituenean ospatzen da. Abrahamen ituna deitzen zaio; izan ere, erdainkuntza Jainkoarekin ituna egiten delako seinalea da. Horrez gain, zeremonia honetan mutilei izena ipintzen zaie. Judu bihurtzen diren gizonek ere erdaindu behar dute.[96]
  • Bar eta bat mitzva: aginduaren semea edo alaba esan nahi du eta norbait heldutasun erlijiosora eta juridikora iritsi dela adierazten du. Egoera hartara iristen dira mutilek 13 urte eta neskek 12 urte betetzen dituztenean. Askotan zeremonia bat egiten da.[33]
  • Ezkontza: oso gertakari garrantzitsua da bizitzako zikloan. Ezkontza hupa edo ezkontza olana baten azpian izaten da, etxe zoriontsu bat sinbolizatzen duena. Zeremoniaren amaieran, senargaiak beira zati bat hausten du oinaz; interpretazio baten arabera, Tenpluaren suntsipenaren eta juduen sakabanaketaren dolu etengabea sinbolizatzen du.[33][96]
  • Dibortzioa: judaismoak beti onartu izan du dibortzioa bizitzako egitatetzat.[96] Judaismoak dio, oro har, hobe dela bikote bat dibortziatzea samintasun eta liskar egoera batean elkarrekin egotea baino. Xalom bait (etxeko harmonia) egoera desiragarria dela irizten da.[33]
  • Heriotza eta ehorzketa: hevra kadixa izeneko talde batek gorpua ehorzteko prestatzen du, prozesu zehatz bat jarraituz.[33] Errausketa debekatuta dago; gorpuak ehortzi egiten dira eta modu naturalean deskonposatzen utzi behar dira, beraz, baltsamatzea ere debekatuta dago.[96] Gorpua ez da erakusten ehortzi baino lehen.[96] Orokorrean, herrialdeko legeak baimentzen badu, ez da hilkutxarik erabiltzen eta, erabiltzekotan, egurrezkoak eta oso sinpleak dira.[33]
  • Dolua: hainbat faseko dolua dago. Lehen faseari xiva deitzen zaio (hebreeraz «zazpi») eta astebetez betetzen da; ohikoa da etxean esertzea eta adiskideek eta senitartekoek kontsolatzea. Bigarrena xloxim da, hilabete irauten duena, eta hirugarren fase bat dago, avelut, gurasoetako bat galdu dutenentzat, hamaika hilabetez betetzen dena.[96]

Jaiegunak

aldatu

Jaiegunak hebrear egutegiaren arabera ospatzen dira. Eguzki-ilargi egutegi honek hamabi hilabete ditu, zerrenda honetan egutegi zibilaren arabera ordenatuta:[97]

  1. Tixri (hebreeraz: תשרי‎) (30 egun)
  2. Hexvan (hebreeraz: חשוון‎) (29 edo 30 egun)
  3. Kislev (hebreeraz: כסלו‎) (30 edo 29 egun)
  4. Tevet (hebreeraz: טבת‎) (29 egun)
  5. Xevat (hebreeraz: שבט‎) (30 egun)
  6. Adar (hebreeraz: אדר‎) (29 egun)
  7. Nisan (hebreeraz: ניסן‎) (30 egun)
  8. Iyar (hebreeraz: אייר‎) (29 egun)
  9. Sivan (hebreeraz: סיוון‎) (30 egun)
  10. Tammuz (hebreeraz: תמוז‎) (29 egun)
  11. Av (hebreeraz: אב‎) (30 egun)
  12. Elul (hebreeraz: אלול‎) (29 egun)

Sabbat

 
Sabbateko kandelak eta kidux kopa.

Sabbata, judaismoan, astearen zazpigarren eguna da.[98] Hebrear egutegian egunak iluntzean hasten direnez, sabbata egutegi zibileko ostiral gauean hasten da.[97]

Sabbata betetzeak lan egiteari uko egitea dakar, askotan zorroztasun handiz, eta eguna ohoratzeko jarduera atsedentsuetan aritzea.[98] Bizitzaren alderdi espiritualen inguruan hausnartzeko eta familiarekin egoteko aukera eskaintzen du.[69]

Erromesaldiaren hiru jaiak

 
Hiru emakume Xavuot ospatzen.

Erromesaldiaren hiru jaiak (hebreeraz: שלוש רגלים‎xalox regalim) hauek dira:

  • Pesah: juduak egiptoarrengandik askatuak izan zirela ospatzen da eta festa handiena eta zaharrena da juduentzat. Nisan hilabetearen 15tik 21 edo 22ra ospatzen da, oro har, martxoaren bukaeran edo apirilaren hasieran. Familia juduak seder-a edo afaria egiteko elkartzen dira eta ez dute inolako legamiarik jaten.[97]
  • Xavuot: Tanakhean, Xavuotek gari-uzta erakusten zuen Israelgo Lurraldean. Judu ortodoxoen arabera, data horretan Moisesek Toraren errebelazioa jaso zuen. Hainbat ohitura dituzte: poema liturgikoak eta Ruten liburua irakurtzen dituzte, esnekiak jaten dituzte, etxeak eta sinagogak hostailaz apaintzen dira eta gau osoa Tora ikasten igarotzen dute.[28][97]
  • Sukkot: festa hau tixri hilabetean izaten da. Uzta eta laborantza urtearen bukaera ospatzen dira. Horrez gain, sukka deritzon kanpadenda eraikitzen da, juduek Toraren arabera basamortuan igarotako 40 urteetan bizi ziren kanpadendak sinbolizatzen dituena, eta bertan igarotzen dute denbora, batez ere otorduak jateko.[28]

Begirunearen egunak

Begirunearen egunak (hebreeraz: יָמִים נוֹרָאִים‎yamim noraim) jaiegun garrantzitsuenetakoak dira:

  • Rox Haxana: Urteberri judua da, hebrear egutegiaren zazpigarren hilabetearen, tixriren, lehen egunean gertatzen den arren (egutegi gregorianoan irailean edo urrian izan ohi da). Jaieguneko ohituren artean, sinagogan ahari adarra (xofar) jotzea, challah biribila prestatzea eta sagarrak eztiarekin jatea daude.[33]
  • Yom Kippur: judaismoaren egun sakratuena da. Egun honetan baraua eta hausnarketa nagusi dira eta batez ere barkamenean eta damuan ipintzen da arreta. Tixriren 10. egunean izaten da, Rox Haxanan hasitako penitentziazko hamar egunen ondoren.[33]

Purim

 
Hamantaschen, Purimen jaten diren ohiko gozoak.

Purim (hebreeraz: פּוּרִים‎) adar hilabetean ospatzen da. Juduak Akemenestar Inperiotik askatuak izan zirela ospatzeko egiten da festa hau, Esterren Liburuan kontatzen den bezala. Jaiegun honetan janari eta edariak oparitzen dizkiete elkarri, behartsuei laguntza ematen zaie, ospakizun-bazkari bat jaten da, Esterren Liburua irakurtzen da eta mozorrotu egiten dira.[33]

 
Hanukako menora edo hanukia.

Hanuka

Hanuka (hebreeraz: חֲנֻכָּה‎) kislev-aren 25ean hasten den zortzi eguneko ospakizuna da. Makabearren matxinadaren hasierako Jerusalemen berreskurapena eta Bigarren Tenpluaren birsagarapena ospatzen dira.[33]

Jai honetan bederatzi adarreko argimutil baten kandelak pizten dira zortzi egunetan zehar. Adar bat besteen gainetik edo azpitik jarri ohi da, eta gau bakoitzean beste kandela bat pizteko erabiltzen da. Kandelak ez dira itzaltzen, beraz, jaiaren azken gauean kandela guztiak piztuta daude.[33]

Horrez gain, Hanukako kantak abesten dira, dreidelarekin jolasten da eta frijitutako elikagaiak jan ohi dira, esaterako latkeak (patataz egindako opilak) eta sufganiot (marmeladaz betetako donutak).[69]

Tu bixvat

Xevateko 15a (hebreeraz: ט"ו בשבט‎tu bixvat) jai txiki bat da hebrear egutegian. Frutak eta fruitu lehorrak jan ohi dira. Israelgo eta diasporako erakunde ekologikoek jaiegun honetan ingurumenarekiko sentsibilizazio programak egiten dituzte,[99][100] ingurugiroarekin lotutako ekintza eta aktibismoa azpimarratuz.[101]

Sigd

Sigd (ge'ez: ስግድ, «umiltzea») Beta Israel edo etiopiar juduek ospatzen duten jaia da, hexvan hilabeteko 29an.[102] Mendietara erromesaldiak egiten zituzten urtero; mendietara igotzearekin Sinai mendian Tora jaso izana ospatzen da.[103]

Barau egunak

  • Tixa b'av: barau egun garrantzitsu bat da, non juduen historiako hainbat hondamendi gertatu ziren, hala nola, Jerusalemgo tenplua Neo-babiloniar Inperioak eta Bigarren Tenplua Erromatar Inperioak suntsitzea. Egun honetan ezin daiteke jan edo edan, garbitu edo bainatu, krema edo oliorik gorputzean eman, larruzko zapatarik jantzi, ezta harreman sexualik izan ere.[28]
  • Jerusalemgo 70. urteko setioari lotuta, hiru barau egun ezarri ziren:[104]
    1. tevet-aren 10a, setioa hasi zen eguna;
    2. tammuz-aren 17a, erromatarrek horman lehenengo zuloa egin zuten eguna;
    3. tixri-ren 3a, Gedaliaren baraua izenaz ere ezaguna, Jerusalemgo tenpluaren suntsiketaren ondoren Gedalia hil zuten eguna.
  • Estherren baraua: Purim bezperako baraualdi bat da, Xuxango komunitate judu pertsiarrak Estherren Liburuan abiarazitako baraualdi komunala oroitarazten duena.[69]

Sinagoga

aldatu
 
Slat Lkahal sinagoga Essauiran, Marokon.

Sinagoga deitzen zaie juduen gurtza eta otoitz egiteko eraikinei. Hauek dira sinagogen ezaugarri batzuk:[69]

  • Kutxa (aron kodex edo hekhal): Tora-biribilkiak gordetzeko erabiltzen da.
  • Oholtza (bima edo teba): bertan Tora irakurri eta erlijio-ofizioak gidatzen dira.
  • Betiereko argia (ner tamid): momentuoro piztuta dagoen lanpara edo argiontzia, Jerusalemgo Tenpluko menoraren oroimenez.
  • Pulpitua (amud): kutxari begira dagoen kantorea; bertan egoten da hazana edo otoitz-gidaria.

Komunitate-gidaritza

aldatu

Apaizgoa

aldatu

Apaizgoak judaismoan zuen garrantzia nabarmen murriztu zen Bigarren Tenplua 70. urtean suntsitu zenetik. Apaizgoa oinordetutako kargua da, eta apaizek eginbehar zeremoniatsurik ez duten arren, oraindik ere ohoratuak dira komunitate judu askotan.

  • Kohen (apaiza): Aaronen, Moisesen anaiaren, ondorengo patrilineala. Tenpluan, apaizak sakrifizioak egiteaz arduratzen ziren. Gaur egun, kohen bat da sinagogan Toraren irakurketara deitzen den lehena, Apaiz Bedeinkapena egiten duena, baita beste lege berezi batzuk betetzen dituena ere, horien artean, jaioberrien berrerospen-zeremonia.[28]
  • Levi (lebitarra): Leviren, Jakoben semearen, ondorengo patrilineala. Jerusalemgo tenpluan lebitarrek salmoak abesten zituzten,[105] apaizei laguntzen zieten, eta batzuetan legea eta tenpluaren errituala interpretatzen zituzten. Gaur, lebitarrek kohenen ondoren egiten dute Toraren irakurketa.[28]

Otoitza

aldatu
 
Hiru errabino Tora irakurtzen.

Sinagoga bateko otoitza zuzentzen dutenak hauek izan ohi dira:

  • Errabinoa: judu ikasia, kongregazio bateko kideen galdera legalei erantzuteaz arduratzen dena. Kongregazio batek ez du nahitaez errabino baten beharrik.[33]
  • Hazan: kantari aditua, ahots ona izateagatik, melodia tradizionalak ezagutzeagatik eta otoitzen esanahia ondo ulertzeagatik aukeratua.[69]

Batzuetan, kongregazio bateko kideak, errabinoaren eta hazanaren papera ondo betetzeko gai izanez gero, txandakatu egiten dira.

Eginkizun espezializatuak

aldatu
  •  
    Eskriba bat Tora eskuz idazten.
    Daian (epailea): prestakuntza juridiko berezia duen eta auzitegi errabiniko baten parte den errabinoa.[106]
  • Mohel (erdainkuntza egiten duena): erdainkuntzaren legeetan aditua den eta prestakuntza jaso duen pertsona, brit milaz arduratzen da.[96]
  • Xohet (abere-hilketa egiten duena): kaxrutaren legeetan aditua den pertsona, abereak hiltzen ditu juduen legeak arautzen duen moduan.[96]
  • Sofer (eskriba): testu erlijiosoak modu egokian idazten trebatutako pertsona. Tora biribilkiak, tefilin, mezuza eta abar sofer batek idatzi behar ditu.[28][96]
  • Rox yexiva (yexivako zuzendaria): Toran aditua den yexiva bateko zuzendaria.[33]
  • Maxgiah (ikuskatzailea): koxer janaria prestatzen duten fabrikatzaileak, inportatzaileak, jatetxeak eta abar ikuskatzen dute, janariak kaxrutaren legeak jarraitzen dituela ziurtatzeko.[28]

Judaismoaren adarrak

aldatu

Judaismo errabinikoa

aldatu

Judaismo errabinikoa izan da judaismoaren adar nagusia VI. mendean Talmuda kodifikatu zenetik. Korronte honen arabera, Jainkoak israeldarrei Idatzizko zein Ahozko Tora eman zien, eta ondorioz Idatzizko Tora ezin daiteke modu egokian interpretatu Ahozko Tora eta honi egindako iruzkin eta legerik gabe.[107][108]

Askenaziak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Askenazi»

Judu askenaziak Erdi Aroan zehar Rhin ibaiaren inguruan finkatutako juduak eta horien ondorengoak dira.[109] Beren ohizko hizkuntza yiddisha da, hebreeraren eta eslaviar hizkuntzen eragina duen hizkuntza germaniar bat.[110] Jazarpenaren eraginez, askenazi gehienek Ekialdeko Europara ihes egin zuten[111] eta bertan finkatu ziren, gaur egun Bielorrusia, Estonia, Letonia, Lituania, Moldavia, Polonia, Errusia, Eslovakia eta Ukrainak osatzen duten lurraldeetan.[110][112]

XVIII. mende amaierako Haskala edo Ilustrazio juduaren ondorioz, askenaziak erlijio-mugimendu ezberdinetan banandu ziren.

  • Judaismo ortodoxoa: Tora (Idatzizkoa zein Ahozkoa) Jainkoak Moisesi erakutsi zizkiola sinesten dute. Halakha metodo eta aurrekari tradizionalak erabiliz interpretatu eta modu zorrotzean betetzen dute.[69]
  • Judaismo erreformista: ez dute lege, praktika eta sinesmen finko edo iraunkorrik onartzen; horren ordez, hauen etengabeko aldakuntzaren alde daude.[116] Judaismo erreformistak otoitz-ofizio berdinzaleak garatu ditu eta tradizio juduarekiko lotura pertsonala nabarmentzen du.[113][117][118][119]
  • Judaismo berreraikitzailea: judaismoa, erlijioa beharrean, etengabe garatzen ari den zibilizazio moduan ulertzen du mugimendu honek.[119][120] Modernitatearekiko ikuspegi positiboak ditu eta tradizio juduei dagokienez erabaki hartze komunitarioa du helburu.[121][122]
  • Judu-pizkundea: sinagogako erlijio-ofizioetara juduen antzinako tradizio mistikoak eta meditazioa, genero berdintasuna eta otoitz euforikoa ekarri nahi dituen mugimendua da.[123]

Sefardiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Sefardi»
 
Bi gizon estilo sefardiko Tora irakurtzen.

Sefardiak XV. mendean Iberiar Penintsulan bizi ziren juduak, bertatik kanporatuak eta beren ondorengoak dira.[33] Hala ere, zentzu zabalagoan, sefardiak liturgia jakin bat jarraitzen duten juduak dira, nahiz eta beren arbasoak Iberiar Penintsulan inoiz ez bizi.[125] Hau gertatzen da ihes egindakoak tokiko komunitateekin nahastu zirelako, ondorioz sefardien ohiturek nagusitasuna hartuz. Kanporatuak izan ziren juduak Otomandar Inperioan eta Iparraldeko Afrikan finkatu ziren, besteak beste.[125]

Aditu batzuen arabera, nahiz eta gaur egun Iberiar Penintsula osoko juduak sefarditzat hartzen diren, hasiera batean Al-Andaluseko juduei bakarrik egiten zien erreferentzia.[126] Ikerketa historiografikoak erakutsi du Kataluniako juduek beren liturgia eta ohiturak zituztela, sefardiengandik ezberdinak.[127] Judu katalanek Italiara, Otomandar Inperiora, Iparraldeko Afrikara eta Mendebaldeko Asiara egin zuten ihes, lehenengo 1391ko sarraskien ondorioz, eta gero 1492ko kanporatzeagatik. Hasieran identitate eta ohitura katalanak mantendu bazituzten ere, azkenean komunitate hauek Holokaustoan suntsituak izan ziren edo beste komunitate batzuetako ohiturak bere egin zituzten.[127]

Mizrahiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Mizrahi»
 
Yemendar emakume juduak arropa tradizionala (gargux)[128] jantzita.

Mizrahiak garai biblikotik gaur egunera arte Israelgo Lurraldean zein Iparraldeko Afrikan eta Mendebaldeko zein Erdialdeko Asian bizi ziren juduak dira.[129] Hitz honek «ekialdetar» esan nahi du eta termino soziologiko politikoa da, Israelgo Estatuaren sorrerarekin batera sortu zena europarrak ez ziren juduak talde batean biltzeko.[130][131][132] Judu mizrahi batzuek ez dute beren burua mizrahitzat, sefarditzat baizik, liturgia sefardia jarraitzen baitute.[133][134]

Mizrahitzat hartu ohi dira yemendar juduak, siriarrak, irandarrak, irakiarrak, bukhararrak, afgandarrak, georgiarrak eta ipar-ekialdeko kaukasiarrak, beste batzuen artean.[erreferentzia behar]

Beste talde batzuk

aldatu

Askenazi, sefardi zein mizrahi ez diren talde bereizi batzuk italkiak (italiarrak),[135][136] erromaniotarrak (greziarrak),[137][138] krimtxakoak (krimearrak)[139], Kaifeng-eko juduak[140] eta Cochingo juduak dira.

Judaismo ez errabinikoa

aldatu

Judaismo ez errabinikoak ez du Ahozko Tora jainkotiartzat hartzen, eta beraz ez ditu prozedura errabinikoak onartzen eskritura juduak interpretatzeko.

Haymanot

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Beta Israel»
 
Etiopiar judu bat Erosten harresian.

Beta Israel edo etiopiar juduek praktikatzen duten judaismoari haymanot deritzo; nahiz eta ge'ezez eta amhareraz hitz horrek «erlijio» esan nahi duen, sarri erabiltzen da espresuki etiopiar juduen erlijioa izendatzeko. Ia 2000 urtez beste juduengandik isolatuak bizi izan zirenez, ez zuten Talmudaren kodifikazioa ezagutzen eta ez dute Ahozko Legean sinesten. Ondorioz, ez dituzte garai biblikoaren ondorengo jaiegunak ospatzen, hala nola Hanuka.[141][142]

Karaismoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Judaismo karaita»

Karaismoa IX. mendean sortu zen, Benjamin Nahawandi jakintsu ez-errabinikoak eta bere jarraitzaileek Anan ben David-en Ahozko Toraren ukatzea berretsi eta Tanakharen ageriko esanahia bilatzen hasi zirenean. Judu karaitek Tanakha bakarrik dute jainkotiartzat eta halakharen iturritzat, eta Talmuda eta errabinoen iruzkinak, berriz, ez.[14][143]

Talde historikoak

aldatu

I. mendean hainbat talde judu zeuden, esate baterako, fariseuak, saduzearrak, zeloteak eta eseniarrak. Herodesen Tenpluaren suntsiketaren ondorioz, 70. urtean, talde hauek desagertu egin ziren.[3][119]

Jazarpena

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Antisemitismo» eta «Juduen kanporatzea»

Juduek jazarpena pairatu dute milaka urtez. Horren ondorioz juduek toki askotatik ihes egin behar izan dute eta diaspora judua sortu zen; lehenbizikoz K.a. 605ean, Neobabiloniar Inperiotik kanporatuak izan zirenean.

Elizaren igoeraren eta kristautasunak judaismoaren inguruan zituen iritzien ondorioz, juduen aurkako erasoak gehien bat arrazoi erlijiosoengatik izatera igaro ziren, arrazoi politikoak izan beharrean.[144]

Juduen jazarpen suntsitzaileena Alemania Nazian gertatu zen, non juduekin akabatzea lehentasuna zen. Hasieran juduak jazartzen hasi ziren eta gero, Bigarren Mundu Gerran eta Holokaustoan zehar, 1941etik 1945ra bitartean, 6.000.000 judu inguru hil zituzten.[145]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Kohler, Kaufmann. «Judaism» The Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
  2. (Ingelesez) Jacobs, Louis. (2007). Judaism. Encyclopaedia Judaica ISBN 978-0-02-866097-4..
  3. a b c d e (Ingelesez) Schiffman, Lawrence H. (2003). Understanding Second Temple and Rabbinic Judaism. KTAV ISBN 9780881258134..
  4. (Ingelesez) "History of Judaism until 164 BCE".. BBC.
  5. (Ingelesez) Religion: Three Religions, One God. PBS.
  6. (Ingelesez) Busse, Heribert. (1998). Islam, Judaism, and Christianity: Theological and Historical Affiliations. Markus Wiener Publishers ISBN 978-1-55876-144-5..
  7. (Ingelesez) Zeitlin, Irving M. (2007). The Historical Muhammad. Polity ISBN 978-0-7456-3999-4..
  8. (Ingelesez) Judaism. Berkley Center for Religion, Peace, and World Affairs..
  9. (Ingelesez) Fried, Yerachmiel. (2011-08-18). «What is Torah?» aish.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  10. a b c (Gaztelaniaz) Sonsino, Rifat. (2012). Vivir como judío: historia, religión, cultura. Palibrio ISBN 978-1-4633-2756-9..
  11. (Ingelesez) «Rabbinic Judaism» www.britannica.com (Encyclopædia Britannica) (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  12. (Ingelesez) Silberberg, Naftali. What is the "Oral Torah"?. chabad.org.
  13. (Ingelesez) «Sadducee» www.britannica.com (Encyclopædia Britannica) (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  14. a b c (Ingelesez) Kohler, Kaufmann; de Harkavy, Abraham. Karaites and Karaism. Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  15. (Ingelesez) Ackerman, Ari. (2010). «Eliezer Schweid on the religious dimension of secular Jewish renewal» Modern Judaism (Oxford University) 30 (2): 209–228. ISSN 0276-1114. (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  16. (Ingelesez) Myers, David N., ed. (2018). «Can We Excommunicate God?: April 30, 1965» The Eternal Dissident (University of California Press): 69–74. ISBN 978-0-520-29745-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  17. a b c d (Ingelesez) Mendes-Flohr, Paul. «Judaism» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  18. (Ingelesez) Ferziger, Adam S. (2009). «From Demonic Deviant to Drowning Brother: Reform Judaism in the Eyes of American Orthodoxy» Jewish Social Studies 15 (3): 56–88.  doi:10.2979/jss.2009.15.3.56. ISSN 0021-6704. (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  19. (Ingelesez) Cohen, Steven M; Bubis, Gerald B. (1990). The Impact of Denomination: Differences in the Israel-related Opinions of American Rabbis and Jewish Communal Workers. , 137-163 or..
  20. (Ingelesez) Lachoff, Irwin. (2019). Reform in Mid Nineteenth-Century Jewish New Orleans. Louisiana Historical, 171-198 or..
  21. a b (Ingelesez) «2021 World Jewish Population (DellaPergola, AJYB)» Berman Jewish Databank (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  22. (Ingelesez) Liddell, Henry George; Scott. «Ἰουδαίζω» www.perseus.tufts.edu (An Intermediate Greek-English Lexicon) (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  23. «AskOxford: Judaism» web.archive.org 2008-05-31 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  24. (Ingelesez) Skarsaune, Oskar. (2002). In the Shadow of the Temple: Jewish Influences on Early Christianity. InterVarsity Press (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  25. (Ingelesez) Cohen, Shaye J. D. (1999). The Beginnings of Jewishness: Boundaries, Varieties, Uncertainties. University of California Press.
  26. (Ingelesez) Adler, Yonatan. (2022-11-15). The Origins of Judaism: An Archaeological-Historical Reappraisal. Yale University Press ISBN 978-0-300-26837-9. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  27. (Ingelesez) «Talmud» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  28. a b c d e f g h i j k l m n o p (Ingelesez) Telushkin, Joseph. (1991). Jewish literacy: the most important things to know about the Jewish religion, its people, and its history. William Morrow and Company, Inc. ISBN 0-688-08506-7..
  29. (Ingelesez) Danzinger, Eliezer. How Many of the Torah's Commandments Still Apply?. Chabad.org.
  30. (Ingelesez) Kantor, Máttis. (2005). Codex Judaica. Zichron Press ISBN 9780967037837..
  31. (Hebreeraz) ben David, Abraham. (1971). Seder Ha-Kabbalah Leharavad. .
  32. (Ingelesez) Student, Gil. (2001). «Proofs For The Oral Law» www.aishdas.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  33. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s (Ingelesez) Robinson, George. (2016-04-12). Essential Judaism: Updated Edition: A Complete Guide to Beliefs, Customs & Rituals. Simon and Schuster ISBN 978-1-5011-1775-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  34. a b c (Ingelesez) Kadushin, Max. (1972). The Rabbinic Mind. Bloch Publishing.
  35. a b (Ingelesez) Neusner, Jacob. (2003). Invitation to the Talmud. Stipf and Son.
  36. a b (Ingelesez) Stern, David. (1988-10-01). «Midrash and Indeterminacy» Critical Inquiry 15 (1): 132–161.  doi:10.1086/448477. ISSN 0093-1896. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  37. a b (Ingelesez) Steinsaltz, Adin. (1976). The Essential Talmud. Basic Books.
  38. a b c d (Ingelesez) Strack, Hermann. (1980). Introduction to the Midrash and Talmud. Atheneum.
  39. a b (Ingelesez) Cohen, Abraham. (1949). Everyman's Talmud. E.P. Dutton & Co..
  40. (Ingelesez) Jonathan, Sacks. (2006). The Koren Sacks Siddur: Hebrew/English Prayer Book. Harper Collins Publishers.
  41. (Ingelesez) Scherman, Nosson. (2003). The Complete Artscroll Siddur. Mesorah Publications.
  42. (Ingelesez) Zalman of Liadi, Schneur. (2003). Siddur Tehillat Hashem. Kehot Publication Society.
  43. (Ingelesez) Sarna, Nahum M.. (1966). Understanding Genesis. Schocken Books ISBN 978-0-8052-0253-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  44. (Ingelesez) Neusner, Jacob; Avery-Peck, Alan. (2003-03-07). The Blackwell Companion to Judaism. Wiley ISBN 978-1-57718-059-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  45. (Hebreeraz) «Genesis 17:3-8» mechon-mamre.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  46. (Hebreeraz) «Genesis 22:17-18» mechon-mamre.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  47. (Hebreeraz) «Deuteronomy 6:5» mechon-mamre.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  48. (Hebreeraz) «Leviticus 19:18» mechon-mamre.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  49. (Ingelesez) Tuling, Kari H. (2020). Thinking about God: Jewish Views. The Jewish Publication Society ISBN 9780827613010..
  50. (Ingelesez) Stahl, Michael J.. (2021-03-12). The “God of Israel” and the Politics of Divinity in Ancient Israel. Brill ISBN 978-90-04-44772-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  51. a b c d e f (Ingelesez) Berlin, Adele. (2011). The Oxford Dictionary of the Jewish Religion. Oxford University Press ISBN 9780199730049..
  52. (Ingelesez) Hayes, Christine. (2012). Introduction to the Bible. Yale University Press ISBN 9780300181791..
  53. (Ingelesez) Moberly, R. W. L.. (1990-01-01). "Yahweh is One":The Translation of the Shema. Brill ISBN 978-90-04-27564-5. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  54. (Ingelesez) The theological foundations of prayer. Commission on Worship, Union of American Hebrew Congregations.
  55. (Ingelesez) Brodd, Jeffrey et al. (2013). Invitation to world religions. Oxford ; New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-973843-4. (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  56. a b (Ingelesez) Kettle, Simon; Gasser, Georg. (2021). The Divine Nature: Personal and A-Personal Perspectives. Routledge ISBN 978-0-367-61926-8..
  57. (Ingelesez) Leone, Massimo. (2016-03-01). «Smashing Idols: A Paradoxical Semiotics» Signs and Society 4 (1): 30–56.  doi:10.1086/684586. ISSN 2326-4489. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  58. (Ingelesez) Ben-Sasson, Hillel. (2019). Ben-Sasson, Hillel ed. «Conditional Presence: The Meaning of the Name YHWH in the Bible» Understanding YHWH: The Name of God in Biblical, Rabbinic, and Medieval Jewish Thought (Springer International Publishing): 25–65.  doi:10.1007/978-3-030-32312-7_2. ISBN 978-3-030-32312-7. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  59. (Ingelesez) Maimens, Steven. (2013). Is There a Jewish Theology or Not?. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  60. (Ingelesez) Septimus, Daniel. «Must a Jew Believe in God?» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  61. (Ingelesez) Steinberg, Milton. (1947). Basic Judaism. New York: Harcourt Brace Jovanovich.
  62. (Ingelesez) Bederman, Diane Weber. (2014-03-19). «The True Meaning of Ethical Monotheism» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  63. (Ingelesez) «Core Ethical Teachings of Judaism» Israel & Judaism Studies 2018-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  64. (Ingelesez) «Modern Jewish Views of God» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  65. (Ingelesez) Tanakh: The Holy Scriptures. JPS.
  66. (Ingelesez) Newman, Carey C.; Davila, James R.; Lewis, Gladys S.. (1999). The Jewish Roots of Christological Monotheism: Papers from the St. Andrews Conference on the Historical Origins of the Worship of Jesus. BRILL ISBN 978-90-04-11361-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  67. (Ingelesez) Rosen, Jeremy. (2008-06). «Differing and changing attitudes in the Jewish exegetical tradition to the fulfilment of the biblical land covenant» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 71 (2): 189–202.  doi:10.1017/S0041977X08000499. ISSN 1474-0699. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  68. (Ingelesez) Zeligs, Dorothy F.. (1961). «Abraham and the Covenant of the Pieces: A Study in Ambivalence» American Imago 18 (2): 173–186. ISSN 0065-860X. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  69. a b c d e f g h i j (Ingelesez) Dosick, Wayne D. (2009). Living Judaism: The Complete Guide to Jewish Belief, Tradition, and Practice. Harper Collins ISBN 978-0-06-174853-0. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  70. (Ingelesez) Clements, Ronald. (1968). God's Chosen People: a Theological Interpretation of the Book of Deuteronomy. S.C.M. Press.
  71. (Ingelesez) Mackenzie, Don; Falcon, Ted; Rahman, Jamal. (2011). Religion Gone Astray: What We Found at the Heart of Interfaith. Skylight Paths ISBN 978-1863733178..
  72. (Ingelesez) Emet Ve-Emunah: Statement of Principles of Conservative Judaism. United Synagogue Book Service ISBN 978-0916219062..
  73. (Ingelesez) The Guiding Principles of Reform Judaism. .
  74. Federation of Reconstructionist Congregations and Havurot. .
  75. (Ingelesez) Drazi, Israel. (2009). Maimonides and the Biblical Prophets. Gefen Publishing House.
  76. (Ingelesez) Babiloniako Talmud, Makkot 23b-24a. .
  77. a b (Ingelesez) Kagan, Yisrael Meir. (1990). The Concise Book of Mitzvoth: The Commandments which can be Observed Today. Feldheim.
  78. (Ingelesez) Solomon, Norman. (2009). Judaism. Sterling Publishing Company, Inc. ISBN 978-1-4027-6884-2. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  79. (Hebreeraz) «ייחודם של עשרת הדיברות» Bar-Ilan Unibertsitatea 2020-08-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  80. (Ingelesez) Mishnah Shabbat 7:1. .
  81. (Ingelesez) Kohler, Kaufmann. «Articles of Faith» The Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  82. a b c d e (Ingelesez) Kohler, Kaufmann; Hirsch, Emil G.. «Articles of faith» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  83. a b c (Ingelesez) Jacobs, Louis. (2007). Judaism. Encyclopaedia Judaica ISBN 978-0-02-866097-4. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  84. (Ingelesez) «Maimonides' 13 Foundations of Judaism» Mesora (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  85. (Ingelesez) Blumenfeld, Mordechai. (2009-05-09). «Maimonides #1 - God as Creator» Aish (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  86. a b c (Ingelesez) Septimus, Daniel. «The Thirteen Principles of Faith» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  87. a b (Ingelesez) Eisenberg, Ronald L.. (2010-01-01). Jewish Traditions: A JPS Guide. Jewish Publication Society ISBN 978-0-8276-1039-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  88. (Ingelesez) Kellner, Menachem. (2004). Dogma in Medieval Jewish Thought: From Maimonides to Abravanel. The Littman Library of Jewish Civilization ISBN 9781909821422..
  89. (Ingelesez) «What Do Jews Believe?» Mechon Mamre (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  90. (Ingelesez) «Description of Judaism: Jewish history and texts» Religious Tolerance (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  91. (Ingelesez) Tractate Sanhedrin. .
  92. (Ingelesez) Kosior, Wojciech. (2015-01-01). «Some Remarks on the Self-Images of the Modern Judaism. Textual Analysis» Filozofia kultury, P. Mróz (ed.), Cracow 2015, p. 91-106. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  93. (Ingelesez) Newman, Louis. (2003). Introduction to Jewish Ethics. Routledge ISBN 1138471704..
  94. (Ingelesez) Donin, Hayim Halevy. (1972). To Be A Jew. New York: Basic Books ISBN 9780465086245..
  95. (Ingelesez) Telushkin, Joseph. (2006). A Code of Jewish Ethics: Volume 1 - You Shall Be Holy. New York: Bell Tower.
  96. a b c d e f g h i (Ingelesez) Diamant, Anita. (2007-08-07). Choosing a Jewish Life, Revised and Updated: A Handbook for People Converting to Judaism and for Their Family and Friends. Knopf Doubleday Publishing Group ISBN 978-0-8052-1219-8. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  97. a b c d (Ingelesez) Lange, Nicholas de. (2000). An Introduction to Judaism. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-46624-0. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  98. a b (Ingelesez) Hirsch, Emil; Jacobs, Joseph; Greenstone, Julius H. «Sabbath» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  99. (Ingelesez) «Kibbutz Lotan - Tu B'shvat Campaign» Kibbutz Lotan 2011-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  100. (Ingelesez) «Tu B’Shvat—the Jewish Earth Day» Jewish Woman Magazine 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  101. (Ingelesez) «Jewish Environmentalism in North America» NeoHasid.org 2023-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  102. (Ingelesez) Quirin, James. (2010-11). The Evolution of the Ethiopian Jews: A History of the Beta Israel (Falasha) to I920. Tsehai Publishers & Distributors ISBN 978-1-59907-046-9. (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  103. Shkalim, Esther. (2006). A mosaic of Israel's traditions : holidays, feasts, fasts. Jerusalem ; New York : Devora Pub. ISBN 978-1-932687-56-9. (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  104. (Ingelesez) «Fasting and fast days» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  105. (Ingelesez) Shurpin, Yehuda. «The Levite Choir and Orchestra: What, Who and How?» Chabad.
  106. (Ingelesez) «The Beit Din» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  107. (Ingelesez) Schiffman, Lawrence H.. (2003). Understanding Second Temple and Rabbinic Judaism. KTAV Publishing House, Inc. ISBN 978-0-88125-813-4. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  108. (Ingelesez) «Rabbinic Judaism» Encyclopedia Britannica 2020-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  109. (Ingelesez) «Ashkenazi» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  110. a b (Ingelesez) Mosk, Carl. (2013-02-15). Nationalism and Economic Development in Modern Eurasia. Routledge ISBN 978-1-135-07117-2. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  111. (Ingelesez) Ben-Sasson, Haim Hillel; et al. (2007). «Germany» Encyclopedia Britannica 7: 524. ISBN 978-0-02-866097-4..
  112. (Ingelesez) Harshav, Benjamin. (1999). The Meaning of Yiddish. Stanford: Stanford University Press.
  113. a b (Ingelesez) Raphael, Marc Lee. (1984). «Profiles in American Judaism: the Reform, Conservative, Orthodox, and Reconstructionist traditions in historical perspective» Internet Archive (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  114. (Ingelesez) Gillman, Neil. (1993). Conservative Judaism: The New Century. Behrman House, Inc ISBN 978-0-87441-547-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  115. (Ingelesez) Elazar, Daniel J.; Geffen, Rela Mintz. (2012-02-01). The Conservative Movement in Judaism: Dilemmas and Opportunities. State University of New York Press ISBN 978-0-7914-9202-4. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  116. (Ingelesez) Petuchowski, Jakob Josef. (1998). «The Concept of Revelation in Reform Judaism» Studies in Modern Theology and Prayer (Jewish Publication Society).
  117. (Ingelesez) Meyer, Michael A.. (1995-04-01). Response to Modernity: A History of the Reform Movement in Judaism. Wayne State University Press ISBN 978-0-8143-3755-4. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  118. (Ingelesez) Goldscheider, Calvin; Zuckerman, Alan. (2004). «The Judaic Reformation as a Sociopolitical Process» Social Foundations of Judaism (Wipf and Stock Publishers) ISBN 978-1-59244-943-9. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  119. a b c d (Ingelesez) Karesh, Sara E.; Hurvitz, Mitchell M.. (2005). Encyclopedia of Judaism. Infobase Publishing ISBN 978-0-8160-6982-8. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  120. (Ingelesez) Alpert, Rebecca. «Reconstructionist Judaism in the United States» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  121. (Ingelesez) Teutsch, David. (2016). «Values-Based Decision Making» Reconstructing Judaism (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  122. (Ingelesez) Schwartz, Jeremy. (2016-11-16). The Torah Process: How Jews Make Decisions. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  123. (Ingelesez) Vitello, Paul. (2014-07-09). «Zalman Schachter-Shalomi, Jewish Pioneer, Dies at 89» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  124. (Ingelesez) Cohn-Sherbok, Dan. (2004-03-01). «Humanistic Judaism» Encyclopedia of New Religious Movements (Routledge) ISBN 978-1-134-49969-4. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  125. a b (Ingelesez) «Sephardi» Encyclopedia Britannica 2023-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  126. (Gaztelaniaz) Feliu, Eduard. Cataluña no era Sefarad. .
  127. a b (Ingelesez) «The Return of the Lost Siddur of the Jews of Catalonia» The Librarians 2019-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  128. (Ingelesez) Lowenstein, Steven M. (2000). The Jewish cultural tapestry: international Jewish folk traditions. New York: Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  129. (Ingelesez) «Who Are Mizrahi Jews?» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  130. (Ingelesez) Shohat, Ella. (1999). «The Invention of the Mizrahim» Journal of Palestine Studies 29 (1): 5–20.  doi:10.2307/2676427. ISSN 0377-919X. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  131. (Ingelesez) Cohen, Hadar. (2022-11-29). «Mizrahi Remembrance Month: Reclaiming our stories» https://www.newarab.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  132. (Ingelesez) Eyal, Gil. (2006). The Disenchantment of the Orient: Expertise in Arab Affairs and the Israeli State. Stanford University Press ISBN 978-0-8047-5403-3. (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  133. (Ingelesez) «Mizrahi Jews in Israel» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  134. (Ingelesez) «What Do You Know? Sephardi vs. Mizrahi» Herbert D. Katz Center for Advanced Judaic Studies (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  135. (Ingelesez) «If You Haven't Tried Italian Jewish Food, It's Time to Dive In | The Nosher» My Jewish Learning 2022-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  136. (Ingelesez) «Italkim, the Italian Liturgy» NJOP (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  137. (Ingelesez) «The pre-Ashkenazi and Sephardi Romaniote Jews» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  138. (Ingelesez) Rabinowitz, Gavin. «Greece’s Romaniote Jews face extinction, 70 years after Auschwitz» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  139. (Ingelesez) «Krymchaks: The Unique Jews of Crimea» NJOP (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  140. (Ingelesez) «The Jews of Kaifeng: China's Only Native Jewish Community» My Jewish Learning (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  141. (Ingelesez) Appiah, Anthony; Gates, Henry Louis. (1999). Africana : the encyclopedia of the African and African American experience. New York : Basic Civitas Books ISBN 978-0-465-00071-5. (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  142. (Ingelesez) Avrum M. Ehrlich. (2008). Encyclopedia Of The Jewish Diaspora. (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  143. (Ingelesez) Yaron, Y.; Pessah, Joe; Qanaï, Avraham; El-Gamil, Yosef. (2003). An Introduction to Karaite Judaism: History, Theology, Practice and Culture. Albany, NY: Qirqisani Center ISBN 978-0-9700775-4-7..
  144. (Ingelesez) Langmuir, Gavin. (1993). History, Religion, and Antisemitism. University of California Press ISSN 978-0-520-07728-7..
  145. (Ingelesez) Dawidowicz, Lucy. (1986). The War Against the Jews. Bantam.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu