Josephine Clofullia
Josephine Clofullia, jaiotzaz, Josephine Boisdechêne (Versoix, Suitza, 1829ko martxoaren 25a – Suitza, 1875) suitzar emakume bizarduna izan zen, eta P. T. Barnum-en American Museum-en erakutsi zen.[1][2][3][4][5]
Josephine Clofullia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Versoix, 1829ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | 1875 (45/46 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | performancelaria, Emakume bizarduna eta zirkuko artista |
Enplegatzailea(k) | P. T. Barnum |
Biografia
aldatuHaurtzaroa
aldatuFamilia aberats baten alaba, iledun jaio zen eta zortzi urte zituela bi hazbeteko bizarra zuela esaten zen. Andereñoen eskola batera joan ondoren, hamalau urterekin Suitzan eta Frantzian hasi zen erakusten, lehenbizi aitarekin eta sustatzaile batekin eta gero aitarekin baino ez. Parisen Fortune Clofullia margolaria ezagutu eta ezkondu egin ziren.[1]
Bizitza pertsonala
aldatuEmakume izaera berretsi egin zen Clofulliak bi seme-alaba izan zituenean; lehena, 1851n jaio zen, ezkondu eta urtebetera, baina hamaika hilabeterekin gaixotu eta hil egin zen. Arreba hil eta hilabete gutxira jaio zen Albert semea, ama bezain hirtsuto edo iledun.[1]
Bitxikerien ikuskizun-ibilbidea
aldatuFamilia osoa —Clofullia, aita, senarra eta semea— Estatu Batuetara joan ziren, eta han ikuskizunetan aritzen zen P. T. Barnum ezagutu zuten. Hark kontratatu egin zuen, eta 1853. urteaz geroztik "Ginebrako emakume bizardun" gisa erakutsi zuen, eta ziurtatzen zuen bizarra 6 hazbetekoa zela (15,24 cm), Albert semeari ere bibliako izen handia jarri zion "Esaú umea", guztiz iletsua zela esanda, nahiz eta beti jantzita erakutsi. Clofullia, garai hartako emakume bizardun orok bezala, bere feminitatea nabarmentzeko, modan zegoen jantzita agertzen zen, dama setatu bat balitz bezala. Horretarako Barnumek jantzi eta bitxirik onenak erosi zizkion; Bizatrra mozu zuenean, Napoleon III.aren bizarra imitatuta, diamante bat jaso zuen haren opari.[1]
Barnum-en epaia edo propaganda
aldatu1853ko uztailean, ustez William Charr-ek Clofulliaren aurkako demanda jarri zuen, gizon bat eta iruzurgile bat zela esanez. Hainbat medikuk aztertu eta emakume-izaera egiaztatu zuten, eta azkenean epaimahaiak baztertu egin zuen kasua. Baina susmo sendoak daude, Barnumek publizitate-trikimailu gisa eta interesa handitzeko asmatutako kontua zela.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Ingelesez) «Josephine Clofullia (The Bearded Lady) Begins Performing at Barnum's American Museum» World History Project (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ (Portugesez) MeisterDrucke. «Josephine Clofullia | Thomas M. Easterly» MeisterDrucke (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ (Thailandieraz) hmong.wiki. «Josefina Clofullia Vida tempranayVida personal» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ (Ingelesez) CandyGuy. (2006-06-03). «MME. CLOFULLIA - The Bearded Lady of Geneva» The Human Marvels (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ (Ingelesez) «In Photos: Bearded Women Throughout History» thevintagenews 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ The Human Marvels: Mm.Josephine Clofullia, The Bearded Lady of Geneva. .[Betiko hautsitako esteka]