Jose Luis Korta

arraunlaria

Jose Luis Korta Elizondo (Orio, Gipuzkoa, 1949ko apirilaren 25a) arraunlari eta patroi gipuzkoarra da. Telebistako hainbat saiotan ere parte hartu izan du. Orio, Lasarte, Kaiku, Zierbena eta Castro Urdialesko arraun taldeetan ibili da arraunlari, patroi edo-eta entrenatzaile gisa. Guztira 16 Kontxako Bandera irabazi ditu. Moskuko Olinpiar Jokoetan ere izan zen.[1]

Jose Luis Korta

Bizitza
JaiotzaOrio1949ko apirilaren 25a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Lantokia(k)Bellús

Kirol ibilbidea

aldatu

Jose Luis Korta Elizondo 1949ko apirilaren 25ean Orioko Ortzaika auzoan jaio zen. Orio Arraunketa Elkartean 1968an egin zuen debuta aulki mugikorean. Zortikoaren partaide izan zen baina skiffean ere ongi moldatzen zen eta bi kategoriatan Espainiako txapelduna izan zen urte hartan. Hori gutxi balitz 10 aldiz jarraian izan zen skiff modalitateko Espainiako txapelduna. 1970an "Altxerri" patroi zela Oriok berriro ere traineruari ekin zion eta hiru urtez jarraian irabazi zuen Kontxako Bandera eta bitan Espainiako Txapelketa. 1973an Lasarteko Michelin trainerura joan zen eta bere auzokoa zen Antonio Olidenen gidaritzapean Kontxako Bandera berri bat irabazi zuen.

1976an Ramon Arreseigorrek Kaikura ekarri zuen eta Bizkaitarren urrezko aroaren parte izan zen. Entrenatzaile eta arraunlari lanetan aritu zen eta 10 urtetan 4 Kontxako Bandera eta 3 Espainiako Txapelketa berri lortuko zituen bertan. 1982ko Kontxan ezin izan zuen arraun egin zigorturik zegoelako. Aulki mugikorrari ez zion berehala utzi eta 1980an Moskuko Olinpiar Jokoetan ere izan zen. Urte asko Sestaon egin ondoren, 1988an Zierbenak fitxatu zuen eta titulu handirik irabazi ez bazuen ere San Pedro eta San Juanen ondoren trainerurik indartsuena bihurtu zen 80. hamarkadaren bukaeran.

1990ko denboraldia bukatu zenean Oriora itzuli zen. Aurreko urtean Kontxan sartu gabe gelditu ondoren, lehenengo denboraldian taldearen maila nabarmen igo zuen eta Kontxako Bandera irabaztear egon zen. 1992an iritsi zen garaipena, Donibanekorekin lehia estua izan eta gero. Hurrengo urteetan talde indartsua lortu zuen eta 90. hamarkadaren bukaeran Orio traineru nagusia bihurtu zen. Han aritu ziren arraunlari asko gaur egun traineru indartsuenetako entrenatzaileak bihurtu dira, hala nola, Joxean Olaskoaga "Aizperro", Jon Salsamendi, Mikel Orbañanos...

1997 urtean bere anaia Bixente Kortak Castro Urdialesera eraman zuen. Urtez urte gora egin zuen klubak eta 2001ean Kontxa irabazi zuen, lehenengo egunean arraunlari arituz eta bigarrenean itsasoa gaiztotu zenez patroi. 52 urterekin egin zuen arraun eta Kontxa irabazi duen arraunlaririk zaharrena bera da. 2002 eta 2006an ere Kontxako Banderak eskuratu zituen, oraingoan entrenatzaile soilik izanik. 2008. urtean KAE Ligan ari zen Kaikura itzuli zen eta bigarren urrezko aroa ekarri zion Kaikuri, fitxaketetan oinarrituriko traineru indartsua egin baitzuen. 3 TKE Liga, 2 Kontxa eta Espainiako 4 Txapelketa lortu zituen. Azken urteetan ordea TKE Ligarekin istiluak izan eta itzalean entrenatzen ibiltzea tokatu zitzaion 2017an utzi zuen arte.

2019 denboraldia hasita zela San Juango traineruaren ardura hartu zuen KAE Ligan.

Hauek dira izan dituen taldeak hurrenez hurren:

Taldea Denboraldiak
Orio 1968-1972
Lasarte-Michelin 1973-1975
Kaiku 1976-1987
Zierbena 1988-1990
Orio 1991-1997
Castro Urdiales 1998-2007
Kaiku 2008-2017
San Juan 2019-2020
Kaiku 2021-

Telebistako showmana

aldatu

Hain polemikoa eta mediatikoa izanik hainbat telebista saiotan parte hartu du. Bereziki ezaguna bihurtu da El conquistador del fin del mundo saioan kapitain lanak egin izanagatik.

Palmaresa

aldatu

Bandera eta Txapelketa garrantzitsuenak bakarrik ageri dira palmares honetan.

  • Kontxako Bandera (16):
    • Arraunlari (8): 1970, 1971, 1972, 1973, 1978, 1980, 1981, 2001*
    • Patroi (3): 1992, 1997, 2001*
    • Entrenatzaile (6): 1982, 1996, 2002, 2006, 2009, 2012.
      • 2001 urtean Castroko traineruarekin lehenengo igandean arraunlari aritu zen eta bigarren igandean patroia izan zen.
  • Espainiako Traineru Txapelketa (9): 1971, 1978, 1981, 1982, 2001, 2009, 2010, 2011, 2013
  • Espainiako zortziko txapelketa (1): 1968
  • Espainiako skiff txapelketa (10): 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Arrauna Euskal Herrian / El remo en Euskal Herria. Manu Etxeberria Sedano.
  • Oriotarren iraultza (1965.75) La revolucióh oriotarra. Manu Etxeberria Sedano.

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jose Luis Korta