José Ignacio Iruretagoiena
José Ignacio Iruretagoiena Larrañaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1963 – ib., 1998ko urtarrilaren 9a) ETAk hildako politikari bat izan zen.[1]
José Ignacio Iruretagoiena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1963 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Zarautz, 1998ko urtarrilaren 9a (34/35 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta zurgina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Bizitza
aldatuJosé Ignacio Iruretagoiena 1998ko urtarrilaren 9an hil zen, Zarautzen, ETAren atentatu batean.[2] Zurgina zen, eta Alderdi Popularreko zinegotzia Zarauzko Udalean.[3][4] Ezkonduta zegoen eta bi seme zituen. Hil zutenean, 35 urte zituen.[5]
Hilketa
aldatu1998ko urtarrilaren 8aren aurreko asteetan ETAko kide zen Gregorio Escudero Balerdi, José Ignacio Iruretagoiena zelatatzen ibili zen[6] Lortutako informazioa Francisco Javier García Gaztelu (Txapote) eta Irantzu Gallastegi Soduperekin (Amaya) partekatu zuen. Gregorio Escudero berak García Gaztelu eta Irantzu Gallastegi eraman zituen Andoainetik Añorgako geralekura. Handik, tren bat hartu zuten, Zarautzera. Bere konplizearen informazioa baliatuta, Zarautzera heltzean, José Ignacio Iruretagoienaren ibilgailua aurkitu zuten, garaje baten aparkaleku-plaza batean. Irantzu Gallasteguik lehergailu bat jarri zuen gidariaren eserlekuaren azpian. ETAk fabrikatutako lehergailu horrek 1,5 edo 2 kilo amonal eta kloratita zituen eta tenporizadore bat.[7] Etarrak bonba jartzen zuen bitartean, García Gazteluk ingurua zaintzen zuen. Lana bukatu ostean, ETAko kide biak trenez itzuli ziren Añorgako geralekura eta bertan Gregorio Escuderok hartu zituen eta Andoainera bueltan eraman zituen.
1998ko urtarrilaren 9an, 7:40ak aldera, José Ignacio Iruretagoienak bere autoa hartu zuen. Lanera zihoan. Ibilgailua martxan jarri eta, metro gutxi batzuk egin ondoren, Urdaneta kale inguruan, lehergailuak eztanda egin zuen, 7:50etan. Leherketa jazo eta berehala, hainbat oinezko hurbildu ziren eta José Antonio oso larri aurkitu zuten, zenbait gorputz-adar galdu zituelarik. Biktimak euskaraz laguntza eskatzen zuen. José Antonio suspertzen saiatu ziren, baina alferrik. Leherketak ere, oinezko bati lesioak eragin zizkion eta hurbileko eraikin batean, kotxe batean eta galtzadan kalteak sortu zituen. Poliziak gunea inguratu eta beranduago, epaileak hilotza altxatzea agindu zuen. Euskadiko udaletxeetan kontzentrazio isilak antolatu zituzten hilketa gaitzesteko xedez.[8][9][10]
2006ko maiatzaren 18an, Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko Salaren Bigarren Atalak 22/2006 epaia eman zuen eta 42 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Gregorio Escudero Balerdiri.[11][12][13][14]25 urte erailketa terrorista leporatuta eta beste 17 hondamen terrorista eragitea egotzita14. Horrez gain, José Ignacio Iruretagoiena Larrañagaren oinordeentzako 120.000 euroko kalte-ordaina ezarri zioten.[15] Ebazpenak ere, zigortuari Zarautzera itzultzen debekatzen dio 5 urteko epean eta atentatuak eragindako kalteak ordaintzera behartzen du.[16] Era berean, atal horrek sumarioari amaiera ematea eta Francisco Javier García Gaztelu eta Irantzu Gallastegui Soduperen kontrako ahozko judizioarekin hastea ezarri zuen.[17] Ahozko ikustaldiaren ondoren, abenduaren 17an emandako 78/2009 epaiak 46 urteko kartzela-zigorra jarri zion terrorista bakoitzari. 28 urte erailketa terrorista leporatuta eta beste 18 hondamen terrorista eragitea egotzita. Gainera epaileak Zarautzetik edo biktimen etxebizitzatik 500 metrora hurbiltzea debekatu zien eta 200.000 euroko kalte-ordaina erraiarentzako eta 100.000 eurokoa seme bakoitzarentzako ezarri zien, bai eta atentatuak eragindako kalteak ordaintzea.
Atentatua burutu ondoren, ETAk hilketa aldarrikatu zuen Egin egunkariak argitaraturiko adierazpen baten bitartez.[18]
Handik eta urte batzuetara, ETA Euskadiko Alderdi Popularreko goi-karguak hiltzen saiatu zen, José Ignacio Iruretagoienari Zarauzko hilerrian omenaldia egiten ari zirela.[19][20][21]
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, 2011. 151-159 orrialdeak. FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN.