Jon Darpon
Jon Darpon Sierra (Bilbo, 1959) bizkaitar politikari jeltzale bat da. 2012ko abenduaren 17tik 2019ko martxoaren 14ra bitarte Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilaria izan zen. Osasunaren sektore pribatuan aritu da batez ere, besteak beste, IMQ, Sanitas Unibertsitate Fundazioa, Mexikoko AXA eta Keralty enpresetan.[1]
Jon Darpon | |||
---|---|---|---|
2012ko abenduaren 17a - 2019ko martxoaren 14a ← Rafael Bengoa - Nekane Murga → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1959 (64/65 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Keralty | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Ibilbidea
aldatuIMQ Kliniken Taldeko zuzendaria da. Osakidetzako osasun laguntzako zuzendaria eta Txagorritxu Ospitaleko zuzendaria ere izana da.
Osasun Sailburua 2012-2019
aldatu2012ko abenduaren 17an Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua izendatu zuten. Osakidetzako murrizketengatik kritikatu zuten sindikatuek.[2] Lan Eskaintza Publikoetako azterketatan egondako iskanbila dela eta dimisioa eman zuen 2019ko martxoaren 14an.[3][4][5][6] Dimisioa eskatu eta gero, Keralty izeneko enpresan lan egiten sartu zen Eurasiako operazioen zuzendari, horren ondorioz Josu Estarronak Legebiltzarreko Etika Batzordearen iritzia eskatu zuen,[7] izan ere enpresa horrek 2.113.443 euro jaso zituen 2016 eta 2019 urte artean, Darponen zuzendaritzapean hain zuzen ere.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Keralty, la empresa de altos cargos del PNV que abandera el desmantelamiento de la sanidad pública a nivel internacional» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Darponek dimisioa eman du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2019-03-14). «Dimite el consejero vasco de Sanidad, Jon Darpón, por las filtraciones en una oposición médica» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El triste adiós de Darpón» ELMUNDO 2019-03-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2019-10-06). «El exconsejero de Salud que dimitió por el fraude de las oposiciones médicas ficha por una aseguradora privada internacional» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-26). «Lakua resalta la legalidad de la «puerta giratoria» de altos cargos de Salud a Keralty» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Rafael Bengoa (Osasuna eta Kontsumoa) |
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua 2012ko abenduaren 17a - 2019ko martxoaren 14a |
Ondorengoa Nekane Murga |