John Magufuli
John Pombe Joseph Magufuli (Chato, 1959ko urriaren 29a - Dar es Salaam, 2021eko martxoaren 17a) tanzaniar kimikari, irakasle eta politikaria izan zen. Errepublikako presidentea izan zen 2015eko azaroaren 5etik[1] hil arte. 1995an aukeratu zuten lehen aldiz Parlamenturako. 2000-2005 eta 2010-2015 bitartean Lan, Garraio eta Komunikazio ministroa izan zen eta Hegoaldeko Afrikako Garapenaren Komunitatearen idazkaria izan zen 2019 eta 2020 tartean[2][3].
Chama Cha Mapinduzi alderdi nagusiaren hautagaia izan zen 2015eko lehendakaritzarako hauteskundetarako, eta 2015eko azaroaren 5ean hartu zuen kargu hori; 2020an berriro ere hautatu zuten. Bere programan gobernuaren ustelkeria gutxitzea eta gastua murriztea zeuden, Tanzaniako industrian inbertitzen zen bitartean. Hala ere, autokrazia salaketa ugari izan zituen, adierazpen askatasuna mugatu zuela esan zen eta oposizio politikoa jazarri zuela[4].
Lehendakaritza
aldatuAzpiegiturak
aldatuBere lehendakaritzan azpiegitura ugari berritu ziren[5], batez ere errepide eta trenbideak. Bulldozer izengoitia jaso zuen egindako obren ondorioz, baina baita oposizioaren aurka erabilitako metodoen ondorioz ere[6].
Eskubide zibilak
aldatuHainbat blog, egunkari eta komunikabide estutu zituen, lizentziak medio. Mawio swahili egunkaria itxi zuen eta oposizioaren adierazpen askatasuna urratzen zuten neurriak hartu zituen[7][8][9][10].
Katolikoa erlijioz, Tanzaniako Apezpiku-Konferentziaren kritika jaso zuen askatasun konstituzionalak urratzen zituzten neurriak hartzeagatik[11]. LGBT mugimenduen aurkako errepresioa abiatu zuen, HIESaren inguruko informazio eta laguntza guztia debekatuz (testak, kondoiak eta medikuen laguntza), gaixotasun horri lotutako klinikak itxi eta gayen eskubideen alde aritzen zen pertsonen deportazioarekin mehatxatuz, baita homosexuala izateko delituaz (30 urteko kartzela zigorra egon daiteke Tanzanian) defendatzen dituzten abokatuak ere[12]. Homosexualak identifikatzeko batzorde bat sortu zuen eta Facebook bezalako sare sozialetan homosexualak jarraitzen zituzten pertsonak homosexualtzat hartu zituen[13].
Osasuna
aldatuFamilia-plangintzaren aurka aritu zen, ume bat edo bi bakarrik izan nahi duten familiak alfertzat jo zituen, eta ume gutxi izatearen ideia helburu oso okerrak zituzten atzerritarren propaganda zela argudiatu zuen[14][15][16]. 2019an eskatu zien emakumeei "euren obarioak askatzeko", populazio hazkuntza egon zedin[17].
Koleraren aurkako kanpaina bat abiatu zuen, independentzia eguneko jaia kendu eta bertan erabiltzen zen dirua herrialdea garbitzeko erabili zuen[18].
COVID-19 pandemian zehar negazionismoa bultzatu zuen. Lehenengo "korona deabrua da, eta ezin da bizi Jesusen gorputzean" esan zuen[19]. Bere komisarioa zen Paul Mokondak esan zuen gaixotasuna herrialdean desagertu zela errezatzeari esker[20]. Ezaguna egin zen COVID-19a detektatzeko PCR probak ahuntz, papaia, ardi eta oliotan erabili zituea esan zuelako eta, guztietan, positibo eman zutela esan zuelako, nahiz eta datu horiek ez zituen inoiz argitaratu[21], mundu osoan negazionistek erabili zuten argudioetako bat sortuz[22]. 2020ko apirilean gaixotasunaren datuak eskaintzeari utzi zioten, laboratorio nazionaleko burua kaleratu zuen eta delitutzat jo zuten gaixotasunari buruzko datu ez gubernamentalak zabaltzea[23]. Maskaren eta testen aurka hitz egin zuen behin eta berriz[24]. Txertoak arriskutsuak zirela esan zuen eta, "gizon txuriek txerto bat asmatzeko gai balira, HIESaren aurkako txertoa izango zutela" esan zuen. Magufulik sendabelarrak promozionatu zituen, txertoen ordez[25].
Heriotza
aldatu2021ko otsailaren 27tik aurrera Magufulik ez zuen agerraldi publikorik egin, eta hainbat zurrumurru sortu ziren bere gaixotasunaren inguruan[26]. Kenyako egunkari batek 2021eko martxoaren 10ean esan zuen "Afrikako lider bat" COVID-19aren ondorioz tratamendua jasotzen ari zela Nairobin, eta espekulatu zen Magufuli izan zitelkeela. Tundu Lissu oposizioko politikariak esan zuen berari ere esan ziotela COVID-19a zuen liderra Magufuli zela, baina ez zuen daturik aurkeztu[27].
2021eko martxoaren 17an Samia Suluhu presidenteordeak esan zuen Magufuli Dar es Salaamen hil zela[28], baina ez zuen esan heriotzaren arrazoia[26]. Hala ere, fibrilazioak zituela iradoki zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nesoba, Ruth. John Magufuli - Tanzania's 'Bulldozer' president in profile. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2019-6-20).
- ↑ (Ingelesez) «Southern Africa: ...nyusi Takes Chair, Praises Magufuli» allAfrica.com 2020-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «John Magufuli: Tanzania's 'bulldozer' president» BBC News 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Tanzania opposition loses key seats in vote marred by fraud claim» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Top ongoing mega projects in Tanzania» Construction Review Online 2020-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ «John Magufuli is bulldozing the opposition and wrecking the economy» The Economist 2017-10-19 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Carlitz, Ruth; Manda, Constantine. «Tanzania loves its new anti-corruption president. Why is he shutting down media outlets?» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Dahir, Abdi Latif. «You now have to pay the government over $900 a year to be a blogger in Tanzania» Quartz (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «John Magufuli - Tanzania's 'Bulldozer' president in profile» BBC News 2019-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Dahir, Abdi Latif. «The list of bans imposed by Tanzania’s populist president just keeps growing» Quartz (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Bishops in Tanzania denounce government for suppressing freedoms» Catholic News Agency (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Tanzania illegally detains human rights lawyers for 'promoting homosexuality'» the Guardian 2017-10-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Thousands ‘living in fear’ after Tanzania calls on public to report gay people» the Guardian 2018-11-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Tanzania's president says women using birth control are too 'lazy' to feed a family» The Independent 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ CNN, Stephanie Busari. «'Don't use birth control,' Tanzania's President tells women in the country» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ CNN, Bukola Adebayo and Damilola Odutayo. «Tanzania family planning policy under fire after country suspends birth control ads» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «‘Set your ovaries free:’ Tanzania leader seeks population growth» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Tanzania's Magufuli scraps independence day celebration» BBC News 2015-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ «Africa is woefully ill-equipped to cope with covid-19» The Economist 2020-03-26 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ «Tanzania Says COVID-19 Defeated With Prayer Despite Fears | Time» web.archive.org 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) AfricaNews. (2020-05-06CEST14:00:25 02:00). «Tanzania: goat, paw paw, jackfruit test positive for coronavirus [Morning Call»] Africanews (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué sabemos del supuesto resultado positivo por coronavirus de una cabra y una papaya en Tanzania debido a supuestos test defectuosos? - Maldita.es» Maldita.es — Periodismo para que no te la cuelen 2020-06-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Farmer, Ben; Brown, Will; Vasilyeva, Nataliya. (2020-06-05). «The ‘Ostrich Alliance’: Coronavirus and the world leaders embracing denial, quackery and conspiracy» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Coronavirus in Tanzania: The country that's rejecting the vaccine» BBC News 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Awami, Sammy. «Tanzania president raises doubts over COVID vaccines» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ a b (Ingelesez) «Tanzania's Covid-denying president, John Magufuli, dies aged 61» the Guardian 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ Foundation, Thomson Reuters. «Where's Magufuli? Tanzanian leader's absence fuels health concern» news.trust.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
- ↑ «Tanzania's populist President John Magufuli has died at 61» AP NEWS 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).