Joan Batista Artxu
Euskal idazlea (1811-1881)
Joan Batista Artxu[1] —frantses grafian, Jean-Baptiste Arxu edo Archu— (Altzürükü, Zuberoa, 1811ko irailaren 11 – La Réole, Okzitania, 1881eko ekainaren 9a) euskal idazlea izan zen.
Joan Batista Artxu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzürükü, 1811ko irailaren 11 |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | La Réole, 1881eko ekainaren 9a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
aldatuAltzürükütarra, lanbidez irakasle aritu zen Bordele eta La Réolen[2]. Gero ikuskari lana ere burutu zuen.
Azken hiri horretan kargu publiko inportanteak izan zituen eta bertan hil zen 1881ean.
Lanak
aldatuItzulpenak
aldatu- La Fontainaren Aleghia berheziak neurt-hitzez franzesetik uskarara itzuliak (Skolazaliak, 1848, La Reula). Davantek bere erreferentziazko antologian haietako batzuk biltzen ditu.
- Ruthen liburua eta beste erlijio-testu batzuk[3] itzuli zituen zubererara Luis Luziano Bonaparterentzat; Baiona, 1886. Lan horretan Manuel Intxauspe ordezkatu zuen, hura Bonaparterekin haserretu zenean.
Kantuak, olerkiak
aldatu- Kantu patriotikak (1848, Baiona); Marseillesa edo Le chant du départ bezalako kantu iraultzaileak itzuli zituen eta beste bi idatzi zituen, bata euskaldunen aldekoa eta bestea errepublikazaleen aldekoa.
- 1847an Beñat Etxepareren olerki batzuk eta Arnaud Oihenarten atsotitz batzuk bildu zituen bere frantsesezko itzulpenarekin. Ez ei dira bere lanik onenak.
Hizkuntzaz
aldatu- Bi mihiren gramatika, uskara eta frantzesa (1852. Gramatika elebidun bat da, hiztegia ere dakarrena eta Ipar Euskal Herriko eskoletan erabiltzekoa; zubereran oinarrituta baina Joan Tartas bezala ekialdeko behe-nafarreraz idatzia
Alegiak eta hiztegia Klasikoak bildumako 33. zenbakian berrargitaratu dira.
Iturriak
aldatu- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 49-53.or.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Davantek Girondako hiri honen izena ez ote den "Larreola" euskaldunetik etorriko espekulatzen du; aldiz, latinezko la regula du jatorri, regula edo araua, kasu honetan monastikoa.
- ↑ Itzulitako erlijio-liburuak Klasikoen gordailuan.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Joan Batista Artxu, Literaturaren Zubitegian.
- Alegiak, Klasikoen Gordailuan.
- (Gaztelaniaz) Jaioterrian dagoen oroitarria Euskomedian.