Jenny Blicher-Clausen
Jenny Frederikke Blicher-Clausen (Durup, Sallingsund, 1865eko uztailaren 29a – Frederiksberg, 1907ko otsailaren 14a), John Bentsen izengoitiaz ere ezaguna, danimarkar idazlea izan zen, batez ere poeta gisa ospea lortu zuena. Bere idazlan ezagunenak Digte (1885) eta Violin (1900) izan ziren. Antzezlanak ere idatzi zituen, besteak beste Christian den Anden (1889), Kopenhageko Dagmar antzokian antzeztua. Danimarkan ez ezik, Alemanian, Suedian eta Finlandian ere arrakasta izan zuen. Rued Langgaard musikagileak bere poema batzuk musikara moldatu zituen[1][2][3].
Jenny Blicher-Clausen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jenny Frederikke Blicher |
Jaiotza | Durup (Skive Kommune), 1865eko uztailaren 29a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Frederiksberg, 1907ko otsailaren 4a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Søllerød Cemetery (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Izengoitia(k) | John Bentsen |
Bizitza
aldatuJenny Frederikke Blicher 1865eko uztailaren 29aan jaio zen Sallingsund udaleko Durup herrian, Jens Mathias Blicher (1822-1893) apaiz luterotarraren eta Frederikke Severine Balleren (1833-1910) familian. 1892ko martxoan Henrik Nikolaj Clausenekin (1858-1901) ezkondu zen eta 1897an Inga alaba izan zuen[1].
13 urte baino ez zituela, eskuizkribu bat aurkeztu zuen Danimarkako Errege Antzokira. Bere antzezlana baztertua izan bazen ere, bost urte geroago idazlan berri bat bidali zuen bertara. Lehena bezala, baztertu zuten, baina Blicher poesia idaztera bultzatu zuten. Ondorioz, bere lehen argitalpena osatzera animatu zen, Digte, eta 1885ean argitaratu zuen, John Brentsen izengoitiaz sinatuz. Izen bera erabiliz, Ebba Brahe og andre Digte argitaratu zuen 1888an. Gerora, benetako izena erabili zuen, J. Blicher. 1889an Christian den Anden antzezlana kaleratu zuen, Dagmar antzokian antzeztu zena, eta 1890ean Fra Markvejen poema bilduma. 1900ean Violin idatzi zuen, bere poesia-lan nagusietako bat, eta 1903an Den sidste Hauge[1].
Jenny Blicher-Clausen Frederiksbergen hil zen 1907ko otsailaren 14an[1], eta Søllerøden lurperatu zuten[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Danieraz) Zibrandtsen, Marianne. «Jenny Blicher-Clausen» Dansk Kvindebiografisk Leksikon 2023-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
- ↑ (Danieraz) Düring Jørgensen, Jesper; Nørgaard, Fred. «Jenny Blicher-Clausen» Dansk Biografisk Leksikon 2011-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
- ↑ (Danieraz) «Jenny Frederikke Blicher-Clausen» Nordic Women's Literature (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
- ↑ (Danieraz) «Jenny Frederikke Blicher-Clausen» Kendtes Gravsted (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).