Jean Delannoy
Jean Delannoy (Noisy-le-Sec, 1908ko urtarrilaren 12a - Guainville, 2008ko ekainaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.
Jean Delannoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Noisy-le-Sec, 1908ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Guainville, 2008ko ekainaren 18a (100 urte) |
Hobiratze lekua | Q43854145 |
Heriotza modua | : eritasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, film-muntatzailea, zinema aktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) |
|
Biografia
aldatuAntzezle izan zen zinema mutuan, muntatzaile zinema ahostuna hasieran, eta 1932an kameraren atzealdera igaro zen film labur bat egiteko, Franches Lippées. Handik hirurogeita hiru urtera, Marokon, Marie de Nazareth (1995) lana egin zuen.
Gerra aurretik, Macao, l'enfer du jeu (1939, Macao jokoaren infernua) lanak teknikari trebea eta antzezle-zuzendari izugarria zela erakutsi zuen. Okupazioan, sekulako arrakasta lortu zuen Pontcarral, colonel d'Empire (1942, Pontcarral, Inperioaren koronela) lanarekin. L'Éternel Retour (1943, Betiereko itzulera) lanean, Tristan eta Iseoren mitoaren bertsio modernoa egiten du.
Ondoren arrakasta handiko lanak egin zituen, eta horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Aipagarriak dira La Symphonie pastorale (1946, Sinfonia pastorala), Dieu a besoin des hommes (1950, Jainkoa gizakien beharretara), Le Garçon sauvage (1951, Mutiko basatia), Chiens perdus sans collier (1955, Lepokorik gabe galdutako zakurrak), Marie-Antoinette (1956), Notre-Dame de Paris (1956, Parisko Notre-Dame), La Princesse de Clèves (1961, Clèveseko printzesa), Les Amitiés particulières (1964, Adiskidetasun partikularrak).
Jean Anouilh, Jean Cocteau, Jacques Prévert eta Jean-Paul Sartrerekin lan egin zuen eta Michèle Morgan, Jean Marais, Pierre Fresnay, Pierre Blanchar eta Jean Gabinen mailako artistak zuzendu zituen. 1985ean ohorezko César Saria eman zioten.
Filmografia hautatua
aldatuTaula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delannoy |