Jean Anouilh

antzerkigile frantziarra

Jean Anouilh (Bordele, 1910ko ekainaren 23a - Lausana, 1987ko urriaren 3a) frantziar antzerkigilea izan zen. Joria bezain anitza den idazle honen obran familia, idealak (maitasuna, adiskidetasuna) kritikatzen dira, zenbaitetan etsipena, bestetan ironia errukigabea erakutsiz.

Jean Anouilh

Bizitza
JaiotzaBordele1910eko ekainaren 23a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaLausana
Talde etnikoaeuskalduna
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLausana1987ko urriaren 3a (77 urte)
Hobiratze lekuaPully cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Monelle Valentin
Nicole Anouilh
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Chaptal (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, idazlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaAssociation des amis de Robert Brasillach (en) Itzuli

IMDB: nm0030478 Allocine: 35215 Allmovie: p79743 IBDB: 6667
Musicbrainz: 552cc19d-73f2-49ae-8d97-2256f34e7312 Discogs: 2066385 Find a Grave: 14961968 Edit the value on Wikidata

Haren antzerkian badira bizitzaren itsusitasuna salatzen duten lanak, «beltzak» deituak: Le voyageur sans bagages (1937), La sauvage (1938), Antigone (1944); «arrosa» kolorekoak, fantasiaz eta umorez beteak: Le bal des voleurs (1938), Le rendez-vous de Senlis (1941); obra «argitsuak»: L´invitation au château (1947), La Répétition ou l´Amour puni (1950), Colombe (1951); obra «mingotsak»: La valse des toréadors (1952), L´hurluberlu (1959), La grotte (1961); obra «jantziak»: L´Alouette (1953), Becket ou l´Honneur de Dieu (1959), La foire d´empoigne (1962). Azkenean, Cher Antoine (1969) eta Poisons rouges (1970) bezalako lanetan antzerki autobiografikoagora jo zuen, ezinezko garbitasunaren nostalgia berretsirik, gezur sozialaren aurkako salaketa are gogorragoak eginez.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu