Jean-Dominique Bauby (Paris, 1952ko apirilaren 23a - Berck (Pas-de-Calais), 1997ko martxoaren 9a) kazetari eta idazle frantsesa izan zen. Buruko isuri baten ondorioz afasikoa gelditu zen, bere baitan itxitakoaren sindromepean. Egoera horretan komunikatzeko bide bat lortu zuen eta horren bitartez oso ezaguna egin zen liburu autobiografikoa diktatu zuen: Le Scaphandre et le Papillon (Eskafandra eta tximeleta) . Liburu hori 2007an Julian Schnabelek zinemara eraman zuen. Baubyk Association du Locked-In Syndrome (Gatibutasun Sindromearen Elkartea) sortu zuen.

Jean-Dominique Bauby
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Dominique Bauby
JaiotzaParisko 14. barrutia1952ko apirilaren 23a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaGarches1997ko martxoaren 9a (44 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Bauby (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Florence Ben Sadoun (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta erredaktoreburua
Enplegatzailea(k)Elle (aldizkaria)
Le Quotidien de Paris (en) Itzuli
Le Matin de Paris (en) Itzuli
Paris Match
Combat (en) Itzuli
Lan nabarmenak

IMDB: nm1568285 Find a Grave: 3043 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bauby Parisen jaio zen, 14. barrutian. Kazetaritza ikasketan egin zituen eta Elle aldizkariaren erredaktoreburu izan zen. 1995eko abenduaren 8an istripu zerebrobaskular sufritu zuen koma egoeran geldituz. Komatik atera zenean medikuek gatibutasun sindromea diagnostikatu zioten, hau da, nahiz eta intelektualki gaitasun guztiak mantendu, haren gorputz osoa paralizaturik zegoela; bakarrik begi bat klika zezakeen. Beraz, erabat inkomunikaturik gelditu zen. Egoera horretan Berck herriko itsas ospitalera eraman zuten eta han espezialista talde batek bere errehabilitazioari ekin zion. Lan horretan komunikazio alternatibo bat bilatzeko beharra ezinbestekoa zen eta hori lehentasun bat izan zen. Azkenik, alfabetoaren bidez, sistema bat asmatu zuten: pertsona batek moldatutako alfabeto bat esaten zuen eta Baubyk begia klikatuz esan nahi zuena azaltzen zuen. Alfabetoaren moldaketa maiztasunaren arabera antolatuta zegoen, hau da, gehien erabiltzen diren letrak lehendabizi azaltzen ziren. Sistema neketsu hori erabiliz, Baubyk, hitzez hitz, liburu bat diktatzea lortu zuen, Le Scaphandre et le Papillon. Horretan bere autobiografía eta bizipenak jaso zituen. Liburua 1997ko martxoaren 6an kaleratu zen eta arrakasta handia izan zuen. Liburua agertu eta hiru egunetara idazle paristarra zendu zen. Bananduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.[1] 2001an David Lodgek Pensées secrètes eleberria argitaratu zuen Jean-Dominique Baubyren kasuan oinarrituta.

  • Raoul Lévy, un aventurier du cinéma, Éditions Lattès, 1994.
  • Le Scaphandre et le Papillon, Éditions Robert Laffont, 1997.

Erreferentziak

aldatu
  1. Le Scaphandre et le Papillon

Kanpo estekak

aldatu