Jasangarritasun

Sistema biologikoak aniztasunez eta produktibo mantentzeko ahalmena da

Ekologian, jasangarritasuna, iraunkortasuna, eutsigarritasuna edo sostengagarritasuna sistema biologikoak aniztasunez eta produktibo mantentzeko ahalmena da. Bizi luzeko hezegune eta basoak dira sistema biologiko jasangarrien adibide garbia. Definizio orokorragoa hartuta, jasangarritasuna sistemen eta prozesuen irauteko ahalmenari ere esaten zaio. Jasangarritasuna antolatzeko printzipioa berez garapen jasangarria da. Azken horrek lau domeinu lotzen ditu; ekologia, ekonomia, politika eta kultura. Jasangarritasunaren zientzia arduratzen da garapen jasangarria eta ingurumena aztertzeaz.

Lurra, espaziotik ikusia.
Sostengagarritasuna lortuz gero, Lurrak bizitza sostengatzen segitu ahal izango du.

Definizioa

aldatu

Jasangarritasun izena jasan aditzetik eratorria da, -garri atzizkia gehituaz jasateko ahalmena azaltzeko sortua. Ingelesez sortutako sustainability kontzeptuaren itzulpen gisa eman zen. Bestalde, jasangarritasun izenarekin batera, iraunkortasun eta sostengagarritasun ere erabiltzen dira kontzeptu horretarako.

1980ko hamarkadatik gaur egunera, jasangarritasun kontzeptuaren erabilera giza jasangarritasunera edo Lur planetaren jasangarritasunera mugatuz joan da, eta horren ondorioz jasangarritasuna garapen iraunkorra kontzeptuaren partetzat erabili ohi da. 1987ko martxoaren 20an, garapen iraunkorra honela definitu zuen Nazio Batuetako Brundtland Batzordeak: «garapen iraunkorra da etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak ase ahal izatea arriskuan jarri gabe egungo beharrak asetzen dituen garapena».

Iraunkortasuna lortzeko, funtsezkoa da ulertzea bizi-kalitatea handitzea ez dagoela zuzenean lotuta baliabide naturalen kontsumoa etengabe handitzearekin. Funtsean, ongizate handiagoa lortu nahi da, ingurumena gutxiago degradatuz eta beraz baliabide natural gutxiago erabiliz. Edo, Ekologistak Martxan taldearen leloak dioen bezala: «Gutxiago (behar dugu) hobeto bizitzeko». Iraunkortasuna ez da soilik ekoeraginkortasunaren kontua, baizik eta funtsean nahikotasun kontua da, nahikoa zer den da kontua. Horrek ingurumen-mugak errespetatzera garamatza.[1]

Bizi-kalitatea handitzearen eta ingurumena degradatzearen arteko bereizketa egiteko, ezinbestekoa da ekoizpen- eta kontsumo-ereduak errotik aldatzea. Aldaketa erradikal horrek alde batera utziko du gure sistema ekonomikoaren oinarri den metaketa indibidualaren etengabeko hazkundearen premisa. Gure sistema ekonomikoa metaketa indibidualen hazkundean oinarrituta dago, norbanakoak, erakundeak, inbertsio-funtsak mozkinen bila ibiltzen dira etengabe. Aberastasuna diruan neurtzen da gehien bat. Sistema ekonomikoa interesak eskatzen dituen maileguetan oinarritzen da. Sistema horrek hazkunde ekonomikoa bilatzen du, dirutan neurtuko den hazkunde ekonomikoa. Logika horretan gehiago begiratzen zaio zenbat haziko den mozkina kontuari, zer ongizate ekarriko duen hazkunde horrek kontuari baino.

Jasangarritasunaren hiru zutarriak

aldatu

2005eko Giza Garapenari buruzko Munduko Goi Bilerak garapen jasangarriaren helburu eta jomugak identifikatu zituzten, esaterako, garapen ekonomikoa, giza garapena eta ingurumenaren babesa. Ikuspuntu hori elipsez osatutako Venn diagrama sinpleez adierazten da: hiru elipseak gainjarriz, hiru zutabeak batera eta sistema baten barne ulertu behar direla azaltzen da.

Historia

aldatu

Jasangarritasunaren historiak antzinako gizartetik egungo gizartearen menpe dagoen sistema ekologikoa irudikatzen du. Historia, beraz, gizarte mota baten zonaldekako arrakastaz ezaugarritzen da. Nagusiki, krisialdiak jasan dituen eta horiek ebatzi dituzten produkzioaz, jasangarritasunaz batzuetan eta halakorik gabe beste batzuetan. Hala, jasangarritasuna ez da historikoki helburu bat izan, nahigabeko ondorio bat baizik.

Ehunekotan azalduak jasangarritasunaren eustea eta gizarteak inguruarekiko izandako kezka historian. Aditu, antzinaroko kezkak soilik uztaren beharraren ondorioa zela eta XXI. mendeko kezkak jasangarritasun kontzeptua jasotzen duela.

Antzinako zibilizazioetan suaren erabilerak eta jaki zehatz batzuen nahiak landare eta animalien komunitateen bizi naturalak aldatzen zituzten. Duela 8.000-10.000 urte, laborantza komunitateak azaldu ziren, ingurugiroarekiko menpekotasun handiaz, baina jadanik euren bizi sistema sortuz, hau da, iraunkortasun egitura bat sortuz.

Geroztik, Mendebaldeko industria iraultza XVIII. eta XIX. mendeetan azaldu zen, hazkuntza gradualaren proportzioa izugarri aldatuz. Produkzioa esponentzialki hazi zen eta honekin batera erregaiez lortutako energiaren gastua. Ikatza motorrak eragiteko eta beranduago, elektrizitatea sortzeko botere oinarri bezala erabiltzen hasi zen. Medikuntza sistema berriak eta garatutako tratamendu berriek gizartea gaixotasunetatik babesten zuten. Bide horretan, munduak bere beharrak aski ase zitzakeen, baina ez zen gerora gertatu zitekeenari erreparatzen; jasangarritasunaren oinarria apurtzen hasi zen.

XX. mende erdialdera, jasangarritasunaren aldeko mugimenduak munduari ezagutarazi zion bazeudela ingurugiroarekin lotutako kostuak, jasotako onura materialei lotuak. Erantzukizunaren ideia pizten zen, nahiz eta askoren gustukoa ez izan. Hala ere, XX. mendean zehar ingurugiroaren arazoek eskala global bat hartu zuten, 1973 eta 1979ko energi krisiak igaro ziren eta garbi geratu zen gizarte globala energia berriztaezinen menpeko bihurtu zela.

XXI. mendean gizartearen kezka zeharo handitu da giza negutegi efektuaren mehatxua (deforestazio eta fuel erregaien erretzearen ondorioa) nabaritzen hasia baita.

Printzipio eta kontzeptuak

aldatu

Jasangarritasunaren bilbadura analitikoak hainbat diziplina eta esparru konektatzen ditu, Jasangarritasun Zientzia ere definitu duen arte.

Eskala eta testuingurua

aldatu

Jasangarritasuna eskala anitzetan aztertzen da, denboran eta espazioan eta ingurugiroa, gizartea edo antolakuntza ekonomikoa jasotzen ditu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu