Jacques Andurain 1916ko azaroaren 26an jaio zen Hastinga izeneko Frantziako Landetako herrian, bere familiak oporrak pasatzeko zuen etxean. 2016ko martxoaren 3an hil zen Parisen.

Jacques Andurain
Bizitza
JaiotzaHastinga1916ko azaroaren 26a
Herrialdea Frantzia
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaSaint-Doulchard2016ko martxoaren 3a (99 urte)
Familia
AitaPiarres Andurain
AmaMarga Andurain
Ezkontidea(k)Tania Naichenko (en) Itzuli  (1990 -
Hezkuntza
HeziketaSaint Joseph University of Beirut (en) Itzuli
lycée Michelet
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaFrantziako Alderdi Komunista
Union of Communist Students (en) Itzuli
Frantziako Erresistentzia

Familia

aldatu

Marguerite Clérisse (Marga Andurain) emakume abenturazalea eta Piarres Andurainen semea zen. Amaren aldetik Baionako Clérisse abokatu familia ospetsuaren ondorengoa eta aitaren aldetik Mauleko Andurain gazteluaren jatorrikoa.

Bere aita Piarres, Clement Andurain Zibero euskal idazlearen, üskaldunak Ibañetan pastoralaren egilearen, lehengusua zen.

 
Andurain de Maytie familiaren armarria

Bizitza

aldatu

Nahiz eta Landetan jaio (gurasoek zeukaten opor etxean) bere lehen urteak Baionan igaro zituen, aitona Maxime Clérisse eta amona Marie Diriarteren Baiona Handiko Victor Hugo kaleko 25 zenbakiko etxean. Hiri bereko kristau eskoletan hasi zituen ikasketak 1921ean. Ondoren Uztaritzeko (Lapurdi) Saint-François Xavier eskolan ikasiko du, eta bertan Piarres Lafitte apaiz eta idazle abertzalea ezagutuko du; haren izena aurrerago erabiliko du nazien aurkako borrokan izengoiti moduan.[1]

1930ean Palmirako (Siria) Hotel Zénobien oporrak igaro ondoren Jesuiten Beiruteko Saint-Joseph unibertsitatean ikasketa hasiko ditu baina bertatik kanporatuko dute ateoa izatea leporatuta. Hortik, Damaskoko Misión Laïquera joanen da. Eta 1932-33. ikasturtean Beiruteko Université Américainen segituko ditu ikasketak eta hor literatura marxista ezagutuko du, baita Bayadjian, Artine Madoyan (Ekialde Erdiko Kominterneko ordezkaria) eta Michel Afflack (1947 Baath alderdiaren sortzailea) ere. 16 urterekin sirio-libanoar Alderdi Komunista klandestinoan militatzen hasiko da. 1933an Parisera itzuliko da eta Frantziako Alderdi Komunistan militatzen hasiko da orduan.

Bigarren Mundu Gerra hasi eta Frantziaren okupazioan eta erresistentziarendako lanean hasiko da buru belarri.[2] Hainbat ekintza burutuko ditu, nabarmenenak hauek izan zirelarik:

1941eko uztailaren 7ko gauean Pierre Hervé erresistentziako kide eta beste 20 lagunen Pariseko La Santé espetxeko ihesaldia antolatu zuen Jean Blanchard kidearekin batera.

1941ko abuztuaren 21ean Pierre Georgesi (Fabien koronela ezizenez ezagututako erresistentziako ekintzaile mitikoa) bere amaren mauser 6.35 pistola eman zion, zeinarekin honek Parisko Barbes-Rochechouart metroan militar nazi bat akabatu zuen, hildakorik suertatu zen Frantziako erresistentziako lehen ekintza armatua izan zena.[3][4][2]

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu