Jacques-Germain Soufflot
Jacques Germain Soufflot (Irancy, Frantzia, 1713, uztailaren 22 – 1780 abuztuaren 28) arkitekto frantziarra zen, arkitektura neoklasikoan eragin handia izan zuena.
Jacques-Germain Soufflot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irancy, 1713ko uztailaren 22a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1780ko abuztuaren 29a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Parisko Panteoia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | French Academy in Rome (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Lyon eta Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Académie Royale d'Architecture (en) Académie des sciences, belles-lettres et arts de Lyon (en) |
Biografia
aldatuSoufflot, Erroman jaso zuen formakuntza, eta Frantziara itzuli zenean Lyonen ezarri egin zen arkitekto bezala lan egiten hasteko. Bere lana ez zen oso deigarria Madame Pompadouren laguntza jaso zuen arte. Pompadourek Soufflot aukeratu egin zuen Marignyko Markesarekin Italiara bidaian joateko. Bidaia honek aparteko garrantzia izan zuen, Frantzian gustu klasikoa ezar zedin. Marignyko Markesarekin zuen adiskidetasunari esker, Soufflotek Parisko Sainte Geneviève eliza eraikitzeko enkargua jaso zuen. Horrela, eliza eraikia izan zen arkitektura klasikoaren printzipio garbienen arabera. Soufflotek ez zen bizi izan bere proiektu hau amaiturik ikusteko, eta bera hil ostean bere ikaslea zen Jean Baptiste Rondeletek bukatu zuen lana.
Lan nagusiak
aldatu- 1747-1750 : Temple du Change, Lyon
- 1754-1756 : Saint-Clair auzoko Antzokia, Lyon
- 1741-1761 : Hôtel-Dieu ospitalearen fatxada, Lyon
- 1764 : Menars jauregiaren eraldaketa, (Loir-eta-Cher) Marignyko markesarentzat.
- 1766-1775 : Hôtel de la Marine delakoaren zatia, place de la Concorde, Paris
- 1757-1790 : Sainte-Geneviève eliza, orain Panteoia, Paris (lanak amaitu baino lehen hil zen)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Germain Soufflot |