Izarra Urdalleta Iraola
Izarra Urdalleta Iraola (Errezil, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 24a) politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Segura udalerriko alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]
Izarra Urdalleta Iraola | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Errezil, 1975eko urriaren 24a (49 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Biografia
aldatuZuzenbidean lizentziaduna da Izarra eta Segurako Ardixarra etxea turismo bulegoko langilea. Herrigintzan aritua, guraso elkartean eta beste zenbait arlotan.
Politikari ibilbidea
aldatu2019an Izarra Urdalleta Iraola aurkeztu zuen Segurako EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan alkate kargurako.[2] Aurretiaz Segurako etxe guztietara galdetegia bidali zuten aurreko 4 urteetako balorazioa eskatzeko, hurrengo agintaldirako proposamenak jasotzeko eta alkategaien eta zinegotzigaien izen proposamenak egiteko. Guztira 100 inkesta jaso zituzten 17 izen proposatu zituzten alkategai izateko, horien artean Izarra.[3][4]
2019ko udal hauteskundeetan Seguran, hiru hautagaitzetan emakumezkoak izen zen alkategaia: EH Bilduko Izarra Urdalleta Iraola, EAJko Karmele Arruabarrena Esnaola eta PSE-EEko Susana Corcuera Leunda.[5] EH Bilduk 427 boto eskuratu zituen, EAJk 399 eta PSE-EEk 5. Honenbestez, Izarra Urdalleta Iraolak eskuratu zuen alkate kargua.[6]
2023ko udal hauteskundeetara bigarrenez aurkeztu zen Izarra Urdalleta Segurako alkatetzara. Lanean jarraitzeko «gogoz eta ilusioz» zegoela adierazi zuen eta gizarte moduan zeuden erronkei aurre egiteko lanean jarraituko zuela gehitu zuen. «Bihotzarekin lan egiten jarraituko dugu», azpimarratu zuen.[7]
2023ko maiatzaren 28an EH Bilduk gehiengo osoa lortu zuen Seguran. 9 zinegotzitatik 6 hain zuen, beraz, Izarra Urdalletak jarraituko du alkatetzan, ekainaren 17ko bilkuran EAJren 3 bozkak ere Izarra Urdalletarentzat izan ziren, eta hala, aho batez erabakita izango da alkate.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ Agirre, Loinaz. (2019-05-11). «Segurako EH Bilduk hautagaitza taldea aurkeztu du Izarra Urdalleta buru dela» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ Agirre, Loinaz. (2019-02-05). «Izarra Urdalleta da Segurako EH Bilduren alkategaia» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ «Izarra Urdalleta izango da Segurako EH Bilduren alkategai berria» bideoak.infosare.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ adibide. (2019-05-16). «Emakumezkoa alkate» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ Agirre, Loinaz. (2019-05-26). «EH Bilduk izango du alkatetza Seguran, hirugarrenez jarraian» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ Zarandona, Josune. (2023-05-23). ««Pertsona ardatz hartuta, herritar guztion bizitzak hobetzeko lan egingo dugu»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ Laida, Goiburu(e)ko. (2023-06-17). «Goierriko 22 udaletako udalbatzak osatu eta alkateak izendatu dituzte» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).