Jonikoa

Itsaso Joniko» orritik birbideratua)

Jonikoa edo Itsaso Jonikoa[1] (italieraz: Mare Ionio; grezieraz: Ιόνιο ΠέλαγοςIonio Pelagos; albanieraz: Deti Jon) Mediterranear itsasoaren beso bat da, Itsaso Adriatikoaren hegoaldean. Honako mugak ditu: mendebaldean Italia, Calabria, Sizilia eta Salentoko penintsula barne, ekialdean bai Albania bai Uharte Jonikoak (Korfu, Leukada, Itaka eta Zefalonia besteak beste) eta hego-ekialdean Grezia. Messinako itsasartearen bidez Tirreniar itsasoarekin eta Otrantoko Kanalaren bidez Itsaso Adriatikoarekin loturak ditu.

Jonikoa
Datu orokorrak
Motaitsaso marjinal eta arro hidrografiko
Sakonera5.267 m
EponimoaIo
Geografia
Map
Koordenatuak38°N 19°E / 38°N 19°E / 38; 19
Honen parte daEkialdeko Mediterraneoa
Hidrografia
Betebidea

Itsaso Jonikoa munduan sumendi gehien dituen area da.

Itsaso Jonikoaren izena, Eskiloren esanetan, Ioren bidaiatik dator. Lehen golkoaren izena Kronos eta Reako Itsasoa zen. Joniren, Iliriako Hadriano erregearen semea, eponimoa ere izan liteke.

Itsaso hau, antzinan, Grezia eta Erroma arteko bide komertzial nagusia zen.

Portuak

aldatu

Portu nagusiak Italian daude, Sirakusa eta Catania batez ere, Grezia eta Albaniakoak, berriz, txikiagoak dira.

Greziako Pireo, Patras zein Igumenitsa eta Italiako Brindisi zain Ancona dira ferry zerbitzuak eskaintzen dituzten portu nagusiak. Uharte Jonikoekin ere lotura asko daude.

Hona hemen portu ezagunenak:

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Kanpo estekak

aldatu