Irurtzun

Nafarroa Garaiko udalerria


Irurtzun[4] ([iɾuɾts̻un]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean dagoena, Iruñetik 20 kilometro ipar-mendebaldera. 2014. urtean 2.223 biztanle zituen.

Irurtzun
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Irurtzun udalerriaren urrutiko ikuspegia. Atzealdean, Bi Haizpeko igarolekua ageri da.

Bandera

Irurtzungo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Irurtzun
AlkateaAitor Larraza Carrera (EH Bildu)
Posta kodea31860
INE kodea31904
Herritarrairurtzundar
Geografia
Koordenatuak42°55′06″N 1°49′43″W / 42.9183°N 1.8285°W / 42.9183; -1.8285
Azalera3,5 km²
Garaiera484 metro
Distantzia20 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.316 (2023:  17)
alt_left 1.080 (F,6)(2019) (I,8) 1.153 alt_right
Dentsitatea66,17 bizt/km²
Zahartzea[1]% 33,87
Ugalkortasuna[1]‰ 57,3
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,19 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,86 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 27,10 (2018: %5,78)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.irurtzun.eus

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Irurtzun Sakana ibarrean eta Arakil eta Larraun ibaiak lotzen diren lekuan dago. Duen lekua estrategikoa da, bertatik mendebaldera, Sakanara eta Gasteiza joan daitekeelako, eta Gipuzkoara jaisteko dagoen bide bakarraren hasiera delako, Bi Haizpeak igarolekutik Leitzarana.

Klima eta landaredia

aldatu

Irurtzunek klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima dauka. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200 eta 1.400 mm artekoak dira, eta urtean gutxi gorabehera 140 egun euritsu ditu. Batez besteko tenperatura 12 gradukoa da, eta aldaketa termikoa txikia da urte osoan zehar. Udalerriaren iparraldean dauden Bi Haizpe mendiek, baldintzatu egiten dute Irurtzungo klima, prezipitazio urriagoak eta uda garaian hilabete lehor bat eraginda.

Trantsizio klima denez, zuhaitz espezie ugari hazten dira herriaren inguruan, haritza, zumea eta pagoa, batez ere Erga mendian. Larraun ibaiaren ertzetan, hurritza, sahatsa, zumea, eta haltza hazten dira.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Irurtzunen, itsasoaren mailatik 447 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

aldatu

Herriak duen kokapen estrategikoa dela eta, historian zehar gerrate eta borroka ugari izan dira Irurtzunen.Erdi Aroan Aizita izeneko gaztelu bat izan zen Biaizpak haitzetako lekuren batean, gaztelu hori 1415. urtean suntsitu zen, inguruko bizilagunak beste norabait bizitzera joan zirela. 1512. urtean "Irurtzungo gudua" delakoa izan zen Oskiako pasabidean: Gaztela erreinuko inbaditzaileek, Albako dukea buru zutela, Nafarroako erresuma defendatzen zuen armada garaitu zuten.

XVIII. mendearen amaierarako, Konbentzio Gerra hastean, Frantziako armadak herria menderatu eta bertako ganadua eta nekazariek hazitako produktuak bere hartu zituen. Horrekin batera, herriko hainbat biztanle hil zituen Tifus izurrite bat zabaldu zen Irurtzunen.

1914ko urtarrilaren 1ean Iruña eta Donostia arteko burdinbidea zabaldu zen. 1929. urtean trenbidearen gainbehera hasi zen, eta 1953ko uholdeen ostean, trenbidearen zati batzuk kendu zituzten.

Haren kokapen estrategikoa dela eta, A-10 eta AP-15 autobideek bat egiten dute Irurtzunen. Kokapen horrek eragin zuen XX. mende osoan zehar herriak bizi izandako garapen industrial handia ere, Sakanako beste hainbat herritan gertatu bezala.

Haren udalerri-historiari dagokionez, 1857ko errolda egin baino lehen Arakil udalerriaren osaeran parte hartu zuen, beste hainbat herrirekin batera. Aldiz, 1991n berriro eskuratu zuen udalerri-izaera, haraneko herrien artean duen hazkunde handiagoari eta berezko ezaugarriei hobeto erantzuteko.

Ekonomia

aldatu

Industria (aluminioa), zerbitzuak eta basogintza. Errepide eta trenbide-gune garrantzitsua da.

Demografia

aldatu

1996ra arte Irurtzun Arakil udalerriaren menpeko kontzejua izan zen.

Irurtzungo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 348 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 15,82 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika

aldatu
 
Irurtzungo udaletxea.

Udal hauteskundeak

aldatu

Irurtzungo alkatea Juan Jose Iriarte Vitoria da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Iriarte buru zen Nafarroa Bairen zerrendak bost zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean.

Irurtzungo Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 588 6
UPN 281 3
EAE / ANV 235 2

Baliogabeko botoak 15 izan ziren , zuri emandako botoak 42 eta abstentzioa &,66koa.

2011n ere Iriartek irabazi zuen alkate kargua, 7 zinegotzi atera zituen NaBai 2011ren izenean.

Irurtzungo Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
NaBai 2011 548 7
Bildu 221 2
UPN 179 2
PP 66 0

Udaletxea

aldatu

Udaletxea Foruen Plazan XX. mendean altxatutako eraikin modernoa da. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza z/g

Alkateen zerrenda

aldatu

1991n udalerria izatera pasatu zenetik hauexek izan dira Irurtzungo alkateak:

1995-1999 AEISM
1999-2003 Eduardo Murugarren EH
2003-2007 Juana María Martínez Juansaras UPN
2007-2011 Juan José Iriarte Vitoria Nafarroa Bai
2011-2015 Juan José Iriarte Vitoria NaBai 2011
2015- Aitor Larraza Carrera EH Bildu

Azpiegitura eta garraioak

aldatu

La Muguiroarra autobus konpainiak Irurtzun Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura

aldatu

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Irurtzungo jaiak uztaileko azken aurreko asteburuan ospatzen dira, eta sei egun irauten dute. Bestalde, azaroaren 11n herriko patroi den San Martinen omenezko jaia antolatzen da. Agate deuna ere ospatzen da otsailaren 4an.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Erga mendiko baseliza Zarrantzetik ikusita
  • Erga mendiko baseliza: Erga mendiaren tontorrean dagoen baseliza da, Aginaga eta Aizkorbeko mugan. Urteetako utzikeriak nahiko kalteturik utzi zuen eliza, dena den, herriko biztanleen ekimen bat dela medio, 1970eko hamarkadan baseliza berritzeari ekin zitzaion.
  • San Martin eliza: Ansoleaga arkitektoak XIX: mendearen azken hamarkadan diseinaturiko eliza da. 1935. urtean Ergako Trinitatetik ekarritako ama-birjin gotiko bat jarri zuten elizaren barruan,eta urte hartan bertan zaharberritu zuten irudia.

Irurtzundar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa