Irurita
Irurita Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Hiru auzo ditu: Apote, Ordoki eta Iperburu. 2022 hasieran, 785 biztanle zituen.[1]
Irurita | |
---|---|
Euskal Herria | |
Irurita herriaren ikuspegi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Baztan |
Posta kodea | 31730 |
Herritarra | Iruritar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′52″N 1°32′49″W / 43.13114°N 1.54708°W |
Demografia | |
Biztanleria | 788 (2020) |
Herri ikusgarria da, eraikin multzo interesgarria duena. Monumentu megalitiko ugari ere baditu.
Geografia
aldatuArtesiagako mendateak Eugirekin lotzen du.
Historia
aldatuNeolito Aroko artzainek hainbat hilobi megalitiko eraiki zituzten, Argibelgo trikuharria eta Armatelako tumuloa besteak beste.
XVII. mendean sorgin-ehiza izan zen Baztanen eta baita Iruritan ere.
Konbentzioaren Gerran (1793-1795) Santa Barbara menditik zehar tropa frantsesak sartu ziren Baztanera. Ondoren Iberiar Penintsulako Gerraren amaieran Iruritatik gertu nafarren eta napoleondar tropen arteko borroka izan zen Irurita ondoan. Erronkariko Cruchagaren soldaduek frantziarrak garaitu zituzten[2].
Biztanleria
aldatu1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1666 | 1055 | 998 | 869 | 823 | 834 | 831 | 848 | 788 |
Bestak eta ospakizunak
aldatuHerriko bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.
Euskara
aldatuIruritan[5] Baztango euskaraz[6] egiten da, nafarreraren aldaera.
Ondarea
aldatu- Jauregizarrea edo Dorrea, Erdi Aroko dorretxea (XV. mendea). 2001ean Baztango Udalak erosia, gaur egun zaharberriturik dago.
- Jauregia. Harriz egindako oin laukizuzeneko dorretxea.
- Gaston de Iriarte jauregia, XVIII. mendeko eraikina, barrokoa; egitura horizontala du eta bi dorre aurrealdean, Erratzuko Iriarte jauregiaren eta Oieregiko Erreparatzeko jauregiaren antzera. Aurrealdean rokoko estiloko armarria eta Migel Gaston Iriarte Elizakoetxe itsasgizonaren omenezko oroitarria daude; honek teniente nagusi kargua izan zuen Espainiako Gudarostean.
- Goienetxe jauregia edo Indakoetxea, XVIII. mendekoa. Aurrealdean Goienetxe familiaren armarria du, eta 1817ko bi oroitarri: Espainiako Errege Gudarosteen teniente nagusia eta Guaquiko kondea izan zen José Manuel de Goyenecheren eta Peruko Erregeorderrian Arequipako apezpiku eta Limako atzapezpiku izan zen José Sebastián de Goyenecheren omenezkoak.
- San Salbador eliza, barrokoa, 1734an eraikitakoa.
Iruritar ezagunak
aldatu- Juan Goienetxe Agerrebere (1741-1813), militar, politikari eta merkataria.
- Damaso Zabaltza (1835-1894), piano-jotzailea.
- Tiburcio Arraztoa (1952), irakaslea, idazlea eta pilotako laxo modalitatearen sustatzailea.
Irudi galeria
aldatu-
Iruritako plaza nagusia eta Goienetxe jauregia
-
Iruritako San Salbador eliza, ondoko kale batetik begiratuta
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aitor. (2021-08-09). «IRURITA EN EL VALLE DE BAZTAN.» SITIOS HISTÓRICOS (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
- ↑ «Gamio Goñi, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Irurita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ «Baztangoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |