Irratiaren Mundu Eguna

Irratiaren Mundu Eguna (frantsesez: Le jour mondial de la radio: ) otsailaren 13an ospatzen den nazioarteko eguna da. 2011ko azaroaren 3an, UNESCOren 36. konferentzian onartu zen.

Irratiaren Mundu Eguna
Irudia
Jatorrizko izena(en) World Radio Day
Motanazioarteko egun
Honen izena daramairrati-estazio
Commemorates (en) Itzuliirrati-estazio eta irrati
Indarraldi2012 - 
Egunotsailaren 13
Promulgatze2012ko abenduaren 18a
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webgunediamundialradio.org…

Historia

aldatu

2010eko irailaren 20an, Espainiako Irratiaren Akademia eskatuta, Espainiak UNESCO-ren Batzordeari proposatu zion Irratiaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko proposamena gai-zerrendan sartzea. UNESCO-k kontsulta zabala egin zuen 2011an zenbait interesdunekin, hala nola irrati-elkarteekin, Nazio Batuen agentzia, funtsa eta programekin, GKE-ekin, fundazio eta aldebiko garapen-agentziekin, UNESCOren ordezkaritza iraunkor eta UNESCOrentzako batzorde nazionalekin.[1] Erantzunen artean, � proiektuaren alde zeuden, honako hauen laguntza ofiziala barne: Arabiar Estatuen Irrati-Telebisten Batasuna (ASBU), Asiako eta Ozeano Bareko Irrati-Telebisten Batasuna (ABU), Afrikako Irrati-Telebisten Batasuna (AUB), Karibeko Irrati-Telebisten Batasuna (CBU Nazioarteko Elkartea), Europako Irrati-Telebisten Batasuna (EBU), Nazioarteko Irrati-Telebisten Elkartea (IAB), Ipar Amerikako Irrati-Telebisten Elkartea (NABA), Iberoamerikako Telekomunikazioen Erakundea (OTI), BBC, URTI, Batikanoko Irratia eta abat. Kontsulta honen emaitzak UNESCOren 187 EX/13 dokumentuan daude.[2][3]

2012ko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Irratiaren Nazioarteko Egunaren aldarrikapena babestu zuen, eta, hala, Nazio Batuen eta bere kideen agentzia, funts eta programa guztiek ospatuko duten eguna bihurtuta. (A/RES/67/124). Mundu osoko irratiaren industriako hainbat erakunde ekimena bultzatzen ari dira, herrialde garatuetako irratiak garapen-bidean dauden mundukoei laguntza ematera bultzatuz.[4] Mirta Lourenco izan zen UNESCOk bultzatutako kontsulta, aldarrikapen eta ospakizunen arduraduna.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu