International Statistical Institute
Nazioarteko Estatistika Erakundea (ISI, International Statistical Institute) estatistikarien elkarte profesionala da 1885ean sortua, nahiz eta lehenago ere, 1853az geroztik, estatistiken nazioarteko kongresuak antolatzen ziren. [1]Institutuak gobernuko, akademiako eta sektore pribatuko 4.000 kide inguru ditu hautatuak. Atxikitako elkarteak edo enpresak edozein estatistikari profesionalentzat irekita daude. Institutuak hainbat liburu eta aldizkari argitaratzen ditu eta bi urtean behin nazioarteko kongresu bat antolatzen du ISI Session izenarekin ezagutzen dena, 2011tik baina ISI World Statistics Congress izenarekin ezaguna da.
International Statistical Institute | |
---|---|
Statistical Science for a Better World | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Institut International de Statistique |
Izen laburra | ISI eta IIS |
Mota | elkarte zientifikoa, kideen antolaketa, sarbide irekiko argitaletxea eta professional society (en) |
Jarduera sektorea | estatistika eta Ikerkuntza eta garapena |
Herrialdea | Herbehereak |
Jarduera | |
Kidetza | International Science Council (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1885 |
webgune ofiziala |
Institutuaren egoitza iraunkorra Hagan (Herbehereak) dago.
Elkarteak
aldatuISIren aterkipean zazpi elkarte espezializatu hauek jarduten dute:
- Bernoulli Society for Mathematical Statistics and Probability (BS)
- Informatika Estatistikorako Nazioarteko Elkartea (IASC)
- Estatistika Ofizialen Nazioarteko Elkartea (IAOS)
- Inkesten Estatistikarien Nazioarteko Elkartea (IASS)
- Estatistika Hezkuntzarako Nazioarteko Elkartea (IASE)
- Enpresa eta Industria Estatistiketarako Nazioarteko Elkartea (ISBIS)
- International Environmetrics Society (LOTURAK)
Batzordeak
aldatuISI institutua batzordeetan dago egituratuta; jardueraz, interesguneaz eta dibulgazioaz antolatzen dira batzordeak. Interesguneen araberako batzordeak honako hauek dira:
- Nekazaritza zientziak
- Astro-estatistikak
- Estatistikaren historia
- Etika profesionala
- Bizitza zientziak
- Arriskuen azterketa
- Kirolak
- Bidaiak eta turismoa
- Emakumea Estatistikan
ISIko presidenteak
aldatuErakundeak honako presidente hauek izan ditu
- 1885 - 1899 Jauna Rawson W. Rawson (Erresuma Batua)
- 1899 - 1908 Karl von Inama-Sternegg (Austria)
- 1909 - 1920 Luigi Bodio (Italia)
- 1923 - 1931 Albert Delatour (Frantzia)
- 1931 - 1936 Friedrich Zahn (Alemania)
- 1936 - 1947 Armand Julin (Belgika)
- 1947 - 1947 Walter F. Willcox (AEB)
- 1947 - 1953 Stuart A. Rice (AEB)
- 1953 - 1960 Georges Darmois (Frantzia)
- 1960 - 1963 Marcello Boldrini (Italia)
- 1963 - 1967 Jauna Harry Campion (Erresuma Batua)
- 1967 - 1971 William G. Cochran (AEB)
- 1971 - 1975 Petter Jakob Bjerve (Norvegia)
- 1975 - 1977 Milos Macura (Jugoslavia)
- 1977 - 1979 Calyampudi Radhakrishna Rao (India)
- 1979 - 1981 Edmond Malinvaud (Frantzia)
- 1981 - 1983 Enrique Cansado (Txile)
- 1983 - 1985 James Durbin (Erresuma Batua)
- 1985 - 1987 Sigeiti Moriguti (Japonia)
- 1987 - 1989 Ivan P. Fellegi (Kanada)
- 1989 - 1991 Gunnar Kulldorff (Suedia)
- 1991 - 1993 Frederick Mosteller (AEB)
- 1993 - 1995 Jayanta K. Ghosh (India)
- 1995 - 1997 Jauna David R. Cox (Erresuma Batua)
- 1997 - 1999 Willem R. van Zwet (Herbehereak)
- 1999 - 2001 Jean-Louis Bodin (Frantzia)
- 2001 - 2003 Dennis Trewin (Australia)
- 2003 - 2005 Stephen M. Stigler (AEB)
- 2005 - 2007 Niels Keiding (Danimarka)
- 2007 - 2009 Denise A. Lievesley (Erresuma Batua)
- 2009 - 2011 Jef L. Teugels (Belgika)
- 2011 - 2013 Jae Chang Lee (Korea)
- 2013 - 2015 Vijayan Nair (AEB)
Aldizkari zientifikoak
aldatuISIk aldizkari hauek argitaratzen ditu:
Karl Pearson saria
aldatuKarl Pearson saria 2013an sortu zuen ISIk, arloko ekarpen aipagarrienak aitortzeko. Azken hiru hamarkadetan argitaratutako ikerketa-artikulu edo liburu batengatik ematen da, teoria, metodologia, praktika edo aplikazio estatistikoen arloetan. Karl Pearson Sariak estatistikari ingelesaren izena du. Bi urtean behin ematen da ISI Munduko Estatistika Kongresuan. Sariaren irabazleak 5.000 euro jasotzen ditu eta Karl Pearson hitzaldia ematen du gero. [1]
Peter McCullagh eta Nelder Jon izan ziren Karl Pearson sariaren inaugurazio edizioko irabazleak "Generalized Linear Models" (1983) monografikoagatik. [1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «International Statistical Institute (ISI)» www.isi-web.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
Ikus, gainera,
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala Nazioarteko Estatistika Institutua International Statistical Institute
- Stephen Stigler ISIren historia
- Estatistikako terminoen ISI Glosario eleantza )