Ingeniaritza industrial
Ingenieritza industriala baliabide tekniko zein giza edo informazio baliabideak era optimo batean erabiltzen dituen ingenieritzaren adarretako bat da; Non, kalitate handiko produktu edo gizartearentzako erabilgarriak diren zerbitzuak sortzea duen helburu, hau guztia natura kontutan izanik. Printzipio, analisi metodo, ingenieritza sintesi eta diseinua erabiltzen ditu sistema horretako emaitzak balioztatu,aurreikusi, zehaztu eta optimizatzeko. Beste zientzia zehatz eta tekniko batzuetako ezagutza eta metodoak erabiltzen ditu, horrela, sistemak[1] etengabe diseinatu, zehaztu, aztertu, inplementatu eta hobetu ahal izateko.
Terminologia
aldatuIndustrial hitzak gaizki-ulertu asko izan ditu; hasiera batean manufakturari atxikitzen zitzaion, hala ere, zerbitzu munduko atal ezberdinetara zabaldu da. Ingenieritza industriala operazioen kudeaketarekin, sistema ingenieritzarekin edo manufaktura ingenieritzarekin oso lotua dago, non nork erabiltzen duen pertsonaren arabera batekin edo bestearekin erlazionatzen den. Esate baterako, osasun munduan, ingenieri industrialak administratzaile ingenieri edo osasun sistemen ingenieri modura ezagutzen zaie.
Espainian
aldatuIngenieritza industrialak Espainian[2], ingenieritza kimiko, elektriko edo metalurgiko bezalako beste ingenieritzak multzokatzen ditu. Espainian antolakuntza industrialeko ingenieritza da, munduan zehar ingenieritza industrial modura ezagutzen dena. Espainian, Bolonia prozesuaren ondoren, Ingenieritza Industrialeko masterrak ahalbidetzen ingenieri industrial modura lan egitera ahalbidetzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoa
aldatuEuskal Autonomia Erkidegoan hiru unibertsitate nagusi daude Ingenieritza Industriala ikasteko: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) Bilbon daukan eskolan , Mondragon Unibertsitatean eta Deusto Unibertsitatean; lehenengoa publikoa da eta beste biak pribatuak. EAEan industriak garrantzi handia izan zuen honen garapenean eta ondorioz gaur gun ekonomia iturri garrantzitsuenetariko bat da.
Erabilera eta ekintza eremuak
aldatuIngenieritza industrialak, ekintza eremu ugari barne hartzen ditu, esate baterako: administrazio zientzia, horniketa kateen kudeaketa, operazioen ikerketa, sistema ingenieritza, ergonomia, kalitate ingenieritza eta prozesu ingenieritza. Gainera, ingenieritza industrialak lan prozesuak hobetzen ditu.
Herrialde askotan erregulatutako ekintza bat da, horregatik lan egiteko ingenieritza eskola bateko titulazio edo lizentzia baten bezala dago.
Ingenieritza industrialaren aplikazio batzuk: bankuetako sistema berrien diseinua, ospitaletako emergentzia eta ebakuntzetako hobekuntzak edota produktuen distribuzio global, ospital, banku, parke tematiko eta trafiko sistemetako itxaron ilaren hobekuntzak dira.
Produkzio sistemetan berriz, ingenieri industrialek errekurtsoen hondakinen murrizketan lan egiten dute. Tresna ezberdin ugari erabiltzen dituzte, sistema propioetatik sortutako batzuk Toyota produkzio sistema bezala edota beste generiko batzuk Monozokuri edo Lean Manufacturing bezala.
Ingenieri industrialek normalean simulatzaile informatikoak eta estatistika erabiltzen dituzte, gehienbat gertaera diskretuetako simulazioak, honen analisi eta ebaluaziorako.
Historia
aldatuAsko izan da ingenieritza industrialaren aitzindariei buruz idatzia, Industria Iraultzan zehar eta ondoren Ingalaterran zein Ameriketako Estatu Batuetan sortu zirenak. Iraultzaren aurretik, ondasunak artisauek sortzen zituzten etxe-sistema izenez ezagutzen den sistema baten bitartez. Urte haietan fabriken administrazioa ez zen arazo; Hala ere, makina berriak hedatu eta energia mota berriak aurkitzen ziren heinean, fabrikak hobeto antolatzeko beharra agertu zen, berrikuntza hauei probetxu gehiago atera ahal izateko.
Aitzindari guztien artean, Richard Arkwright (1732-1792) izan omen zen lehena, honek asmatu baitzuen Ingalaterran mekanikoki aritzeko tornua. Honez gain, seguruenik fabriketako langileen lana eta produkzioa erregulatu ahal izateko sortu zen lehenengo sistema admistratiboaren sortzailea izan zen.
Lurrun makina
aldatu1774an, Richard Arkwrightek bere sistema ezartzen zuen bitartean, beste asmatzaile batek, James Wattek, bere lankide Matthew Boultonekin batera lurrun makinak sortzeko makina bat antolatzen ari ziren. Hauek garai hartako gaitasun artisauak baino gehiago zen gaitasun bat ezarri zuten, fabriken administrazioaren normalizazioari laguntzearekin batera.
Honen semeek, James Watt Jr. eta Matthew Robinson Boultonek, munduko lehen manufaktura[3] makinen lantegia sortu zuten. Beraien aiten pausoak jarraituz, manufaktura integratuko instalazio bat diseinatu eta eraiki zuten, beraien garaikideekiko aurrera pauso izugarri bat emanez. Beste sistema askoren artean, hondakinen murrizpena eta emankortasuna hobetuko zuen sistema bat ezarri zuten.
Babbage eta kalkulu analitikoa
aldatuCharles Babbagek (1792-1871) operazioak hobetzeko sistema analitikoak sortu zituen, bere liburu The Economy of Machinery and Manufacturersean[4] argitaratuak eta Ingalaterra, Europa eta AEBtara zabalduak. Metodo analitiko hauek hamarkada desberdinetan zehar aurreratuenak izan ziren produkzioaren arloan eta Frederick Tayloren lanarekin antzekotasunak zituzten.
Aitzindari hauen lanek arrakasta handia izan zuten, gehienbat beraien lantegietan. Lantegietako buruzagien artean ideia trukeak egon omen ziren, senitartekoak baitziren. Hala ere, beste enpresaburuek ez zuten nahi izan ideia arrakastatsu horiek erabiltzerik eta ondorioz, Ingalaterrako manufaktura industria "munduko tailer" modura ezagutzen zen arren, oso bakun izaten jarraitzen zuen.
XX. Mendea
aldatuGeroago, ingenieritza industriala garatu zuen beste bat Frederick Winslow Taylor izan zen, nor administrazio zientifikoaren aita modura izan zen ezaguna 1911n bere liburu The Principles of Scientific Management argitaratu ondoren. Bere metodoak erabiliz egindako hobekuntzak efizientzian, lan metodoen hobekuntzetan, lan arauetan eta lan hori egiteko denboratan oinarrituak izan ziren. Aurrerago Frank Gilbreth eta Lillian Gilbrethek Taylorren ideia garatu zuten "therblig" metodoa sortuz; non, gizakion edozein jarduera egiterakoan ematen diren 18 oinarrizko mugimendu identifikatu eta bakandu zituzten.
Garapenean lagundu zuten beste zientzialari batzuk Henri Fayol eta Harrington Emerson, operazio efizienten eta produkzioa handitzeko sariak ematearen defendatzailea. Hauez gain, Henry Ford dugu, muntai-katearen aita modura ezaguna, produkzio handietarako edo serieko produkzioetarako erabilia. 1992 an Henry Ganttek Gantten Diagrama kaleratu zuen, produkzioan zehar ematen diren jarduera desberdinak irudikatu eta planifikatzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Holstein, William K. (26 de julio de 1999). «Industrial engineering». ENCYCLOPEDIA BRITANNICA, Holstein, William K. (26 de julio de 1999). «Industrial engineering». ENCYCLOPEDIA BRITANNICA. (2019ko abenduaren 1a)..
- ↑ http://proymec.es/blog/ingenieria-mecanica/. (Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 1a).
- ↑ San Juan, Carlos (1993). La revolucion Industrial / The Industrial Revolution (Historia De La Ciencia Y La Tecnica). Ediciones AKAL. p. 10., ISBN 9788446002086.. (2019ko abenduaren 1a)..
- ↑ Babbage, Charles (1832). On the Economy of Machinery and Manufactures (Digitalizado 5 Abr. 2006 edición). Universidad de Oxford: Charles Knight, Pall Mall East.,., p. 320. (2019ko abenduaren 1a)..