Iker Zabala

Bermeoko arraunlaria

Iker Zabala Elizondo (Bermeo, 1979ko urtarrilaren 15a) traineru estropadetako arraunlari eta entrenatzailea da, Kontxako 10 Bandera eta 10 TKE Liga irabazi dituena, besteak beste.

Iker Zabala
Bizitza
JaiotzaBermeo1979ko urtarrilaren 15a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

aldatu

16 urte zituela hasi zen herriko Urdaibai Arraun Elkartean arraun egiten eta 2016 arte klubean izan zen, 2005-2006ko Castro Urdialesko egonaldia ezik. Ibilbide oparoa egin zuen, Kontxak eta Ligak irabaziz

2017an Urdaibai utzi eta Santurtziko trainerua entrenatzera joan zen. KAE Ligan hartu zuen taldea, azken unean ebatzi zen KAE 1. mailan jarraituko zuela. Lehenengo urtean txapeldun izan eta TKE mailara igo zen. Ondoren bi Liga eta Kontxa eta Espainiako txapelketa bana irabazi zituen. Bereziki aipagarria izan zen 2021ean erakutsi zuen nagusitasuna. Denboraldia amaitzerakoan Urdaibaik fitxatu zuen eta talde honekin ere 2022, 2023 eta 2024 denboraldietan Ligak eta Kontxak irabazi zituen.

2025eko denboraldirako Oriok fitxatu zuen.

Taldeak

aldatu
Elkartea Urteak
Urdaibai 1995-2004
Castro Urdiales 2005-2006
Urdaibai 2007-2016
Santurtzi 2017-2021
Urdaibai 2022-2024
Orio 2025-

Palmaresa

aldatu

Erreferentziak

aldatu