Igor Elortza
Igor Elortza Aranoa (Durango, Bizkaia, 1975eko abuztuaren 18a) bertsolaria da.
Igor Elortza | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Igor Elortza Aranoa |
Jaiotza | Durango, 1975eko abuztuaren 18a (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
- Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».
Biografia
aldatuDurangon jaio zen eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean: jostuna eta euskara irakaslea izan du ama, eta tornularia aita. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin ere lehian eta plazan.
1991tik hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin aritu da plazan. Bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik, bestelako adierazpide artistiko batzuetan ere jardun izan du: bertso doinu berriak, bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...
Bi mila saiotik gora egin ditu honezkero,[1] bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan ere jarduten da: Bertsozale Elkarteko eta Plateruena Durangoko kafe antzokiko zuzendaritzakide izan da, eta Euskal Herri mailako zein tokiko talde eta elkarte ugarirekin elkarlanean ere hainbat ekimenetan hartu du parte. 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da.
Wordker moduan aurkeztu izan du bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn.
Bertsogintza
aldatuLehen urratsak
aldatuLehen plaza Gernika izan zuen 1988an, 13 urterekin, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan.
Kobratutako lehen saioa Durangoko bertso-eskolakoekin egin zuen, Izurtzan, 1989ko udaberrian, 1.000 pezeta jasoz.
Txapelketak
aldatuGazte mailan
aldatu- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
Helduetan
aldatuLorpenak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Hirugarrena 2013an.[2]
- Finalean (4): 2001, 2005, 2013, 2017.
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa:
- Txapeldun (4): 2000, 2002, 2004, 2008.[3]
- Bigarrena (1): 2012.
- Araba-Bizkaiako Txapelketa:
- Txapeldun (1): 1998
- Hirugarrena (1): 1996.
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa (1): 1993
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa (2): 1989 (txikitan), 1993 (handitan)
- Sariak:
- Osinalde saria (1): 1991
- Zarauzko Kopla Txapelketa (2): 2008, 2015
Beste sorkuntza lan batzuk
aldatu- 7 Eskale taldearekin bi disko atera zituen:
- Bertso berriak pobreziari jarriak (GOR Diskak, 1995).
- Barrenkaleko Bluesak (Gaztelupeko Hotsak, 1997).
- Gu Ta Gutarrak taldearekin Unai Iturriaga tartean, beste disko bat atera dute:
- Bertso berriak eta lagun zaharrak (Lanku, 2007).
- Anonyme Popular proiektua jarri zuen martxan Rafa Rueda musikariarekin batera.
- Anonyme Popular (Zart, 2022).[4]
- Gazteentzako nobela bat argitaratu zuen:
- Margolana (Zubia-Santillana 1999 - Galtzagorri Saria 2001).[5]
- Le Pétit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu taldeen arteko elkarlanean bi antzezlan:
- di-da Komunikazio Agentzian publizitate eta markagintza lanak egin ditu.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bertsoa, Youtuben Igor Elortzari egindako elkarrizketa 2014 martxoaren 17an.
- ↑ https://web.archive.org/web/20170831220546/http://www.berria.eus/dokumentuak/dokumentua1229.pdf
- ↑ http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081221/113008/eu/Milaka-bertsozale-elkartu-zituen-Barakaldon-txapel-baten-aitzakiak
- ↑ Igor Anonyme Popular - Anonyme Popular. (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://web.archive.org/web/20181108144504/http://www.galtzagorri.eus/euskara/argitalpenak/margolana?p=178&a=0&g=0&i=&t=Izenburua
- ↑ https://vimeo.com/21435961
- ↑ https://web.archive.org/web/20181010111048/https://www.berria.eus/albisteak/132227/donostia_antzerki_saria_039francoren_bilobari_gutuna039_lanarentzat.htm
- ↑ https://vimeo.com/158382983