Iberiar Penintsulako Gerra

Napoleondar Gerretan kokatutako gatazka

Iberiar penintsulako Gerra, Espainiako Independentzia Gerra, edo Frantsestea[1] eta Frantzestada [2]euskal usadioan— Iberiar penintsulan jazotako gatazka armatua izan zen, Napoleondar Gerretan kokatzen dena. Espainiak, Portugalek eta Erresuma Batuak, alde batetik, eta Frantziako Lehen Inperioak, bestetik, borrokatu zuten. Frantziar eta espainiar armada aliatuek Portugal inbaditu zuten 1807an, baina urtebete geroago, 1808an, frantses armadak ez zituen utzi Espainian hartutako posizioak, eta horrek gerra piztu zuen; Seigarren Koalizioak 1814an Napoleon garaitu zuenean amaitu zen.

Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak
Data1808 - 1814
LekuaIberiar penintsula, hegoaldeko Frantzia
EmaitzaValençayko Ituna: Fernando VII.aren ezarpena;
Fontainebleauko Ituna: Napoleonen abdikazioa eta Frantziar Inperioaren deuseztatzea
Gudulariak
 Espainia
 Portugal
 Erresuma Batua
Frantzia Frantziar Inperioa
Buruzagiak
Erresuma Batua Arthur Wellesley
Espainia Blake y Joyes
Espainia Francisco Javier Castaños
Espainia Juan Martín Díez
Espainia Miguel de Álava
Espainia Gregorio de la Cuesta
Erresuma BatuaPortugal William Beresford
Erresuma Batua John Moore
Portugal Bernardino Freire
Frantzia Napoleon I.a
Frantzia Josef Bonaparte
Frantzia Joachim Murat
Frantzia Jean-Andoche Junot
Frantzia Jean de Dieu Soult
Frantzia André Masséna
Frantzia Louis Gabriel Suchet
Frantzia Joseph Mortier

Britainiar eta Portugaldar armadek Portugal defendatuta, Espainian tropa erregularrek zein irregularrek (elkarren arteko loturarik gabeko gerrillarien taldeek) frantziarrei aurre egiten zieten. Napoleonen armadak, hornidurak galtzeko beldur, ez ziren espainiarrak gainditzeko eta lurraldea baketzeko gai. Gerraren azken urteetan, Errusiaren inbasioa zela medio Frantzia larri ahulduta zegoela, Wellingtongo dukea buru zuten armada aliatuek frantziarrak Pirinioez bestaldera egotzi zituzten.

Gerrako zamak Portugalgo eta Espainiako egitura soziala eta ekonomikoa suntsitu zituen, eta istiluz beteriko epeari hasiera eman zion. Euskal Herrian, hala Pirinioez iparraldera nola hegoaldera, ondorio larriak izan zituen bertako gizartean, askotariko armaden presentzia eta ekintzagatik. Iberiar penintsulan, frantziarren aurkako gerran borrokatutako ofizialek 1850 arte burutu zituzten hainbat gerra zibil (tartean Lehen Gerra Karlista), liberal eta absolutisten artean. Penintsulako Gerrak Ameriketako kolonien gainean ere eragina izan zuen, eta haien independentzia prozesua piztu zuen txinparta izan zen.

Hasiera

aldatu

Espainia eta Frantzia aliatuak ziren, 1796an San Ildefonsoko hitzarmena izenpetu zutenetik. 1807ko urrian Frantziako osteak Espainian sartu ziren erresuma horretako gobernuak hala baimenduta. Portugal okupatzeko xedea zuten, itxuraz, baina Ingalaterraren aurkako blokatzea osatzeko estrategiaren aitzakian, Gaztelako artilea eta Ameriketako ondasunak eskura jarriko zizkion estatu satelite bat eratu nahi bide zuen Napoleon Bonapartek. Frantsesek Portugal inbaditu zuten eta Espainiako zenbait hiritan kokatu ziren.

1808ko martxoan gertatu zen Aranjuezko matxinadaren ondorioz, Godoyk behin-betiko beheraldia izan zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.a semeari utzi zion koroa. 1808ko apirilean Baionako abdikazioak gertatu ziren: Karlos IV.a eta Fernando VII.a erregetza uztera behartu ondoren, Napoleonek bere anaia Josef jarri zuen errege. 1808ko maiatzaren 2an frantsesen aurkako matxinada izan zen Madrilen (25 frantses eta 25.000 madrildar inguru hil ziren). Egun berean Móstolesko alkateek Napoleonen kontrako gerra deklaratu zuten. Horrela hasi zen Espainiako Independentzia Gerra.

Garapen politiko eta militarra

aldatu
 
Iberiar penintsula Jose Bonaparteren unerik indartsuenean (1809).[3]
 
Pirinioetako kanpaina, 1813ko uztailaren amaieran

Espainian frantsesen aurreko portaera zatiketa bat aurkezten zuen:

Egoera hau ikusi ondoren herriak erresistentzia jarri zuen gerrillen gudarekin, biztanleri osoak parte hartu zuen. Gerrillarien artean Francisco Espoz, Jerónimo Merino apaiza eta Empecinado zeuden.

Afrancesados izenekoek Josef Bonaparte erregetzat hartu zuten eta Baionako Konstituzioa egiterakoan berarekin lan egin zuten. Frantziarrek Girona eta Zaragoza setiatu zuten berriro, nahiz eta erresistentzia luzea izan.

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

aldatu

1810ean Junta Zentrala disolbatu egin zen eta Cadizen gorte batzuk bildu ziren eta burujabetza hartu zuen. Cadizko Gorteek liberalek behartutako kargu publikoak hartzeko “señoríos” eta Inkisizioa, torturak eta odol garbitasun frogak indargabetu zituzten. Cadizeko Gorteetako lanik inportanteena 1812ko Konstituzioa zen:

  • 1812ko martxoaren 19an atera zen.
  • Nazio burujabetza, botere banaketa eta zeharkako sufragioa onartu ziren.
  • Ondorengo konstituzioentzako eredua izan zen, ez Espainian bakarrik baizik eta Europako beste herrialdeetan ere.[erreferentzia behar]

1812an espainiarrek, Wellington jeneralak zuzendutako britainiar indarren laguntzaz, tropa frantsesen kontrako eraso bortitza hasi zuten. Arapilesen irabazi zuten eta horrek Josef Bonaparte ihes egitera behartu zuen.

Data garrantzitsuak

aldatu
  • 1807
  • 1808
  • 1809
    • Zaragozako bigarren jazarpena eta Gironako hirugarrena
    • Napoleonen kontrako itun hispano-britainiarra.
  • 1810
    • Junta Zentralaren desegitea.
    • Lehenengo erregeordetza ezarri zen
    • Cadizko Gorteen inaugurazioa
    • Cadizko setioa.
  • 1812
    • Cadizko Gorteek Konstituzioa onartu zuten
    • Arapiletan garaipen hispano-britaniarra
    • Josef Bonapartek Madril utzi zuen.
  • 1813
  • 1814
    • Fernando VII.ak, Espainiara itzulita, eta 1812ko Konstituzioa ezeztatu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Zalbide Elustondo, Mikel, «Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan», Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia, Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, ISSN 0210-1564, 52. liburukia, 1, 2007. Ikus 66. orrialdea.
  2. "Frantzestada izena da Antonio Zavalak hegoaldeko euskaldunetan, herri-kantutegietan, jaso duen izena, gaztelaniaz eta beste hizkuntzetan izen desberdinekin ezagutzen dena Independentziako Gerla, Penintsulako Gerla, Espainiako Gerla eta baita ere Gerla Nazionala eta Gerla Herritarra izendatu dutena (...)". LARREA MUXIKA, Jose Maria: Euskaldungoa erroizturik. Iruñea: Pamiela, 1994. 168. orria. 67. oharra.
  3. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu