Humphrey DeForest Bogart (New York, 1899ko abenduaren 25Los Angeles, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 14) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. 1999an, American Film Institute delakoak Bogart gizonezko zinema-izarrik handiena izendatu zuen[1].

Humphrey Bogart

(1945)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHumphrey DeForest Bogart
JaiotzaNew York1899ko abenduaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaLos Angeles1957ko urtarrilaren 14a (57 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
AitaBelmont DeForest Bogart
AmaMaud Humphrey
Ezkontidea(k)Helen Menken  (1926ko maiatzaren 20a -  1927ko azaroaren 18a)
Mary Philips  (1928ko apirilaren 3a -  1938)
Mayo Methot  (1938ko abuztuaren 21a -  1945eko maiatzaren 10a)
Lauren Bacall  (1945 -  1957ko urtarrilaren 14a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPhillips Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkaraktere aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, marinela eta Artezlea
Altuera173 zentimetro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Legion (en) Itzuli
Genero artistikoaWesterna
Zinema beltza
film dramatikoa
thrillerra
gerra-filma
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
GraduaSeaman apprentice (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

humphreybogart.com
IMDB: nm0000007 Allocine: 717 Rottentomatoes: celebrity/humphrey_bogart Allmovie: p7027 71928 TV.com: people/humphrey-bogart IBDB: 32377
Spotify: 5EKGXh9zCt0OeppRLMdfoM Musicbrainz: f7724be5-a730-4654-b24c-fd6e6e7c0d5f Discogs: 1146856 Find a Grave: 108 Edit the value on Wikidata

75 filmetan agertuta, mundu osoan zehar ospea eman zion pertsonaiak ezaugarri berak zituen: azkarra eta gogorra, baina batez ere, inguru ustel batean bere moral pertsonalari eusteagatik ezaguna. Nahiz eta hasiera Broadwayn eta 1920ko eta 1930eko hamarkadetako filmetan aktore ona baina B mailakoa izan, Bogarten hurrengo lorpenek zinemako mitoa bihurtu zuten.

Phillips akademian (Massachussets) egon zenean, lagun bat ezagutu zuen, William Brady, eta hark bultzatu zuen antzerki aktore izatera[2]. Ondoren, akademiatik bota zuten jarrera txarra izateagatik, eta ondoren Estatu Batuetako Itsas Erreserbara batu zen. Urte batzuk geroago, 1920tik 1922ra bere lagun William Bradyren jabetzako antzerki konpainia bat zuzendu zuen. 1930an, Fox konpainiaren kontratu bat lortu zuen[3].

1942an, parte hartu zuen obrarik sarituena eta ezagunena argitaratu zen, Casablanca[4]. 1951an, gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen, "The African queen" pelikulari esker[5].

Biografia

aldatu

Hiru neba-arreben artean zaharrena zen. Gurasoak, Belmont DeForest Bogart zirujaua (1867-1934), jatorri anglo-herbeheretarra (Bogart abizena Herbeheretako Bogaert-etik dator) eta Maud Humphrey (1868-1940) artista grafikoa (1868-1940) Parisen sortua, Whistler margolari inpresionistarekin The Delineator moda aldizkariko zuzendari grafikoarekin eta sufragista militantearekin ikasia. Ama, marrazkilari gisa, entzute handikoa zen, eta bere senarrak baino bi aldiz gehiago irabazten zuen. Bi gurasoak hotzak, urrunak eta formalak ziren Humphreyrekin eta haren bi arrebekin, nahiz eta beren erara maite zituzten. Humphreyk aitarengandik kritikarako joera, arrantzarako zaletasuna, belarekiko betiko zaletasuna eta borondate sendoko emakumeekiko erakarpena jaso zuen.

Bogartarrak Upper West Side-ko apartamentu batean bizi ziren, eta txabola bat zeukaten 55 hektareako finka batean, Canandaigua Lake ondoan, New York estatuan, non, gaztetan, Humphreyren lagun taldea antzezlanak prestatzen entretenitzen zen. «Bogie», hala deitzen zioten, eskola onetan ibili zen, eta familiak, Yale Unibertsitatean, bere aitaren mediku karrera egitea espero zuen

Humphreyren bizitza, Philips Akademiako (Massachusetts) barnetegian, William Brady laguna (William A. Brady eszena-ekoizlearen semea) ezagutu zuenean aldatu zen, eta hark bultzatu zuen eszena-aktore izatera. Beharbada horregatik, Akademian huts egiten hasi, eta arrazoi ilun samarrak zirela medio (nahiz eta denak berarentzat zehaztutako patuarekin zerikusia zuten) kanporatu egin zuten.

Filmografia

aldatu

Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:

Urtea Filma Zuzendaria Beste izenburu batzuk
1928 The Dancing Town Edmund Lawrence
1930 Racket Busters Lloyd Bacon gaztelaniaz: Ambición rota frantsesez: Menaces sur la ville
1930 A Devil with Women Irving Cummings gaztelaniaz: El conquistador
1931 Body and Soul Alfred Santell gaztelaniaz: Cuerpo y alma
1931 The Bad Sister Hobart Henley gaztelaniaz: Mala hermana
1932 Three on a Match Mervyn LeRoy gaztelaniaz: Tres vidas de mujer frantsesez: Une allumette pour trois
1932 Big City Blues Mervyn LeRoy
1932 Love Affair Thornton Freeland gaztelaniaz: Juventud moderna
1934 Midnight Chester Erskine gaztelaniaz: Llamémoslo un asesinato katalanez: Midnight (pel·lícula de 1934)
1936 China Clipper Ray Enright frantsesez: Courrier de Chine
1936 The Petrified Forest Archie Mayo gaztelaniaz: El bosque petrificado frantsesez: La Forêt pétrifiée
1936 Two Against the World William C. McGann
1937 The Great O'Malley William Dieterle frantsesez: Septième District
1937 Stand-In Tay Garnett gaztelaniaz: Siempre Eva frantsesez: Monsieur Dood part pour Hollywood katalanez: Sempre Eva
1937 Black Legion Archie Mayo gaztelaniaz: La legión negra frantsesez: La Légion noire
1937 San Quentin Lloyd Bacon frantsesez: La Révolte
1937 Marked Woman Lloyd Bacon gaztelaniaz: La mujer marcada frantsesez: Femmes marquées
1938 Angels with Dirty Faces Michael Curtiz gaztelaniaz: Ángeles con caras sucias frantsesez: Les Anges aux figures sales
1939 The Oklahoma Kid Lloyd Bacon frantsesez: Terreur à l'ouest
1939 Invisible Stripes Lloyd Bacon gaztelaniaz: Barreras invisibles frantsesez: En surveillance spéciale
1939 The Roaring Twenties Raoul Walsh gaztelaniaz: Los violentos años veinte frantsesez: Les Fantastiques Années 20 katalanez: Els turbulents anys vint
1939 The Return of Doctor X Vincent Sherman gaztelaniaz: El regreso del Doctor X frantsesez: Le Retour du docteur X
1939 You Can't Get Away with Murder Lewis Seiler frantsesez: Le Châtiment
1940 They Drive by Night Raoul Walsh gaztelaniaz: La pasión ciega frantsesez: Une femme dangereuse katalanez: La passió cega
1940 It All Came True Lewis Seiler gaztelaniaz: Un ángel disfrazado frantsesez: Rendez-vous à minuit
1940 Brother Orchid Lloyd Bacon gaztelaniaz: El hermano orquídea frantsesez: L'Étrange Aventure
1941 High Sierra Raoul Walsh gaztelaniaz: El último refugio frantsesez: La Grande Évasion katalanez: L'últim refugi
1941 The Maltese Falcon John Huston gaztelaniaz: El halcón maltés frantsesez: Le Faucon maltais katalanez: El falcó maltès
1942 The Big Shot Lewis Seiler gaztelaniaz: Un gángster sin destino frantsesez: Le Caïd
1942 Across the Pacific John Huston gaztelaniaz: A través del Pacífico frantsesez: Griffes jaunes
1943 Thank Your Lucky Stars David Butler frantsesez: Remerciez votre bonne étoile
1943 Action in the North Atlantic Lloyd Bacon gaztelaniaz: Acción en el Atlántico Norte frantsesez: Convoi vers la Russie
1943 Sahara Zoltan Korda euskaraz: « Sahara (1943ko filma) »
1944 To Have and Have Not Howard Hawks gaztelaniaz: Tener y no tener frantsesez: Le Port de l'angoisse katalanez: Tenir-ne o no
1944 Passage to Marseille Michael Curtiz gaztelaniaz: Pasaje para Marsella frantsesez: Passage pour Marseille katalanez: Passatge a Marsella
1945 Conflict Curtis Bernhardt gaztelaniaz: Retorno al abismo frantsesez: La mort n'était pas au rendez-vous katalanez: Retorn a l'abisme
1946 The Big Sleep Howard Hawks frantsesez: Le Grand Sommeil katalanez: El son etern
1947 Dark Passage Delmer Daves gaztelaniaz: La senda tenebrosa frantsesez: Les Passagers de la nuit katalanez: Camí fosc
1947 Dead Reckoning John Cromwell gaztelaniaz: Callejón sin salida frantsesez: En marge de l'enquête katalanez: Carreró sense sortida
1948 The Treasure of the Sierra Madre John Huston gaztelaniaz: El tesoro de Sierra Madre frantsesez: Le Trésor de la Sierra Madre katalanez: El tresor de Sierra Madre
1949 Tokyo Joe Stuart Heisler gaztelaniaz: Secuestro
1949 Knock on Any Door Nicholas Ray gaztelaniaz: Llamad a cualquier puerta frantsesez: Les Ruelles du malheur katalanez: Truqueu a qualsevol porta
1950 Chain Lightning Stuart Heisler gaztelaniaz: Un rayo en el cielo frantsesez: Pilote du diable
1951 The African Queen John Huston frantsesez: L'Odyssée de l'African Queen katalanez: La reina d'Àfrica galizieraz: A raíña de África
1952 Deadline – U.S.A. Richard Brooks gaztelaniaz: Deadline - U.S.A. frantsesez: Bas les masques katalanez: Deadline - U.S.A.
1953 Battle Circus Richard Brooks frantsesez: Le Cirque infernal
1954 The Barefoot Contessa Joseph L. Mankiewicz gaztelaniaz: La condesa descalza frantsesez: La Comtesse aux pieds nus katalanez: La comtessa descalça galizieraz: A condesa descalza
1954 Sabrina Billy Wilder
1955 We're No Angels Michael Curtiz gaztelaniaz: No somos ángeles frantsesez: La Cuisine des anges
1955 The Desperate Hours William Wyler gaztelaniaz: Horas desesperadas frantsesez: La Maison des otages
1955 The Left Hand of God Edward Dmytryk gaztelaniaz: La mano izquierda de Dios frantsesez: La Main gauche du Seigneur
1956 The Harder They Fall Mark Robson gaztelaniaz: Más dura será la caída frantsesez: Plus dure sera la chute katalanez: Més dura serà la caiguda
1975 Brother, Can You Spare a Dime? Philippe Mora gaztelaniaz: Hermano, ¿me das diez centavos? frantsesez: T'as pas 100 balles ?
1982 Dead Men Don't Wear Plaid Carl Reiner gaztelaniaz: Cliente muerto no paga frantsesez: Les cadavres ne portent pas de costard
2008 I.O.U.S.A. Patrick Creadon
2011 Reagan Eugene Jarecki
2015 Trumbo Jay Roach frantsesez: Dalton Trumbo galizieraz: Trumbo, a lista negra de Hollywood
1940 Virginia City Michael Curtiz gaztelaniaz: Oro, amor y sangre frantsesez: La Caravane héroïque euskaraz: « Virginia City (filma) » katalanez: Or, amor i sang
1942 Casablanca Michael Curtiz
1947 The Two Mrs. Carrolls Peter Godfrey gaztelaniaz: Las dos señoras Carroll frantsesez: La Seconde Madame Carroll katalanez: Les dues senyores Carroll
1954 The Caine Mutiny Edward Dmytryk gaztelaniaz: El motín del Caine frantsesez: Ouragan sur le Caine katalanez: El motí del Caine
1950 In a Lonely Place Nicholas Ray gaztelaniaz: En un lugar solitario frantsesez: Le Violent
1952 Road to Bali Hal Walker gaztelaniaz: Camino a Bali frantsesez: En route vers Bali katalanez: Camí de Bali galizieraz: Camiño de Bali
1936 Bullets or Ballots William Keighley gaztelaniaz: Balas o votos frantsesez: Guerre au crime
1938 Crime School Lewis Seiler
1937 Kid Galahad Michael Curtiz gaztelaniaz: Kid Galahad (película de 1937) frantsesez: Le Dernier Combat
1941 The Wagons Roll at Night Ray Enright frantsesez: L'Amour et la Bête
1939 King of the Underworld Lewis Seiler gaztelaniaz: El rey del hampa frantsesez: Hommes sans loi
1948 Key Largo John Huston katalanez: Cayo Largo
1930 Up the River John Ford gaztelaniaz: Río arriba
1938 The Amazing Dr. Clitterhouse Anatole Litvak gaztelaniaz: El genio del crimen frantsesez: Le Mystérieux Docteur Clitterhouse
1938 Swingtime in the Movies Crane Wilbur
1937 Dead End William Wyler gaztelaniaz: Calle sin salida frantsesez: Rue sans issue katalanez: Punt mort
1951 Sirocco Curtis Bernhardt
2004 Imaginary Witness Daniel Anker
1938 Swing Your Lady Ray Enright
1969 The Happy Ending Richard Brooks gaztelaniaz: Con los ojos cerrados katalanez: Amb els ulls tancats
1951 The Enforcer Bretaigne Windust gaztelaniaz: Sin conciencia frantsesez: La Femme à abattre
1936 Isle of Fury Frank McDonald gaztelaniaz: Tres en un edén
1963 Hollywood Without Make-Up Rudy Behlmer
1931 A Holy Terror Irving Cummings gaztelaniaz: El temerario
1953 Beat the Devil John Huston gaztelaniaz: La burla del diablo frantsesez: Plus fort que le diable galizieraz: A burla do demo
1942 All Through the Night Vincent Sherman frantsesez: Échec à la Gestapo
1947 Always Together Fred de Cordova gaztelaniaz: Siempre juntos frantsesez: Gai, marions-nous
1939 Dark Victory Edmund Goulding gaztelaniaz: Amarga victoria frantsesez: Victoire sur la nuit

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) SensaCine.com.mx. «Humphrey Bogart» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. «Humphrey Bogart (actor): La Segunda Guerra Mundial» www.exordio.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) Casablanca (película). 2020-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. «La reina de África» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.