Hostoen morfologia

Hosto konposatu» orritik birbideratua)

Hostoen morfologia espezieen sailkapenean erabiltzen den landare morfologiaren atala da, hostoen itxura aztertzen duena. Itxurak aldaera ugari dituenez, ezaugarri bistakoenetakoa da espezie bat identifikatu ahal izateko.

Hostoak izan daitezke bakunak (orri bat) edo konposatuak (orri edo foliolo bat baino gehiagorekin), iledunak edo ilegabeak, ertz osokoak edo zerratuak eta abar. Orrien antolaketak, hauen formak, ertzaren definizioak edo nerbiazioak parte hartzen dute hostoaren itxura orokorrean.

Hostoen atalak

aldatu
 
Hosto bakun baten diagrama:
1. Erpina
2. Zain nagusia
3. Zain sekundarioa
4. Linboa edo orria
5. Ertza
6. Pezioloa edo txortena
7. Kimua
8. Zurtoina

Hostoa hainbat zatiz osaturiko egitura da. Fotosintesia gauzatzen duen egitura zapalari linbo edo hosto-orri izena ematen zaio. Linboa modu egokian paratzen eta adarrarekin lotzen duen egitura zilindrikoa, berriz, pezioloa edo txortena da. Pezioloa eta zurtoina lotzen dituen guneari hostoin izena ematen zaio.

Sailkapenak

aldatu

Antolamendua (compositio)

aldatu
Itxura Mota Latinez Azalpena
 
Txandakatua[1]
alterna
hostoak txandaka lotzen dira maila desberdinetan
 
Aurkakoa[1] edo oposatua
abrupta
hostoak parez pare lotzen dira
oposatu dekusatua
decussata
oposatua, baina hostoak angelu zuzenean daude aurreko mailarekiko
 
Bertizilatua
verticillata
aut
stellata
hostoak sortaka (gutxienez 3) puntu berean
 
Erroseta
rosula
Hostoak oinarrian zirkuluan

Itxura (foliorum forma)

aldatu
Itxura Mota Latinez Azalpena
 
Entsiformea
ensiformis
luzea eta zorrotza, ezpata itxurakoa
 
Azikularra
acicularis
Orratz itxurakoa, zorrotza eta estua
 
Subulatua
subulata
ezten itxurakoa
 
Lineala
linearis
Luzea eta oso estua
 
Luzanga
oblonga
Itxura luzekara, ertz nahiko paralelo egin eta erpin biribilduekin
 
Lantzeolatua
lanceolata
lantza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean erpinean baino
 
Oblantzeolatua
oblanceolata
lantza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean txortenean baino
 
Faltziformea
falcata
Sega itxurakoa
 
Aristatua
aristata
 
Eliptikoa
elliptica
Arrautza itxurakoa, zabalera ia berdina erpin eta txortena aldean
 
Ornikularra edo biribila
orbicularis
biribila
 
Obala
ovata
Arrautza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean
 
Obobatua edo obobala
obovata
arrautza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean
 
Espatulatua
spathulata
espatula itxurakoa, orria gutxika txorten bihurtzen
 
Kuneatua
cuneata
oinarria ziri itxurakoa
 
Sagitatua
sagittata
lantza itxurakoa, aurikulak beherantz zuzenduak
 
Hastatua
hastata
lantza itxurakoa, aurikulak horizontalki hedatuak
 
Peltatua
peltata
biribildua, txortena orria ren erdian atxikia
 
Akuminatua
acuminata
erpina punta finarekin
 
Kamutsa
obtusus
erpina biribildua
 
Trunkatua
truncata
erpinak moztua dirudi
 
Erreniformea
reniformis
Giltzurrun itxurakoa
 
Deltoidea
deltoidea
hirukia, txortena albo bati atxikia
 
Flabelatua
flabellata
erdi-zirkularra, haizemaile itxurakoa
 
Kordatua
cordata
bihotz itxurakoa, punta erpinean
 
Obkordatua
obcordata
bihotz itxurakoa, punta txorten aldean
 
Erronboidala
rhomboidalis
Erronbo itxurakoa
 
Lobatua
lobata
gingiletan banatua
 
Pedatua
pedata
Palmatua, albo gingilak oinarriari batuak
 
Multifidoa
multifida
xingolatan banatua
 
Perfoliatua
perfoliata
zutoinak orria zulatu duela dirudi

Palmatuak:

Itxura Mota Latinez Azalpena
 
Palmatua
palmata
segmentu edo gingiletan banatua, eskuko hatzen antzera
 
Palmatilobatua
palmatilobata palmatua, segmentuen arteko hutsartea ez da orriaren erdiraino iristen
 
Palmatifidoa
palmatifinta palmatua, segmentuen arteko hutsartea orriaren ia erdiraino iristen da
 
Palmatipartitua
palmatipartita palmatua, segmentuen arteko hutsartea segmentuen erdia igarotzen dute
 
Palmatisekatua
palmatisecata palmatua, segmentuen arteko hutsarte luzeak zain nagusiraino iristen dira

Pinatuak:

Itxura Mota Latinez Azalpena
 
Pinatilobatua
pennatilobata
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak ez dira iristen orri-erdiaren erdibidera[2]
 
Pinatifidoa
pinnatifindata
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak orri-erdiaren erdibidera iristen dira[2]
 
Pinatipartitua
pennatipartita
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak orri-erdiaren erdibidea igarotzen dute[2]
 
Pinatisekatua
pennatisecata
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak zain nagusia iristen dira

Ertza (foliorum margo)

aldatu
Forma Mota Latinez Azalpena
 
Osoa
integra
Koxkarik gabea
 
Ziliatua
ciliata
Iletxoduna
 
Krenulatua
crenata
Koxka zabal eta biribilduak
 
Horzduna[3] (edo dentatua)
dentata
Hortz estu edo zabalekin
 
Horztun bikoitza
duplicato-dentata
 
Dentikulatua
denticulata
Hortz txikiduna
 
Zerratua
serrata
Zerra itxurakoa, puntak aurrerantz
 
Zerrulatua
serrulata
Zerra hortz txikiekin
 
Gilgilduna
lobata
Gingil biribilduekin
 
Uhindua
undulata
Uhin itxurako koxka zabal eta biribilduak
 
Espinulatua
spinulata
Arantzekin

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 25-33 or. ISBN 9788445730515..
  2. a b c (Frantsesez) Bernard Boullard. (1997). Dictionnaire, Plantes & Champignons. ESTEM, 875 or..
  3. «horzdun». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-5-2.)

Kanpo estekak

aldatu