Horusen izena faraoi titulua irudikatzeko erabili zen ikurrik antzinakoena da: belatz bat (Horus jainkoa), serej baten gainean erregearen izenarekin, Antzinako Egiptoko hieroglifo idazkeran.

Dyet faraoiaren hilarria, Horus eta serejarekin

Sereja, Egiptoko historiaren hasieran jada agertzen da, Narmerren Paleta delakoan. IV. dinastiaren aurreko erregeek. nagusiki euren Horusen izena erabili zuten, serej batean agertzen zena (jauregi baten fatxadaren imitazio bezala) Horus jainkoa bere gainean kokatua zegoela.

Sekhemib II. dinastiako faraoiak, bere izena Peribsengatik aldatu zuen, eta Horusen babesa Sethenarengatik aldatu zuen, beharbada, arazo politikoengatik, Horusen ikurra Sethenarengatik aldatuz. Khasekhemuy faraoiak, Sejemib edo Peribsenen ondorengoak, bere serejaren gainean Horus eta Seth batera jartzen ditu, desadostutako bi taldeak ados jartzeko.

"Horus serejaren gainean, erregearen jauregiaren irudikapen sinbolikoa da, zeruko jainko gorenak babestua, erregea berarekin identifikatua, eta, beraz, bere lur propioa babesten duen jainko-erregea da, bertan aurkitzen diren gauza eta bizidun guztiak. Metafora honen indarra eta esanahiak, sustrai mitikoak eta erlijiosoak dituzte, "errege jainkotiarra"ren kontzeptua bere baitan hartzen baitu, bere biztanle eta lurrean gobernatzeko erregearen eskubidearen jatorri eta iturri bezala; Horusen izena sakratua zen, eta arlo kultural, zeremonial, erlijiotsu, magiko, beliko eta hiletakoetan erabili behar zen, arau finkorik ez zegoen arren eta aldaketetara lotuta zegoen garaia eta testuinguruaren arabera". F. Raffaele

Egiptoko Inperio Ertainean, XI. dinastian eta XII. dinastian, egiptoar faraoiek bost titulu jasotzen zituzten: jaiotza izenari beste lau titulu gehitzen zizkioten. Honako hauek dira: Horusen izena, Nebtyren izena, Urrezko Horusen izena, Tronu izena edo Nesut-Bity izena eta Jaiotza izena.

Kanpo estekak

aldatu