Horus garaia jainko zerutarra da Antzinako Egiptoko mitologian. Egiptoar mitologiako jainko garrantzitsuenetako bat da, eta historiaurretik ptolomeotar erresumako garaiak arte gurtua izan zen. Egiptoko zibilizazioaren abiarazletzat jo zen, zeruko jainkoa izateaz gain erregetzaren irudi bihurtuz. Isis jainkosaren eta Osiris jainkoaren semetzat hartzen zen eskuarki[1]. Izen egiptoarra Hor da, grezieraz Horus (Ώρος)[2] eta jainkotasun grekoa Apolo Febo da.

Horus
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakQ20857111 Itzuli
FormakBelatza
Domeinuakingship (en) Itzuli eta zerua
Familia
AitaOsiris, Geb eta Ra
AmaIsis eta Nut
Ezkontidea(k)Hathor
Seme-alabakFour sons of Horus (en) Itzuli, Amset, Hapi (Son of Horus) (en) Itzuli, Duamutef (en) Itzuli, Qebehsenuef (en) Itzuli eta Ihy (en) Itzuli
G5
ḥr "Horus"
hieroglifotan

Ikonografia

aldatu

Belatza edo belatz burudun gizakia da haren ohiko irudikapena, koroa bikoitzaz. Eta beste irudikapen batzuk ere hartzen ditu, funtzioaren arabera:

  • Harmajis, Heliopolis munotik Ra-rekin sortzen da, lehoi formaz
  • Harpokrates, Horus umea, egunero berpizten den eguzkia da, oinordeko erreala
  • Harsiese, gaztea, Isis eta Osiris-en semea.
  • Haroeris, Harendotes, edo Horjenti Irti, Seth-en aurka liskarrean
  • Horus Behedety eguzkia bere osotasunean
  • Horus Iunmutef, sazerdotea hileta errituetan

Ra-Horajti gisa lotu zitzaion Ra-ri.

Horusen Begia

aldatu

Horusen begia erabiltzen zen askotan Horus irudikatzeko. Esanahi sinboliko handikoa da, Horusek begia galdu baitzuen Seten kontrako borrokan. Beste jainko baten laguntzaz sendatu ondoren (Tot, bertsio batzuetan), Osiris aita hilari eskaini zion. Sakrifizioa, sendaketa eta hildakoei eskaintzak irudikatzen zituen, beraz. Babes kutun gisa ere erabiltzen zen.

 
Horusen begia, ezkerreko wedjat begia ere deitua.

Mitologia

aldatu

Horus Shemsu Hor-rak lagunduta Seten aurka borrokatu zen aitaren (Osiris Set-ek eraila) tronua berreskuratzeko. Set Egipto Altuaren jainko gisa geratu zen eta Horus Behe Egiptoren jainko gisa. Ondoren, Horus Egipto osoko jainko bilakatu zen, Set, desertuko eta herbesteko herrien jainko zen bitartean. Gatazka horrek Nilo ibaiaren oparotasuna (Osiris) eta basamortuaren idortasunaren (Set) harteko guda azaltzen du. Handik denbora batera errege mitikoei laga zien gobernutza, "Shemsu-Hor" deituak tradizioaren arabera. Gainera Osiris-en babeslea da Egiptoko inframunduan, Duat-a. Hildakoen epaiketan, Hilen Liburuaren arabera, Osiris eta hildakoaren arteko bitartekaria da.

Ziurrenik bereganako gurtza Nilo Ibaiaren deltan hasi zen, baina Egipto guztian gurtua izan zen Edfu, Hierakompolis eta Letopolis-eko tenpluetan. Bere gurtza Meditarraneoan zehar zabaldu zen Isis amari lotua zen Harpokrates bezala.

Erreferentziak

aldatu
  1. Benko, Stephen. (1993). The virgin goddess : studies in the pagan and Christian roots of Mariology. E.J. Brill ISBN 90-04-09747-3. PMC 27173485. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  2. (Ingelesez) Horus | Ancient Egypt Online. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).

Kanpo estekak

aldatu