Hexametroa greziar eta latindar olerkaritzako hitzneurtu bat da, bost daktilo eta espondeo edo trokeo batez osatua dagoena.

Hexametroaren beste kontzeptu bat: Olerki epiko, satira eta didaktikako hitzneurtua, greziar eta latindar olerkaritzan. "Sei metro"z osatuta dago, hau da, sei oinez, daktiloak edo espondeoak. Lehenengo lauretan bigarren oinerdiko lehenengo bi laburrak luze bategatik alda daitezke. Bosgarrena, ohi, daktilo bat izaten da, baina hala ez denean, eta hori oso gutxitan gertatzen da, laugarrena pasatzen da daktiloa izatera. Azkenik, seigarrena, bi silabaz osaturik dago, bigarrena anceps izaki. Hexametroak, beraz, gutxienez, hamabi silabatakoak izan daitezke, eta, gehienez, hamazazpikoak. Hamabi silabatakoei, holoespondaiko esaten zaie (guztiak espondeoak). Espondeoen ugaritasunak astuntasuna, moteltasuna... esan nahi du.

Kanpo estekak

aldatu