Hermann Oberth
Hermann Julius Oberth (Nagyszeben, Hungariako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa —gaur egun Sibiu, Errumania—, 1894ko ekainaren 25a - Nurenberg, Alemania, 1989ko abenduaren 28a) alemaniar fisikari eta ingeniaria izan zen, Austria-Hungariako Inperioan jaioa.
Hermann Oberth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sibiu, 1894ko ekainaren 25a |
Herrialdea | Errumania Alemania |
Bizilekua | Munich |
Heriotza | Nurenberg, 1989ko abenduaren 28a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Nurenberg |
Hezkuntza | |
Heziketa | Babeș-Bolyai University (en) |
Tesi zuzendaria | Augustin Maior (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea, saiakeragilea, gidoilaria, ingeniaria eta military flight engineer (en) |
Lantokia(k) | Feucht |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jules Verne |
Kidetza | Errumaniar Akademia |
Izengoitia(k) | Fritz Hann |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Alderdi politikoa | Die Heimat (en) |
|
Munich, Gotinga eta Heidelbergeko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1924an Die Rakete zur den Planetenräumen lana idatzi zuen. Lan horretan, matematiketan oinarrituz, espazio-ontziek Lurraren erakarpen-indarretik ihes egiteko behar duten abiadura lortzeko modua azaltzen du. Bigarren Mundu Gerran Wernher von Braunekin batera aritu zen lanean; alemaniarrentzat espazio-ontziak egin zituen. Astronautikaren aitzindarietako bat da.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Oberth |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.