Hau Pittu Hau!
Sorrera: | 1987 |
---|---|
Txupinera: | Miren Barrutia (1991) |
Egoitza: | Koldo Iruarrizaga, 11 (San Frantzisko) |
Leloa: | Euskara da gure territorio libre bakarra |
Kideak: | 140 |
Koloreak: | Morea eta laranja |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.haupittuhau.org |
Hau Pittu Hau! Bilboko konpartsa euskalduna da, haien federakundearen kidea dena eta Euskal Herrian Euskaraz elkartearen ingurukoa. 1987an sortu zen eta Bilboko lehen konpartsa euskalduna izan zen (hau da, bere funtzionamendu osoa euskaraz duen lehena).
Historia
aldatuKonpartsa 1987ko uztailaren 6an sortu zen, euskarak Bilboko jaietan pairatzen zuen bazterketa dela-eta. Harez geroztik, makina bat pasadizo bizi izan dituzte, horien artean, aipagarriena 2002ko abuztukoa da, 15. urteurrena ospatzeko, Marijaia Euskal Herriko zazpi hiriburuetara eraman zutenean.[1]
Abestia
aldatuHau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Gure konpartsak bizirik dirau
Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Eta zurekin ehun eta hogeitalau
Aldizkaria
aldatuHau...Hau! aldizkaria kaleratzen dute. Lehen alea, 15. urteurrena ospatzeko kaleratu zuten: hor, konpartsaren ibilbidea eta urteko hainbat ekintza deskribatzen dira.