Guruin endokrino

Hormonak zuzenean zirkulazio-aparatura jariatzen dituen hodirik gabeko guruina; sistema endokrinoaren osagaia da

Guruin endokrinoa, barne-jarioko guruina ere deitua, hormonak jariatzen dituen eta, hauek gorputzean zehar barreiatzeko, hodiak baliatu ordez odol-korrontea erabiltzen duen sistema endokrinoko guruina da[1]. Guruin endokrino nagusiak hipofisia, pankrea, obarioak, testikuluak, tiroidea eta giltzurrungaineko guruinak dira.

Guruin endokrino nagusiak. Goitik behera: guruin pineala, hipofisia, tiroidea, timoa, giltzurrungaineko guruinak, pankrea, obarioa eta testikuluak

Erreferentziak

aldatu
  1. Guruin endokrino Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

aldatu