Gran Hermano (Espainia)
Gran Hermano (euskaraz Anaia Handia) telebista-saio bat da, Zeppelin TV ekoiztetxeak egina eta Telecinco katean 2000ko apirilaren 23tik aurrera emititzen dena. Espainian igorritako lehen telerrealitateko saioa da, eta programaren estreinaldiak 6,5eko kuota lortu zuen. Hortik aurrera, saioaren ia denboraldi guztiak audientzian liderrak izan dira. Inoiz edizio gehien izan dituen telerrealitate programa da.
Gran Hermano (Espainia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | John de Mol |
Izenburua | Gran Hermano |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 19 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telerrealitatea |
Kokapena | |
Lekua | Madril |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Banijay Iberia (en) |
Aurkezlea | Mercedes Milà, Pepe Navarro eta Jorge Javier Vázquez |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Telecinco |
Hasiera-data | 2000ko apirilaren 23a |
telecinco.es… | |
Ohiko formatu honetan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez, eta horien astero lehiakide bat kaleratzen da, ikusleen aldetik boto gehien jasotzen duena. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. John de Mol holandarrak sortu zuen saioa, eta Endemol bere ekoiztetxeak garatu zuen programa. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.
Aurkezleak
aldatuTelebista-saioko ia edizio guztiak, hamaseigarren ediziora arte, Mercedes Milá aurkezleak gidatu zituen; Gran Hermano 3 kenduta, edizio hura Pepe Navarrok aurkeztu baitzuen. 2016an jakinarazi zen Mercedes Milák saioa utziko zuela betiko, eta, horrenbestez, Jorge Javier Vázquez aurkezleak zuzendu zuen Gran Hermano 17 edizioko galak.
Lehenengo hiru edizioetan ez zen debaterik egon. Laugarren denboralditik aurrera hasi ziren saio hau, eta lehenengo biak Jesús Vázquez aurkezleak gidatu zituen. Hortik aurrera, Jordi Gonzálezek jarraitu zuen mahai-ingurua moderatzen, hamargarren edizioan (Jorge Javier Vázquezek aurkeztu zuena) eta hamalaugarrenean (Frank Blancok ordezkatu zuen) kenduta.
Galak
aldatuAurkezlea | Denboraldia | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | 02 | 03 | 04 | 05 | 06 | 07 | 08 | 09 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | |
Mercedes Milá | ||||||||||||||||||
Pepe Navarro | ||||||||||||||||||
Jorge Javier Vázquez |
Debateak
aldatuAurkezlea | Denboraldia | ||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | 02 | 03 | 04 | 05 | 06 | 07 | 08 | 09 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | ||
Jordi González | |||||||||||||||||||
Jesús Vázquez | |||||||||||||||||||
Jorge Javier Vázquez | |||||||||||||||||||
Frank Blanco |
- Aurkezleak saioa gidatu zuen.
- Aurkezleak ez zuen saioa gidatu.
- Saioa ez zen existitzen.
Irabazleak
aldatuBizitokia | Adina | Lanbidea | Iraupena | Edizioa | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ismael Beiro | Cádiz | 25 urte | Itsasketa Zientziak eta Tekniketako ikaslea | 90 egun | 1 | |
Sabrina Mahí | Málaga | 23 urte | Sustatzailea | 101 egun | 2 | |
Javito García | Coruña | 28 urte | Enpresaria | 101 egun | 3 | |
Pedro Oliva | Zaragoza | 33 urte | Funtzionarioa | 102 egun | 4 | |
Nuria Yáñez | Tarragona | 31 urte | Campingeko harreragilea | 112 egun | 5 | |
Juanjo Mateo | Alacant | 25 urte | Taxilaria | 109 egun | 6 | |
Pepe Herrero | Madril | 33 urte | Hegaldietako laguntzailea | 108 egun | 7 | |
Naiala Melo | Tenerife | 22 urte | Saltzailea | 105 egun | 8 | |
Judit Iglesias | Coruña | 31 urte | Soziologoa | 98 egun | 9 | |
Iván Madrazo | Kantabria | 35 urte | Enpresaria eta modeloa | 123 egun | 10 | |
Ángel Muñoz | Madril | 32 urte | Pilateseko irakaslea | 143 egun | 11 | |
Laura Campos | Madril | 27 urte | Industria-operadore | 144 egun | 12 | |
Pepe Flores | Madril | 33 urte | Dantzaria | 130 egun | 12 1 (13) | |
Susana Molina | Murtzia | 23 urte | Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea eta boluntarioa | 127 egun | 14 | |
Paula González | Bartzelona | 20 urte | Saltzailea | 91 egun | 15 | |
Sofía Suescun | Nafarroa | 19 urte | Psikologiako ikaslea | 101 egun | 16 | |
Beatriz Retamal | Valentzia | 20 urte | Ile-apaintzailea | 105 egun | 17 | |
Hugo Sierra | Palma Mallorcakoa | 43 urte | Entrenatzaile pertsonala eta pilates irakaslea | 88 egun | 18 |
Euskal herritarren parte hartzea
aldatuEztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz
aldatuArgi Gastaka Gran Hermano 14 telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013ko maiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek programan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen, Interneten bereziki, eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.