Golkoko Arabiar Estatuen Kooperazio Kontseilua
Golkoko Arabiar Estatuen Kooperazio Kontseilua (arabieraz: مجلس التعاون لدول الخليج الفارسی) Ekialde Hurbila eskualdeko sei naziok osatzen duten erakundea da, antzina Golkoko Lankidetza Kontseilua (ingelesezko GCC siglekin) (arabieraz: مجلس التعاون الخليجي) deiturikoa. 1981eko maiatzaren 25ean sortua, kontseilua honako herrialde hauek osatzen dute: Baréin, Kuwait, Oman, Qatar, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuek[1][2][3][4].
Golkoko Arabiar Estatuen Kooperazio Kontseilua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | GCC, مجلس التعاون الخليجي, CCG, ΣΣΚ, GKR, ССАГПЗ, 海合会, 海合會, CCEAG, РСАДПЗ, CCEAG, CCG, CCG, CCG eta CCEAG | |
Mota | gobernu arteko erakundea eta trade bloc (en) | |
Jarduera | ||
Kidetza | ITU Radiocommunication Sector (en) , ITU Telecommunication Standardization Sector (en) eta ITU Telecommunication Development Sector (en) | |
Eskumendekoak | GCC-STAT (en) | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
eta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1981 | |
webgune ofiziala |
Kontseiluko kideen aberastasun-iturri nagusia petrolioa da. Hala ere, ekonomikoki eta politikoki zaurgarria den eskualdea da, batez ere aberastasun-iturri bakarrarekiko duen mendekotasunagatik, populazio urriagatik, azalera handiagatik eta gaitasun militar urriagatik.
Kontseiluko kide guztien artean, aduana-batasuna dute, eta Munduko Merkataritza Erakundearen kide dira. Gaur egun (2005), Kontseilua, Europar Batasunarekin, merkataritza libreko akordioa negoziatzen ari da.
Helburuak
aldatuGCCren Gutunak dio oinarrizko helburuak direla: estatu kideen arteko koordinazioa, integrazioa eta interkonexioa eremu guztietan egitea beren herrien arteko loturak indartuz eta antzeko erregulazioak formulatuz hainbat arlotan, hala nola ekonomian, finantzetan, merkataritzan, aduanan, turismoan, legerian, administrazioan, industrian, meatzaritzan, nekazaritzan eta uraren eta animalien ikerkuntzan egindako aurrerapen teknikoetan.
Laburbilduz, hauek dira helburu nagusiak:
- Antzeko erregulazioak egitea hainbat arlotan, hala nola ekonomian, finantzetan, merkataritzan, turismoan, legeetan eta administrazioan.
- Industrian, meatzaritzan, nekazaritzan, baliabide hidrikoetan eta animalietan aurrerapen zientifiko eta teknikoa egitea.
- Ikerketa zientifikoko zentroak ezartzea
Ekonomia
aldatuBarne-merkatua
aldatu2008ko urtarrilaren 1ean, merkatu bateratu bat jarri zen abian merkatu bateratu eta erabat integratu bat sortu asmoz[5]. Ondasun eta zerbitzuen mugimendua erraztu zuen. Hala ere, haren ezarpena atzeratu egin zen 2009ko finantza-krisiaren ondoren. Aduana-batasun bat sortu zen 2003an, eta 2015eko urtarrilaren 1ean osatu, eta erabat eragile bihurtu zen. 2015eko urtarrilean, merkatu bateratua are gehiago integratu zen, eta GCCko langileriari aukera eman zitzaion berdintasun betea izan zezaten gobernuan eta sektore pribatuetan lan egiteko, erretiroaren eta gizarte-segurantzaren arloan, higiezin baten jabe izateko, kapitalen mugimenduan, hezkuntzan, osasunean eta beste gizarte-zerbitzu batzuk eskuratzeko kide diren estatu guztietan. Hala ere, oraindik, oztopo batzuk egon ziren ondasun eta zerbitzuen mugimendu librearen inguruan. Zerga-sistemen koordinazioa, kontabilitate-estandar batzuk definitzea eta legeria zibila egiten ari dira. Lanbide-kalifikazioen, aseguru-ziurtagirien eta nortasun-agirien elkarren arteko eragingarritasuna ere osatu gabe dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gulf Cooperation Council. German Federal Foreign Office.
- ↑ «The GCC security convention» University of Glasgow.
- ↑ «A Call for Private Investment in Gulf Health Care» New York Times 4 de gener de 2012.
- ↑ «U.A.E. Quits Gulf Monetary Union» Wall Street Journal 21 de maig de 2009.
- ↑ GCC states to launch joint market today. Arab Times.