Giuseppina Grassini
Gioseppa Maria Camilla, artistikoki Giuseppina (edo Josephina) Grassini izenez ezaguna (1773ko apirilaren 8a – 1850eko urtarrilaren 3a) italiar kontralto dramatiko nabarmena eta kantu-irakaslea izan zen. Napoleon eta Wellingtongo dukearen maitale izateagatik ere ezaguna izan zen. Cimarosa, Cherubini eta Zingarelli konpositoreen hainbat produkziotan kantatu zuen.
Giuseppina Grassini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varese, 1773ko apirilaren 18a |
Heriotza | Milan, 1850eko urtarrilaren 3a (76 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta opera abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
aldatuHastapenak
aldatuAmaren gidaritzapean ikasi zuen musika, hura bibolin-jolea baitzen; eta gero, Domenico Zucchinettirekin ikasi zuen Varesen eta Antonio Secchirekin Milanen. Grassiniren debuta 1789an izan zuen Parman, Guglielmiren La pastorella nobile obran kantatuz.
Hurrengo urtean Milango La Scalan kantatu zituen Niccolò Zingarelliren Artaserse, Marcos António Portugalen Demofoonte (estreinaldia), Bertoniren Orfeo ed Euridice Operan Euridize izan zen, Domenico Cimarosaren Artemisia regina di Caria ere bai, baita Mayrren Telemaco nell’isola di Calipso lanean. Veneziako La Fenice antzokian berriz Nasoliniren La morte di Semiramide-n kantatu zuen.
1796an bi agerpen ogoangarri izan zituen Girolamo Crescentini soprano kastratoarekin. La Scalan Zingarellik Giulietaren kantuak idatzi zizkion Giulietta e Romeo operarako, eta Cimarosak La Fenice-ko Gli Orazi e i Curiazi estreinaldian, Horaziaren papera konposatu zion. Urte berean Gaetano Marinelliren Issipile operan ere arrakasta handia izan zuen.
Napoleonekin batera
aldatu1800eko ekainaren 4an, Marengoko garaipena baino lehentxeago, La vergine del sole, Andreozziren opera kantatzen izan zen La Scalan, eta hantxe zen Napoleon Bonaparte, zeinarekin harremana izan zuen eta Pariseraa aldatu zen.[1] Napoleon Lehen Kontsul zela, ez bakarrik izan zen bere maitalea, baizik eta Pierre Rode bibolinjolearekin ere izan zuen afera.
1804 eta 1805. urteetan, Grassini Londresen egon zen hainbat operatan kantari. Bere erretratu ospetsuenetakoa ordukoa da, Elisabeth Vigee Le Brunena: Zaira pertsonaiarenean (izen bereko opera, Peter Winterrena, kantatu zuelarik). Londresko garai honetako beste agerpen batzuk izan zirenLa vergine del sole (f Andreozzi), La morte di Cleopatra (Nasolini), Camilla (Fioravanti) etaIl ratto di Proserpina (Winterrena baita ere). Azken honetan kantu-norgehiagoka aritu zen beste primadonna batekin, Elizabeth Billington, eta kroniken arabera Grassini irten zen garaile.
1806an, Grassini Parisera itzuli zen eta Napoleon enperadorearen ganberako lehen birtuoso izendatu zuten. Tuilerien jauregian bi estreinaldi izan zituen: Ferdinando Paërren La Didone eta Cherubiniren Pimmalione.
Wellingtonekin eta irakasle-karrera
aldatuNapoleonen lehen erbesteratzea izan zenean (Elba uhartean), Erroman kokatu zen Grassini, baina Ehun Egunetan, Parisa itzuli zen. Hala ere, Napoleanen derrota eta erbeste definitiboaren ondoren, haren garaile Wellingtongo dukearen maitale bihurtu zen, zeina britainiar enbaxadore zegoen izendatua Parisen. Baina Lui XVIII.ak behartuta Frantzia utzi behar izan zuen, borboi ezarri-berria ez baitzegoen prest Napoleonen maitale ohiaren ospea onartzeko.[2]
Londresen beste egonaldi bat egin zuen jarraian, eta Haymarketen Vincenzo Pucittaren Aristodemo operan kantatu zuen.
Hurrengo hamarkada nagusiki Italian kantatzen igaro zuen, eszenatokietatik 1823an erretiratu zen arte. Orduanik musika irakasle izan zen, eta Giuditta Pasta eta Giulia eta Giuditta Grisi ahizpak izan zituen dizipulu, beste batzuen artean. 1850ean hil zen 76 urte zituela.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Giuseppina Grassini» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-21 data duen 1214878198 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.