Giorgia Villa

gimnasta artistikoa italiarra

Giorgia Villa (Ponte San Pietro, Lombardia, 2003ko otsailaren 23a) kirolari italiarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarreko domina eskuratu zuen taldeka[1].

Giorgia Villa

(2018)
Bizitza
JaiotzaPonte San Pietro2003ko otsailaren 23a (21 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Instagram: giorgiavilla23 TikTok: giorgiavilla2 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Lombardian jaio zen eta 7 urte zituela Bresciara aldatu zen hango Brixia Nazioarteko Akademian entrenatzeko asmoz.

2018an Buenos Airesen jokaturiko Gazte Olinpikoen txapelketan urrezko hiru domina (aparatu guztiak, oreka-barra eta lurra) eta zilarrezko bat (barra asimetrikoak) lortu zituen.

2019ko Munduko txapelketan taldeka Italiak brontzea lortu zuen. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetarako izendatua izan bazen ere orkatila bihurritu eta ezin izan zuen Olinpiar Jokoetan parte hartu.

2022an Munichen jokaturiko Europako txapelketan Italiak urrea ekuratu zuen taldeka eta urte berean Mediterraneoko Jokoetan Giorgia Villak bi urre lortu zituen, barra asimetrikoetan eta taldeka. 2023ko Europako txaelketan zilarra eskuratu zuen taldekako proban.

Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan Italiak zilarrezko domina eskuratu zuen Estatu Batuen atzetik.

Palmaresa

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris (  Frantzia)   taldeka
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Stuttgart (  Alemania)   taldeka
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Munich (  Alemania)   taldeka
2023 Antalya (  Turkia)   taldeka
Mediterraneoko Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Oran (  Aljeria)   barra asimetrikoak
2022 Oran (  Aljeria)   taldeka

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu