Gerra krimen
Gerra krimena lege haustea da, gerra garaian egiten dena. Gerra krimenak militarrek nahiz zibilek borondatez egiten dituztenak dira (lapurretak, bortxaketak, hilketak, etab.), baita nagusien aginduei jarraituz ere (arma debekatuak erabiltzea, zuzenbidearen aurkako mendekuak, etab.).
Ezaugarri batuzk
aldatuGerra krimena gerrako legeek eta ohiturek ezarritako babesen urraketa da, gatazka armatu batean egindako Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arau-hauste larriek eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketek osatua. Terminoa, neurri handi batean, nazioarteko zuzenbidean definitzen da, Genevako konbentzioa barne. Gerrako presoen eta zibilen aurkako tratu txarrak eta genozidioak gerrako krimentzat hartzen dira.[1]
Nazioarteko Zigor Auzitegia
aldatu2019ko irailaren 10ean, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegia martxan jarri zen, data horren ondoren egindako gerrako krimenak jazartzeko epearekin. Auzitegi hori Erromako Estatutuan ezarrita dago, eta 5. artikuluan gerrako krimenak barne hartzen ditu. Estatutu horretan, zortzigarren kapituluan, krimen hauek azaltzen dira:
- 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Konbentzioak haustea;
- Indarrean dauden gerra-legeak, nazionalak zein nazioartekoak, urratzea; eta
- Gerrako ohitura aplikagarrien urraketa.
Hona hemen xehetasunak:
- Erailketa, tratu txarrak edo deportazioa, lurralde okupatuetako biztanleria zibila behartutako lanak indarrez egitera
- Gerrako presoen edo itsasoan galdutakoen hilketa edo tratu txarrak
- Bahituak hartzea eta exekutatzea
- Ondasun publikoak edo pribatuak arpilatzea
- Hiriak eta herriak arrazoirik gabe suntsitzea
- Behar militarrak justifikatzen ez duen suntsipena.
Susmagarri garaikideak
aldatuGerra krimenaren inguruko akusazioak izan dituzten gaur egungo gobernu buruak:
- Vladimir Putin: Errusiako presidentea, Ukrainako Errusiako Inbasioan haurren bahiketa legez kanpokoa.
- Slobodan Milošević: Serbiako presidentea.
- Charles Ghankay Taylor: Liberiako presidentea.
- Radovan Karadžić: Bosniako Serbiar Errepublikaren presidentea.
- Muammar Gaddafi: Libiako presidentea.
- Omar al-Bashir: Sudango estatu burua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Zer da krimen gerra bat?
- (Ingelesez):International criminal jurisdiction.
- (Ingelesez):Crimes of War proiektua.