Georges Benjamin Clemenceau (Mouilleron-en-Pareds, 1841eko irailaren 28a - Paris, 1929ko azaroaren 24a) mediku, kazetari eta politikari frantziarra izan zen. Bi agintaldi ezberdinetan zehar Frantziako Errepublikako Lehen Ministroa izan zen (1906-1909 eta 1917-1920). Bere garaian eta bereziki Lehen Mundu Gerra jazo zenean izandako paper erabakigarriari esker "le Tigre" (Tigrea) eta "le Père-la-Victoire" (Aita Garaipena) ezizenak bereganatu zituen.

Georges Clemenceau

13. seat 3 of the Académie française (en) Itzuli

1918ko azaroaren 21a - 1929ko azaroaren 24a
Émile Faguet - André Chaumeix
Frantziako Gerra ministro

1917ko azaroaren 16a - 1920ko urtarrilaren 20a
Paul Painlevé - André Lefèvre
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1917ko azaroaren 16a - 1920ko urtarrilaren 20a
Paul Painlevé - Alexandre Millerand
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1906ko urriaren 25a - 1909ko uztailaren 20a
Ferdinand Sarrien - Aristide Briand
Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

1902ko ekainaren 10a - 1920ko urtarrilaren 10a
Ernest Denormandie (en) Itzuli - Gustave Fourment (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1876ko otsailaren 20a - 1885eko azaroaren 9a

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1871ko otsailaren 8a - 1871ko martxoaren 17a
arrondissement mayor (en) Itzuli

1870eko azaroaren 5a - 1871ko urtarrilaren 22a
Barrutia: Parisko 18. barrutia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorges Benjamin Clemenceau
JaiotzaMouilleron-en-Pareds1841eko irailaren 28a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1929ko azaroaren 24a (88 urte)
Hobiratze lekuaMouchamps
Familia
AitaPaul Benjamin Clemenceau
AmaEmma Gautreau
Ezkontidea(k)Mary Plummer (en) Itzuli  (1869 -  1891)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, medikua, gidoilaria eta eleberrigilea
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Itzuli
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Izengoitia(k)Petras Zoufit
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
ateismoa
deismoa
Alderdi politikoaAlderdi Erradikala (Frantzia)
Radical-Socialist and Radical Republican Party (en) Itzuli

IMDB: nm0166013 Find a Grave: 6001089 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Medikua zen baina politikan parte hartu zuen bigarren inperioa erori zenean (1870eko irailaren 4). Erradikalen alderdiko diputatu hautatu zuten 1871n; ezker muturreko talde bateko partaide bihurtu zen 1876an eta hainbat ministro kendu zuen aginpidetik (Gambetta, 1882; Ferry, 1885).

Ezkerreko ideiak irmo zituenaren garaiko pasarte honetan, argi ikusten da zein zen kolonialismoaz zituen ideiak:

« Goi-mailako arrazak! Behe-mailako arrazak! Erraz esaten da. Ni neu ez nator bat baieztapen horrekin, inondik ere, Alemaniako jakintsuek, arraza frantziarra alemaniarra bezain ona ez delako frogak emanda, gerran Frantzia garaitu behar zela zientifikoki frogatu zutenetik.

Ez dago goi-mailako nazio esaten zaien horiek behe-mailako nazio esaten zaien horien gainean duten inolako eskubiderik.(...)

Ez gaitezen saia, bada, indarkeria zibilizazioaren izenez mozorrotzen, ez dezagun eskubideez hitz egin, ezta betebeharrez ere. Iragartzen duzuen konkista abusu bat besterik ez da, zibilizazio zientifikoak garatu gabeko zibilizazioen gainean egin nahi duena, eta helburua da bertako gizakiak esplotatzea eta euren indar guztia erabiltzea zibilizatzera omen datorren onurarako.

Zuk (Jules Ferry) goresten duzun menderakuntza gehiegikeria baino ez da; zibilizazio zientifikoaren indarra baliatzen du, zibilizazio primitiboen aurka, gizakia bereganatzeko, torturatzeko eta haren indarrak ahitzeko, bere burua zibilitzatzailetzat agertzen duenaren mesedetan.

»

Georges Clemenceau, Frantziako Diputatuen Ganberari, 1885eko uztailean.

Panamako iskanbilan esku hartu eta ingelesen aldeko agentetzat jo zuten; 1893ko hauteskundeak galdu zituen, eta ez zen 1898ra arte Frantziara itzuli (Dreyfusen alde).

Senatari bihurtu zen 1902an eta Kontseiluburu eta Barne Ministro, berriz, 1906an. Elizaren eta Estatuaren banaketaren alde agertu zen. Gogor erantzun zien Pas-de-Calaisko meatzariei eta sozialisten etsaigoa jaso zuen. Berriz ere oposizioan zela, 1913an L´homme libre egunkaria sortu zuen (L´homme enchaîné izena jarri ziona Lehen Mundu Gerra hasi zen zentsura salatzearren). 1917an, Poincarék gobernuburu izendatu eta aliatuen gudarostearen burua Foch mariskal frantsesa izatea lortu zuen Clemenceauk. Versaillesko Bakea negoziatu ondoren (1919), errepublikako lehendakaritzarako hauteskundeak galdu zituen (1920).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Clemenceau