Garabi
Garabi bat mugimendu ez-jarraia duen gauzak igotzeko makina bat da. Normalean poleak, pisuak eta makina sinpleak darabiltza, mekanikaren bitartez pisu handiko gaiak erraz igoz.
Lehenengo garabiak antzinako Grezian asmatu ziren eta gizaki zein animaliek bultzatzen zituzten. Garabi hauek batez ere eraikin altuak egiteko erabiltzen ziren. Geroago handiagoak ziren garabiak asmatu ziren, polea hobeak erabiliz, eta beraz pisu handiagoa igotzea ahalbidetu zen. Erdi Aroan itsas-portuetan eta ontzigintzan erabili ziren, horietako batzuk harrira lotuak. Hasiera batean garabiak zurez egiten baziren ere industria iraultzaren ondoren batez ere altzairua eta burdina erabili dira.