Galietako gerrak

Galietan erromatarren, galiarrek eta akitaniarrek egin zuten gerra

Galietako gerrak Julio Zesar erromatar prokontsulak eta galiar tribuen aurka egindako kanpaina militarrak izan ziren. Zortzi urteko aldian izan ziren, Kristo aurreko 58. urtetik 50.era bitartean. Gerra haien bidez, Erromatar Errepublikak mendean hartu zuen Galia, hau da, Mediterraneo itsasotik Mantxako kanaleraino bitarteko herrialde zabala. Era berean, erromatarrak Britainia eta Germaniako herrialdeetan sartu ziren, baina azken espedizio horiek behin ere ez ziren neurri handiko inbasioetan gauzatu ahal izan. Galietako gerrak K.a. 52. urtean Alesiako gudu erabakigarriarekin burutu ziren; erromatarrek erabateko garaipena lortu zuten gudu hartan, eta ondorioz Erromatar Errepublika Galia osoan hedatu zen. Kanpaina militar horietan erabilitako gudarosteek, ondoren Zesarrek Erromara joateko erabili zuen gudarostea osatu zuten.

Galietako gerrak
Vercingetorix galiar buruzagia, bere armak Julio Zesarren oinetara botatzen, 1899, Lionel Noel Royer margolariaren lana.
DataK.a. 58. - K.a. 50 urteen artean
LekuaGalia, Germania eta Britania
EmaitzaErromatar Errepublikak Galia bereganatu zuen
Gudulariak
Erromatar Errepublika Hainbat galiar tribu
Buruzagiak
Julio Zesar
Tito Labieno
Marko Antonio
Kinto Tulio Zizeron
Publio Lizinio Kraso
Vercingetorix
Ambiorix
Commius
Indarra
120.000 gudari:
60.000 legionari
60.000 laguntzaile
300.000tik gora gudari
Galerak
30.000 hil
10.000 zauritu
milioi bat inguru hil (gehienak zibilak)
milioi bat esklabo bilakatuak
Plutarkoren arabera


Artikulu hau Galiako guduei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Commentarii de Bello Gallico».

Arrazoiak

aldatu

Nahiz eta Zesarrek inbasio hau prebentzio-defentsa ekintza gisa justifikatu izan, historialari gehienen iritziz honen arrazoi nagusia Zesarren ibilbide politikoa indartu eta bere zorrak ahitzean zetzan. Halaber, inork ezin zezaken ezkutatu lurralde honek erromatarrentzako zuen garrantzia, aurretik Galiako jatorria zuten tribu barbaroen erasoak jasan baitzituzten. Lurralde hauen jabetzeak Erromak Rin ibaiaren muga ziurtatuta izan zezan erraztu zion.

Gerrraren propaganda

aldatu

Julio Zesarrek berak kanpaina militar hauek bere Galietako guduari buruzko iruzkinak idazlanean zabalki deskribatu zituen. Lan hori da Galiako gerrei buruzko iturri historiko garrantzitsuena eta jeneral horren idazlan nabarmenena. Liburua propaganda politikoaren maisulana ere bada, Zesar jenerala Erromako bere irakurleengan eragina izaten saiatu baitzen.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.